Buhame-argiak: esperpentoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{Liburu infotaula}}
'''Buhame argiak''' antzerki lan baten izenburua da, [[Ramon Maria Valle-Inclan]] idazleak argitaratuta, hasiera batean ''España'' astekarian 1920ko uztailetik urrira bitartean eta ondoren, 1924 urtean, behin-betiko bertsioa, berraztertuta eta hiru eszena gehituta. Horrela, hamabi atal izatetik hamabost izatera pasa zen. Parisen taularatu zen lehenengo aldiz [[1963]] urtean eta Espainian 1970an. <ref>Estrenaldia Parisko Palais de Chaillot antzerkian izan zen George Wilsonen zuzendaritzapean eta zazpi urte beranduago Valentziako Antzerki Printzipalean, ''Lope de Vega'' antzerki konpainiaren eskutik, José Tamayo Rivasek zuzenduta. Pedraza eta Rodríguez 2001, orr. 719.</ref>.
 
 
== Argumentua ==
Lan honek poeta baten bizitzaren azken orduak jasotzen ditu; adineko idazlea , pobre eta itsua, denek ahaztu dutena. Narrazioan, poeta - arazo ekonomikoak jota- etxetik ateratzen da emaztea eta alaba utzita, zor dioten sos batzuk kobratzeko asmoz. Irtendakoan, gau pasa egin, mozkortu eta bilbidean, bazterreko [[Madril]] dekadente eta ilun batean, orduko [[Espainia|Espainiaren]]ren endekapena azaltzen du, ustelkeria eta jende apalarekiko mespretxua, langileen borroka eta poliziaren errepresioa. Bukaeran heriotza topatuko du etxeko atarian, non belategia egingo zaion eta lurperatu ondoren, idazlea eta heriotzaren inguruko solasaldiak irudikatzen bukatuko da lana.
 
== Pertsonai nagusiak ==
 
* '''Max''': antzerki-lanaren protagonista, idazle bohemioa da; pobre eta itsua. Istorioak bere azken gaua kontatzen digu, [[Madril]] zeharkatzen bere lagun eta agentearekin, Don Latino. Deskribatzean, kexa, duintasuna, lotsa, bere buruarekiko erdipurdikotasunaren kontzientzia mingotsa, sakontasuna eta gizartearekiko haserre handia, besteak beste, aipatu dira deskribatzean. Paralelismo handia topatu da protagonista eta [[Alejandro Sawa]] poetaren artean, egilearen laguna, andre frantses batekin ezkondua, alaba baten aita eta bizitzaren bukaeran itsua ere, hamaika urte lehenago hil zena.<ref>{{es}}Gabriele, John P. (1992). Suma valleinclaniana. Anthropos Editorial. ISBN 84-7658-371-0. orr. 43 (Google Books) </ref>.
* '''Madama Collet''', emaztea, frantses jatorrizkoa, zendutako Alejandro Sawa poetarena bezala
* '''Klaudinatxo''' bien alaba.
* '''Don Latino''' asma kronikoa jasaten duen agurea, lotsabako, lapurra eta zinikoa
* [[Rubén Darío]] idazlearen fikziozko bertsioa
* '''Bradomín markesa'''. Valle-Inclanen beste lanen protagonista ''(Sonatas)'' eta pertsonaia errepikakorra, nolabait egilearen beraren 'alter-ego' gisa hartua izan dena
* '''Pica Lagartos'''. Madrilgo taberna baten jabe, orduko Montera kalean kokatuta.
* '''La Pisa Bien'''. Enriqueta "La Pisa Bien" gizarte behe-mailako neska gaztea, begibakarra, ezjakina eta giro marjinalaren adibide
* '''Ministroa'''. Max, polizien tratu txarrak jasan odnoren harengana doa, konponbide eta zigorraren bila, baina azkenean, diruarekin moldatzen da (ministroak poliziaren fondotik aterako duen diruarekin hain zuzen), beharbada Raúl Méndez-Villamil politikoak inspiratua
* '''Zaratustra'''. Kontseiluen karelean legokeen liburudenda batean kokatzen du pertsonaia, iruzurgile eta gizon zitala balitz bezala irudikatzen du liburu saltzailea. Itxuraz, zomorro antzeko gizon konkorduna, urdai zaharkituaren aurpegia, txotxongilo itxura ematen zaio eta animaliez inguratua bizi da
* '''Don Gay Peregrino'''. Gizon luze, mehe eta beltzaran bat da. Kubako boluntario ohien uniformez jantzita dago, oinetan ibiltarien abarketa irekiak dauzka eta buruan ingeles boneta bere bizitza ibiltariaren kronika idatzi du gaztelania zaharkituan; eta bere azken lanari ekin dio, zehazki, Errege-Liburutegian ''Palmerín de Constantinopla'', dagoen ale bakarra kopiatzea
* '''Basilio Soulinake'''. Balizko katalepsia diagnostikoa proposatzen duen medikua, berez, [[Ernesto Bark]] idazlearen fikziozko pertsonaia <ref>{{es}}Dolores Thion Soriano-Mollá (2016).-''Itinerario periodístico de Ernesto Bark, aquel Soulinake valleinclanesco'' [http://www.cervantesvirtual.com/obra/itinerario-periodistico-de-ernesto-bark-aquel-soulinake-valleinclanesco-0/] (kontsulta data 2018-11-8)</ref>.
* '''Parnaso Modernistaren epigonoak''', Dorio de Gádex, Clarinito eta Pérez, 'El Popular-eko erredaktorak , Rafael de los Vélez, Lucio Vero, Mínguez, Gálvez,
 
Beste pertsonai askok (eta animaliak ere) osatzen dute galeria: Lunares, Atso makilatua, ama, atezainak, ehorzleak, tabernariak
26. lerroa:
== Euskaratua ==
 
Anastasio Esnaola Garmendiak euskaratu zuen Buhame-argiak: : Esperpentoa. Izenburupean eta argitaratua izan zen Ibaizabal argitaletxearen eskutik, 2001 urtean.
 
== Eragina ==
 
Antzerkigintza zaharkituaren aurrean, antzerki-lan hau garaiko gizartera egokituako berrikuntza handia izan zen. Gainera, aparteko azpigenero berria sortu zuen Valle-Inclanek, Anastasio Esnaola itzultzailearen hitzetan, azpi-genero bat aplikatu zuen lan honetarako,'''[[Esperpentoa]]'''. Gai sozialak alderdi edo ikuspuntu irrigarritik hartuta plazaratzea lortu zuen horrekin egileak. <ref> Anastasio Esnaola (2001): ''Buhame argiak : Esperpentoa'' Ibaizabal arg. Hitzaurrean </ref>. Izan ere, Max Estrella protagonistaren ahotan terminoa eta horren ezaugarriak jarri zituen: ''Heroi klasikoek, ispilu konkaboetan islaturik, Esperpentoa ematen dute. Espainiako bizitzaren zentzu tragikoa, sistematikoki desitxuratutako estetikaz bakarrik eman daiteke.`'' obraren hamabigarren agerraldian.
 
== Erreferentziak ==
42. lerroa:
[[Kategoria:Espainiako antzezlanak]]
[[Kategoria:1924ko liburuak]]
[[Kategoria: Ramon Maria Valle-Inclanen antzezlanak]]
[[Kategoria:Euskaratutako liburuak]]