«Burdinola»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Erdi Aroko burdingintza: zeharrolak ==
[[FileFitxategi:Bedia presa 001.png|thumb|350px|Presa arkuduna. Bedia]]
[[Erdi Aroa]]n zeharrolak garatu ziren, burdinola hidraulikoak, ibai eta errekako uraren indarraz energia eskuratzen zutenak alegia. Aurrerapen teknologiko handia izan ziren. Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 [[Arroa (masa-unitatea)|arroa]] bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren. <ref name="harluxet"/>
 
 
== Burdinolen inguruko zuzenbidea ==
Burdinolek [[foru]]a izan zuten historian zehar. Foru horrek eskubide eta erraztasunak ematen zituen olagizonentzat, bai burdinoletarako egurikatza lortzeko eta bai burdinola berriak eraikitzeko. Halaber, erraztasunak meategietan lanerako behar zituzten sailak erabiltzeko. Liskarrik edo eztabaidarik sortzen zenerako bazen autoritate bat: Burdinoletako Alkatea zeritzana.
 
== Burdinolak Aro Modernoan ==
== Burdinolen gainbehera ==
 
XIX. mendearen hasieran burdinolak desagertzen hasi ziren. 1820 inguruan, artean, [[Jose Antonio Ibarra]] merkatariak 100 burdinbide baino gehiagori hornitzen zien mea Kantauriko kostaldean bere Somorrostroko meategietatik. [[Lehen Karlistaldia|I. Karlistaldian]], zaila izan zen mearen hornikuntza, Bizkaian Bilbo inguruarekin zegoen zatiketa zela eta. Horregatik, burdinola askok behea jo zuten, eta beste batzuek ekoizpena asko gutxitu.
 
Gerra amaitu ondoren, olagizonek bikoiztu egin zituzten gerra aurretik zituzten zorrak; izan ere, mea garestia zen. Hain zuzen, zor horiek izan ziren 1828an sortutako [[Ybarra, Mier y Compañía]] [[Bilboko itsasadarra|Itsasadarreko]] mea-hornitzaile eta merkatarien konpainiaren diru sarrera nagusiak, hasieran. Mendea bukatzerako, ez zen jada burdinola bakarren bat besterik gelditzen.
 
== Ekoizpen zikloa ==
[[FileFitxategi:Mirandaola burdinola 0001.png|thumb|450px|[[Mirandaola burdinola]]. Legazpi (Gipuzkoa).]]
Urteko lan kanpaina euriaren araberakoa izaten zen burdinoletan eta, ondorioz, ibaietako ur-emariak baldintzaturikoa; horregatik, azaro aldera hasi ohi zen, eta apirila nahiz maiatz aldean amaitzen zen.