Burgundiako Erresuma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
[[Burgundiarren Erresuma|Burgundiako Lehen Erresuma]] [[burgundiar]] herriak eratu zuen, [[V. mende]]an, [[Léman]] aintziraren ertzean, Sapaudian, kokatu zirenean. Erresuma honetako erregerik garrantzitsuena Gundebaldoa izan zen, [[Langres]]tik [[Marseilla]]ra eta [[Rhin]]etik [[Loira]]ra arteko lurraldea gobernatu zuena. [[534]]an [[Frankoak|frankoek]] berenganatu zuten eskualdea eta [[Frankoen Erresuma]]ren zati bilakatu zen<ref name="hfiles">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.historyfiles.co.uk/KingListsEurope/FranceBurgundy.htm |izenburua= Kingdom of the Burgundians |bilduma= | argitaletxea= historyfiles.co.uk|sartze-data = 2016-05-16}}</ref>.
 
Ondoko mendeetan zenbait entitate geopolitiko sortu ziren eremu horretan, denek ere Burgundia izena hartu zutenak. [[843]]ko [[Verdungo Hitzarmena]]ren bitartez, [[Karolingiar Inperioa]] [[Luis Errukitsua]]ren hiru semeen artean banatu zen; Burgundiari dagokionez, ekialdea, [[Franche-Comté]], [[Lotario I.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko enperadorearen esku gelditu zen, eta mendebaldea, geroko [[Burgundiako Dukerria]], [[Karlos II.a Burusoila]]ren esku<ref name="hfiles"></ref>.
 
[[855]]ean, Lotario I.a hil zenean, haren mendeko Burgundia semeen artean banatua izan zen: [[Lotario II.a|Lotariok]] [[Burgundia Garaia]], ''Juraz honaindiko Burgundia'' ere deitua, jaso zuen eta [[Luis II.a Italiakoa|Luisek]] [[Burgundia Beherea]], ''Juraz haraindiko Burgundia'' ere deitua<ref name="hfiles"></ref>. 933 aldean, [[Rodolfo II.a Borgoinakoa]] errege zelarik, Burgundia Garaia eta Burgundia Beherea batu ziren, [[Arlesko Erresuma]] sortuz.
== Erreferentziak ==