Bularreko minbizi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Tratamendua: barne lotura zuzenketa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Ohar medikoa}}
{{Gaixotasun infotaula}}
'''Bularreko minbizia''', [[ugatz|bularreko]] ehunean garatzen den [[minbizi]] mota da. Bulto bat bularrean<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Breast Cancer|hizkuntza=en|url=http://www.cancer.gov/cancertopics/types/breast|sartze-data=2017-03-09}}</ref>, titien formaren aldaketa, bertako azalaren sakonunea<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Breast Cancer Treatment|hizkuntza=en|url=http://www.cancer.gov/cancertopics/pdq/treatment/breast/Patient/page1/AllPages|sartze-data=2017-03-09}}</ref>, [[titiburu]]en jariaketa ez normala, azaleko orban gorriak... bularreko minbiziaren adierazleak izan daitezke. Gaixotasuna oso garatuta badago mina, [[Guruinguruin linfatiko|guruin linfatikoen]]en hantura, arnasa hartzeko zailtasuna edo azal horixka ere ager daitezke<ref>{{Erreferentzia|izena=Christobel|abizena=Saunders|izenburua=Breast Cancer|argitaletxea=OUP Oxford|hizkuntza=en|abizena2=Jassal|izena2=Sunil|data=2009-06-25|url=https://books.google.com/books?id=as46WowY_usC&pg=PT123|isbn=9780199558698|sartze-data=2017-03-09}}</ref>.
 
Bularreko minbizia pairatzeko arrisku faktoreen artean emakumezkoa izatea, [[Obesitate|obesitateaobesitate]]a, sedentarismoa, alkoholaren kontsumoa, [[Menopausia|menopausianmenopausia]]n zehar tratamendu hormonala jasotzea, [[erradiazio ionizatzailea]], lehen hilekoa izatean oso gaztea izatea, seme-alabak berandu izatea edo ez izatea, adina eta aurrekari familiarrak dira<ref name=":0" /><ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=WHO {{!}} World Cancer Report 2014|url=http://www.who.int/cancer/publications/WRC_2014/en/|sartze-data=2017-03-09}}</ref>. Kasuen %5-10 inguru gene herentziagatik ematen dira; besteak beste, [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] geneak. Bularreko minbizia gehien bat [[hodi galaktoforoen]] zeluletan baita sinu galaktoforoen zeluletan agertzen da. Hodietan garatzen diren minbiziak [[Hodihodi kartzinoma|hodi kartzinomak]]k deitzen dira<ref name=":0" /> eta lobuluetatik garatu direnak berriz, lobulu kartzinoma. Hauetaz gain, beste 18 bularreko minbizi azpimota daude. Minbizi batzuk, adibidez hodi kartzinoma, aurreko lesioetatik garatzen dira<ref name=":1" />. Bularreko minbiziaren diagnostikoa egiaztatzeko biopsia egiten da. Behin ziurtatuta, beste froga batzuk egin daitezke minbiziaren hedapena eta tratamenduekiko erantzuna aztertzeko<ref name=":0" />.
 
Sendatzeko aukerak minbizi motaren, hedapenaren eta banakoaren adinaren araberakoak dira<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Breast Cancer Treatment|hizkuntza=en|url=http://www.cancer.gov/cancertopics/pdq/treatment/breast/healthprofessional/page1/AllPages|sartze-data=2017-03-09}}</ref>. Biziraupen tasak altuak dira herrialde garatuetan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=World Cancer Report 2008|hizkuntza=en|url=http://www.iarc.fr/en/publications/pdfs-online/wcr/2008/|sartze-data=2017-03-09}}</ref>, baina herrialde txiroetan oso baxuak dira<ref name=":1" />. Mundu mailan honako hau emakumeetan ematen den minbizi ugariena da<ref name=":1" />.
 
== Seinaleak eta sintomak ==
Bularreko minbiziaren lehen adierazlea, gainerako bular ehunarekiko ezberdina den bulto bat nabaritzea da. Bularreko minbizien %80a horrela detektatzen da. Minbizi goiztiarrenak [[mamografia]] batekin aurkitzen dira. Besapeko [[gongoil linfatikoen]] hantura edo bultoek ere minbizia adieraz dezakete.
[[Fitxategi:Breast Cancer.png|ezkerrera|thumb|207x207px]]
Beste adierazle batzuk ondorengoak izan daitezke: titi baten ehunaren loditzea, bular bat bestea baino nahiko handiagoa izatea, titi buruaren leku aldaketa edo forma aldaketa, azala sakondu edo zimurtzea, titi buruaren edo areolaren gorritzea, titi buruen jariatze anormalak, min konstantea titian edo besapean eta hantura besapean edo lepauztaian. Mina ez da irizpiderik fidagarriena minbizi bat diagnostikatzeko orduan, baina homeostasiaren galeraren seinalea izan daiteke.
 
Hanturazko bularreko minbiziak ez duenez bultorik eragiten, diagnostikoaren atzeratzailea izan daiteke.
 
Batzuetan, bularreko minbiziak [[Metastasi|metastasiametastasi]]a sor dezake; hau da, minbizia beste organo batzuetara zabaltzea. Metastasiaren sintomak eremuaren araberakoak izango dira. Ohiko eremuak hezurrak, [[Gibel|gibelagibel]]a, [[Birika|birikakbirika]]k eta [[Garun|burmuina]] dira. Bat-bateko pisu galera ere minbiziaren adierazle izan daiteke. Kontuan hartu behar da metastasiaren eta beste hainbat gaixotasunen sintomak berdinak direla. Hauei, sintoma ez espezifikoak esaten zaie.
 
Bultoen %20a inguru kantzerosoak izango dira eta besteak onberak izango dira. Hala ere, bulto guztiak medikuarenean aztertzea gomendatzen da badaezpada ere.
32. lerroa:
Beste asoziazio bat egin da [[antikonzeptibo hormonalen]] eta bularreko minbizi premenstrualaren artean, baina debatea oraindik irekita jarraitzen du. Hala ere, haien eragina minbiziaren gainean oso txikia da.
 
Edoskitze eta bularreko minbiziaren arteko erlazioa ez da oraindik guztiz ezarri.
 
Dietak ordea, eragina duela frogatu egin da. Arriskua areagotuko duten jakien artean, koipe ugariko elikagaiak, alkohol kopuru handiak eta obesitatearekin erlazionatutako [[kolesterol]] maila handiak izango dira. Dietako [[iodo]] faltak ere nolabaiteko eragina izan dezake, baina fibrarena ezin izan da guztiz frogatu.
43. lerroa:
Senidea lehen mailakoa baldin bada (ama), bularreko minbizia garatzeko arriskua 40 eta 50 urteen artean populazio orkorraren bikoitza da.
 
Kasuen %5ean baino gutxiagotan, genetikak rol garrantzitsuagoa betetzen du heredagarria den bular-obulutegi minbizi sindromea sortuz. Honek, BRCA1 eta BRCA2 gene mutazioaren eramaileak hartzen ditu barne. Mutazio hauek eragin genetikoaren %90a hartzen dute eta hauek minbizia sortzeko portzentaiak %60-80koak dira. Beste mutazio garrantzitsu batzuk, ''p53'' ([[Li-Fraumeni sindrome|Li-Fraumeni sindromea]]a), ''PTEN'' ([[Cowden sindromea]]) eta ''STK11'' ([[Peutz – Jeghers sindromea]]) izango dira, besteak beste.
 
=== Osasun egoera bereziak ===
57. lerroa:
[[Estroma]] eta [[epitelio]] zelulen arteko hazkuntza faktoreen seinalizazio bereziak ere zelula hazkuntza kaltegarria bultza dezake.
 
Bularreko eta obulutegietako minbiziak pairatzeko familiako tendentzia bularreko-obulutegietako minbiziaren sindrome hereditarioa deitzen da; normalean, gaixotasun bera pairatu duten lehen edo bigarren mailako senide bat duten emakumeek dute sindromea.
 
Hauen artean gehien ezagutzen diren mutazioak, BRCA mutazioak dira. [[p53]], [[BRCA1]] eta [[BRCA2]] esaterako, DNAren akatsak konpontzeko mekanismoetan agertutako mutazioak dira. Zuzenean heredatu edo jaio ostean ager daitezke. Hauek, beste mutazio batzuk aktibatzen dituzte, zeintzuek kontrolik gabeko zatiketa, atxikidura eza eta metastasia ahalbidetzen duten.
64. lerroa:
 
== Diagnostikoa ==
Bularreko minbizi gehienak erraz diagnostika daitezke biopsia edo analisi mikrokopikoaren bitartez. Hala ere, badira laborategiko azterketa bereziak behar dituzten bularreko minbiziak.
[[Fitxategi:En Breast cancer illustrations.png|thumb]]
Bularren azterketa fisikoak eta mamografiek batzuetan bulto bat kantzerosoa den adieraz dezakete eta beste hainbat kalte antzemateko ere baliagarriak dira. Azterketa hauen emaitzak ez direnean guztiz ziurrak, medikuak fluido edo ehun lagin bat har dezake mikroskopioan aztertzeko. Fluido garbi bat agertuz gero, bultoa kalte gabea dela esan nahi du, baina fluidoan odola egonez gero, mikroskopioan begiratu beharko litzateke zelula kantzerosoak bilatzeko. Kasu batzuetan, bulto osoa kenduko da bere azterketarako.
 
=== Sailkapena ===
Bularreko minbiziak sailkatzeko graduazio sistema desberdinak erabiltzen dira.
* '''Histopatologia.''' Bularreko minbiziak itxura histologikoaren arabera sailkatzen dira gehienbat. Normalean epitelioak hodiak edo lobuluak ixten ditu eta hauei hodietako edo lobuluetako kartzinoma esaten zaie. ''[[In situ kartzinoma]]'' eremu jakin bateko (kasu honetan bularreko ehuneko) ehunean agertzen diren zelulak izango dira. Hauek ez dute inguruko ehunik kutsatuko. [[Kartzinoma inbasoreak|''Kartzinoma inbasorea''k]] aldiz, beste ehun batzuetara pasako dira.
 
* '''Gradua.''' Graduak zelula kantzerosoen eta zelula osasuntsuen itxurak konparatzen ditu. Izan ere, zelula kantzerosoek bereizmena galtzen dute eta desantolatu egiten dira. Gainera, kontrolik gabeko zelula zatiketa ematen da.
* '''Estadioa.''' [[TNM sistema]] erabiltzen da non tumorearen tamaina (T), tumorea gongoil linfatikoetara pasa den (N) eta metastasia gertatu den (M) kontuan hartzen dira. Zenbat eta tamaina, hedapen linfatiko eta metastasi gehiago izan orduan eta kaltegarriagoa izango da.
** 0 estadioa: kantzer aurreko egoera da. Edo in situ hodietako kartzinoma edo in situ lobulu kartzinoma.
** 1-3 estadioa: bular eta lobulu linfatikoetan ematen denean.
** 4 estadioa: metastasia sortu duen minbizia da. Oso zabalduta dagoenez zailagoa izango da sendatzea.
<gallery>
Fitxategi:Diagram showing stage T1 breast cancer CRUK 244.svg|1 estadioa
86. lerroa:
 
=== Bizimodua ===
Emakumezkoen bularreko minbizia pairatzeko probabilitatea murriz dezakete pisu osasuntsua mantenduz, alkohol gutxiago edanez, fisikoki aktibo izanez eta edoskitzearekin. Ariketa fisiko lasaia emakumezko guztietan lagungarria suertatu da; ariketa fisiko ugari egiteak aldiz, bularreko minbizia pairatzeko arriskua %14 batean murriz dezake. Honegatik, oso garrantzitsua da ariketa fisiko erregularra eta dieta osasuntsua egitea.
 
[[Zitrikoek]] ere minbizi arriskua %10 murriz dezaketela frogatu da.
 
[[Omega-3]] duten gantz azidoek ere arriskua murriz dezakete.
 
=== Mastektomia ===
Minbizia diagnostikatu baino lehenagoko bi bularren erauzketa egitea ohiko da BRCA1 eta BRCA2 gene mutazioak dituzten pertsonetan. Izan ere, mutazio hauek bularreko minbizia izateko aukerak asko handitzen dituzte. BRCA testa egitea gomendatzen da aurrekari familiarrak dituzten pertsonetan, beti ere medikuak genetikoki esanguratsuak diren datuak existitzen direla badaki. Honek esan nahi du ez dela test rutinarioa, baizik eta kasu berezietan egiten dena.
 
=== Botikak ===
Estrogenoaren hartzaile moduladoreek bularreko minbizia pairatzeko arriskua murrizten dute, baina aldi berean tronboenbolismoa eta [[endometrio]]<nowiki/>ko minbizia izateko aukerak areagotzen dituzte. Ez dira gomendagarriak prebentziorako baina bai minbizia izateko aukera handiak dituzten emakumezkoetan.
 
== Froga medikoak ==
Hauek minbiziaren diagnostiko goiztiarra lortzeko erabiltzen diren frogak dira. Hauen artean, titien azterketa, mamografia, froga genetikoak, [[ultrasoinu]]ak eta [[erresonantzia magnetiko]]ak dauzkagu.
[[Fitxategi:Mammo breast cancer.jpg|thumb|256x256px]]
Titien azterketa etxean bertan edo medikuarenean egin daiteke. Honako hau ez da metodorik efektiboena; izan ere, behin bultoa nabarigarria izan, nahiko garatuta dagoela esan nahi du. Mamografietan [[X izpi]]ak erabiltzen dira bularretan masa edo bulto arrotzak dauden ikusteko. Froga honetan zehar titiak zapaltzen dira eta argazkiak ateratzen dira angelu desberdinetatik.
 
Prebentzio programak oso garrantzitsuak dira. Euskal Herrian [[Osakidetza]]tik 50-69 urte dituzten emakumeei urtero mamografia bat egiteko aukera ematen zaie. Izan ere, emakumezkoen artean heriotza gehien sortzen dituen gaixotasuna baita. Hala ere, mamografia maiz egiteak erradiazio kopuru txiki bat gehitzen dio gorputzari.
 
== Tratamendua ==
Hainbat faktoreren araberakoa da esaterako, minbiziaren estadioa eta gaixoaren adina. Tratamenduaren agresibitatea pazientearen pronostikoaren eta minbizaren errekurrentziaren araberakoa izango da.
 
Bularreko minbizia ebakuntza baten bidez tratatzen da normalean eta gero, kimioterapia, radioterapia edo biekin. [[Antigorputz monoklonal]]ak edo beste tratamendu inmunologiko batzuk erabili daitezke metastasi batzuen kasuan.
 
=== Ebakuntza ===
Ebakuntzan tumorea kentzen da inguruko ehun apur batekin batera. Nodulu linfatiko batzuk ere ken daitezke biopsia egiteko edota kaltetuta daudelako. Ebakuntza ohikoetan zera egiten da:
[[Fitxategi:Mastectomie 02.jpg|thumb|277x277px|Eskuineko bularraren mastektomia]]
* Mastektomia: bular osoaren erauzketa.
* Kuadrantektomia: bularraren laurden baten erauzketa.
* Tumorektomia: bularraren zati txiki baten erauzketa.
Behin tumorea kenduta, bularraren errekonstrukzioa egin daiteke gaixoaren nahien arabera. Kirurgia plastikoa egin ezean badira protesiak erabiltzen dituzten emakumeak, arroparen azpian bularraren itxura izateko. TIti buruaren protesiaak eta errekonstrukzioak ere badaude.
 
=== Botikak ===
Ebakuntzaren ostean erabilitako botikak, botika laguntzaileak deitzen dira. Gaur egun honelako hiru botika talde nagusi daude: agente hormona blokeatzaileak, kimioterapia eta antigorputz monoklonalak.
* '''Hormona blokeatzaile terapia'''
Bularreko minbizi batzuek, estrogenoa behar dute hazten jarraitzeko. Hauek identifikatzeko, azaleran haien azaleran estrogeno hartzaileak (ER+) eta progesterona errezeptoreak (PR+) dauden begiratzen da. ER+ minbiziak errezeptoreak blokeatuko dituzten botikekin trata daitezke, adibidez [[tamoxifenarekin]], edo bestela estrogenoaren produkzioa blokeatu daiteke inhibitzaile aromatasa batekin; adibidez, [[anastrozola]] eta [[letrozola]].
 
Tamoxifenaren erabilera 10 urteko eperako gomendatzen da. Letrozola aldiz, 5 urterako. [[Aromatasa inhibitzaile]]ak, menopausia pasa duten emakumeentzat dira egokiak. Izan ere, aromatasa aktiboa ezberdina da emakume premenopausiko eta postmenopausikoetan. Hortaz, agente hauek ez dira efektiboak izango aromatasa hori ezabatzeko. Aromatasa inhibitzaileak ez litzaieke eman behar haien obarioak funtzionatzen hasi ez diren emakume premenopausikoei, ez badute beste botika bat hartzen aldi berean obarioen funtzionamendua eteteko.
* '''Kimioterapia'''
2-4 estadioen artean dauden bularreko minbiziak tratatzeko erabiltzen da batez ere eta efektiboa da estreogeno errezpetore negatiboa dutenentzat. Kimioterapiaren botikak konbinatu egiten dira 3-6 hilabeteko aldian. Preskripzio ohikoenetariko bat “AC” deitzen da. Honek, ziklofosfamida eta doxorubizina konbinatzen ditu. Batzuetan, taxano bat (esaterako dozetaxela) erabiltzen da eta orduan “CAT” tratamendua izango da. Beste ohiko tratamendu batean, ziklofosfamida, metotrexatoa eta fluorouraziloa erabiltzen dira, “CMF”.
 
Kimioterapiak, azkar hazten diren minbizi zelulak suntsitzen dituzte, adibidez DNA erreplikazioak kalteak eraginez. Hala ere, botika honek kaltetu gabeko zelulak ere suntsitzen ditu eta horrek albo-ondorio asko ditu. Doxorubizinak eragiten duen ohiko kaltea esaterako, bihotzeko muskulua kaltetzea da.
* '''Antigorputz monoklonalak'''
HER2 bularreko minbizi batzuetan bereziki aktiboa den zelula errezeptore bat da. Trastuzumab HER2-ren antigorputz monoklonala da eta 5 urteko biziraupena lortu du HER2 positiboak diren eta 1-3 estadioen artean dauden minbizietan, kasuen %87an.
 
Hainbat hazkuntza faktorek estimulatzen dutenean, HER2-k zelula hazkuntza eta zatiketa eragiten du. Estimulu hori gabe, zelulak normalean hazteari utziko dio. Bularreko minbizien %25-30ak HER2 genea edo bere proteina espresatzen ditu. HER2ren gehiegizko espresioak bularreko minbiziaren errekurrentzia handiagoa eta pronostiko okerragoa ekarriko ditu.
 
Trastuzumab antigorputza HER2rekin elkartzen denean, ez die hazkuntza faktoreei errezeptoreraino iristen uzten; horrela, estimulua ez da iristen eta minbizi zelulen hazkuntza blokeatuta geratzen da. Hala ere, Trastuzumab-a oso garestia da eta bere erabilerak albo-ondorio asko izan ditzake; izan ere, hau erabili duten gaixoen %2ak bihotzeko arazo larriak dituzte. Kontuan izan behar da Trastuzumaba HER2 genearen gehiegizko espresioa duten gaixoetan funtzionatzen duela. 
 
=== Erradioazioa edo radioterapia ===
Radioterapia ebakuntzaren ostean ematen da tumorea zegoen eremuan eta inguruko gongoil linfatikoetan, ebakuntzan kendu ez diren minbizi zelula mikroskopikoak kentzeko. Radioterapia kanpokoa edo barnekoa izan daiteke. Nahiz eta normalean ebakuntzaren ostean erabili, batzuetan ebakuntzan bertan ematen da bularreko minbiziaren gainean zuzenean.
 
Tratamendu honek, minbiziaren errekurrentzia %50-66 murriz dezake dosi egokiak jasotzen badira eta ezinbestekoa da minbizia bultoa kenduta soilik tratatzen denean. 
 
== Pronostikoa ==
Pronostikoak iragarpenak dira; bai minbizi gabe bizirauteko probabilitateei, bai minbiziaren garapenik gabe bizirauteko probabilitateei dagokienez. Iragarpenak, antzeko kasuak bizi dituzten gaixoetan oinarritzen dira. Hala ere, errealitatean gertatuko dena oso ezberdina da pertsonaren arabera.
 
Pronostikoa garrantzitsua da tratamenduaren inguruko erabakiak hartzeko. Izan ere, pronostiko ona duten gaixoei kalte gutxiago eragiten duten tratamenduak ematen zaizkie; esaterako, tumorektomia eta erradiazioa edo terapia hormonala. Pronostiko txarra duten gaixoei aldiz, tratamendu agresiboak ematen zaizkie, tartean masektomia estentsoago bat eta kimioterapia.
 
=== Pronostikoan eragiten duten faktoreak ===
Kontuan hartu beharreko faktoreak estadioa (tumorearen tamaina, kokalekua, infekzioa nodulu linfatikoetara iritsi den edo ez…), gradua, gaixotasunaren errekurrentzia eta gaixoaren adina eta osasuna izango dira.
 
Estadioa da bularreko minbiziak sailkatzeko erabiltzen den baldintza ohikoena, pronostikoa egiteko daturik baliagarriena baita. Zenbat eta altuagoa izan estadioa diagnostikoa egiterakoan, orduan eta okerragoa izango da pronostikoa. Estadioa zein den jakiteko gaixotasunaren kaltea nodulu linfatikoen gainean, bularreko horman eta azalean baita minbizi zelulen agresibotasuna hartzen dira kontuan. Bestetik, minbizi gabeko zonaldeak ikusten badira, estadioa baxuagoa izango da. Tumorearen tamaina ez da adierazgarria izango estadioaren determinazioan, harik eta minbizia oso kaltegarria ez bada. Adibidez, In Situ hodietako kartzinoma batek bular osoa hartu arren, 0.estadioa kontsideratuko da eta pronostikoa oso ona izango da.
163. lerroa:
 
== Haurdunaldia ==
Haurdunaldian zehar minbizia izateko eta haurdun egon gabe izateko aukerak berdinak dira. Bularreko minbizia ohikoagoa da erditu eta 5-10 urte pasatzean, baina hortik aurrera gainerako populazioak baino aukera gutxiago egongo dira. Minbizi hauek post-erditze minbiziak dira eta garapen okerragoa dute bularreko minbizi arruntekin konparatuz.
 
Haurdun dagoen emakume batean bularreko minbizia aurkitzea zaila da batetik sintomak haurdunaldiari egozten zaizkiolako beti. Ondorioz, estadio altuetan aurkitu ohi dira bularreko minbiziak haurdunetan. Minbizia ikusteko erabilitako teknikak fetua ez kaltetzeko erresonantzia magnetikoak, CT eskanerrak eta ultrasoinuak dira besteak beste.
 
Tratamendua normalean haurdun ez dauden emakumezkoen berdina da. Hala ere, erradiazioa ekiditu egiten da umea jaio arte. Batzuetan erditze goiztiarrak egiten dira ama tratatu ahal izateko. Ebakuntza normalean teknika segurua da baina, beste tratamendu batzuek, esaterako kimioterapiak, fetuan defektuak egotea eta abortua eragin dezakete. Apropos egiten diren abortuek ez dute amaren biziraupena bermatzen; hortaz, ez dira egiten.
 
Erradiazioak edoskitzea zaildu dezake esnea sortzea ekiditzen duelako. Kimioterapiaren kasuan aldiz, drogak umearengana pasa daitezke esnean zehar.
 
Minbizia pairatu ostean ama izateari dagokionez, errekurrentzia arriskua kontuan hartu behar da, baina kasu askotan ez dago inolako arazorik.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|3}}
 
[[Kategoria: Minbizia]]
 
[[Kategoria: Minbizia]]