Burgesia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Nová radnice (New townhall), Náchod - details 02.JPG|thumb|300px|Burgesiaren irudikapena.]]
[[Soziologia]]n eta [[politika zientzia]]n, '''burgesia''' [[historia]]n izandako zenbait gizarte talde izan dira. Mendebaldean, [[XVIII. mendea]]ren bukaeratik [[wikipediaWikipedia:Albisteak|gaur egunera]] arte, burgesia [[kapital (argipena)|kapitala]] duen [[gizarte-klase]]a da eta, hori zela eta, [[kultura]] monopolizatu duena. Bere kideak burgesak edo kapitalistak dira. Adiera zabalean, maila ekonomiko altua duen gizarte-klasea ere bada.
 
Zenbait ikerlarik burgesiaren jatorria erromatarren garaiko udal antolakuntzan jartzen badute ere, erakundea [[Erdi Aroa]]n sortu zen. Erdi Aroan, lana, heziketa eta kapitalaren bidez eskuratzen zuten botere sozial eta ekonomikoa burgesek, jaiotzaren bidez lortzen zuen [[aristokrazia]]k ez bezala. Garai hartako eskulangileak eta merkatariak gazteluen inguruan bildu eta, [[feudalismo]]aren bukaeran, [[Burgu (hirigintza)|burgu]] izeneko herri-zabalpenak sortu zituzten; hain zuzen, hortik datorkio bere izena.
 
Nolabaiteko indarra lortu zuenean, feudalismoaren kontra borrokan hasi zen burgesia, gizartearen baitan bere lekua eskuratu nahian. [[Korporazio]]ak, [[gremio]]ak eta [[komuna]]k burgesiaren borrokaren eta aurrerabidearen tresna izan ziren, eta gainera, noblezia burgesiaren alde jarri zen, jaun feudalen agintea murrizteko. Udal batzarrei esker, askatasuna eta segurtasuna handituz joan ziren, eta ondorioz [[industria]] ere garatu zen, [[merkataritza]] hedatu eta [[ondasun]]ak gehitu.
 
Hasieran, burgesiak bi borroka egin zituen, bata [[jabego higikor]]rarena, industriatik zetorrenarena, eta lur jabegoarena bestea. Hirietan nekazari giroan baino lehenago lortu zuen arrakasta. Burgesiak eragina izan zuen [[joputza|jopuengan]], horiek laguntza jaso baitzuten udal batzarretatik, baina haien gizarte egoera ez zen industria gizonen eta merkatarien egoeraren parera heldu.
 
XVI. mendeaz geroztik mailatan banatuta geratu zen burgesia hirietan: burgesia handia (industria gizon eta merkatari aberatsak) eta burgesia txikia (merkatari eta industria gizon txikiak, lanbide liberalak zituztenak eta enplegatuak, [[erdi mailako klase]]koak). Burgesiaren artetik atera ziren [[entziklopedista]]k, geroago Frantziako iraultza prestatu eta egin zutenak.
15. lerroa:
 
== Burguesia marxismoan ==
Historiaren interpretazio marxistaren arabera (materialismo historikoa) burgesia produkzio kapitalistan duen paperagatik identifikatzen da, non gizartearen egituran duen posizioa eta beste klaseekin duen erlazioagatik nabarmentzen den. Bere funtzioa produkzio-bideen jabetza izatea da, beraz, horrek desberdintzen du proletarioekiko (hauek ez dizuzte produkzio-bideak, beraz beraien lan-indarra saltzera behartuta daude). Gainbalioari esker, aberastasunak metatzen dituzte burgesek.
 
[[Kategoria:Gizarte klaseak]]
[[Kategoria:Marxismoa]]