Burgosko katedrala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Burgosko katedrala''' tenplu [[katoliko]] [[arkitektura gotikoa|gotikoa]] da, [[Espainia]]ko [[Burgos]] hirian dagoena. [[1221]]ean ekin zieten lanei, [[Frantzia]]ko ereduari jarraiki, eta [[XVIII. mende]]ra arte ez ziren amaitu lan nagusiak. [[UNESCO]]k [[Gizateriaren ondare]] izendatu zuen [[1984]]ko [[urriaren 31]]n. 10 urte geroago, berriztatze lanak hasi zituzten. Hiriko erdigunean dago eta 300.000-400.000 bisitari jasotzen ditu urtero.
 
== Historia ==
[[XI. mende]]an Burgos apezpiku-hiritzat izendatu zuen Alfonso VI.a erregeak. Honek sustatu zuen Andra Mariari dedikatutako katedrala eraikitzea, [[erromaniko]] estiloa zuena eta Jacako katedrala edo San Martín de Frómistako elizaren estilokoa zena.
 
11. lerroa:
[[XIX. mende]]ko amaieran azken aldaketak egin zituzten, [[1994]]an hasitako zaharberritze handiari ekin baino mende bat lehenago.
 
== Egileak ==
Aparteko artistek parte hartu zuten lanetan, Colonia familiaren arkitekto eta eskultoreek bezala (Juan, Simón eta Francisco), Juan de Vallejo arkitekoak, [[Gil de Siloé]], Felipe Bigarny, Rodrigo de la Haya, Martín de la Haya, Juan de Ancheta eat Juan Pascual de Mena eskultoreek, Cristóbal de Andino burdin saregileak, Arnao de Flandes beiragileak edo Alonso de Sedano, Mateo Cerezo, Sebastiano del Piombo edo Juan Ricci margolariek, beste askoren artean.
 
== Literaturan ==
Burgosko katedrala fikziozko lan batean baino gehiagotan agertzen da eszenatoki moduan, besteak beste: ''"El número de Dios"'' (José Luis Corral), ''"Los umbrales del templo"'' (Francisco Javier Tabares), ''"Inquietud en el Paraíso"'' (Óscar Esquivias), ''"La extranjera"'' (Astrid Nilsen), ''"El jardín de la Oca"'' ([[Toti Martinez de Lezea]]), ''"El enigma del Cid"'' (María José Luis), ''"La piscina de Bethesda"'' (Roberto Llorente), ''"Y pasó en tiempos del Cid"'' (José Enrique Gil-Delgado), ''"¿Quién mató al gobernador?"'' (Joaquín García Andrés) eta ''"El reino de los hombres sin amor"'' (Alfonso Mateo-Sagasta) liburuetan.
 
Agertzen da halaber [[Benito Pérez Galdós]], [[Victor Hugo]], [[Alexandre Dumas]], [[Gustavo Adolfo Bécquer]], [[Federico García Lorca]]ren lanetan.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Erdi Aroa]]