Buffy the Vampire Slayer: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
* Cordelia Chase: Oso aberaskumea da. Xanderrekin ateratzen da baina apurtzen dute Xander Willowrekin musu ematen aurkitzen duenean. Hirugarren denboraldiaren amaieran Sunnydaletik joaten da [[Los Angeles]]era Angelekin lan egitera.
* Spike: Vampiro oso gaiztoa da hasieran baina gero militarrek txip bat jartzen diote buruan, gizakirik hil ez dezan, eta Buffyrekin maitemintzen da. Azkenean, Buffyren ondoan geratzea erabakitzen du, mundua salbatzearren, nahiz eta erabaki horrek hilko duela uste duen.
* Dawn Summers: Buffyren aizta gaztea. Telesailaren hasieran ez da existitzen baina bosgarren denboraldiaren lehen atalean agertzen denean mundu guztiak normaltzat hartzen du Buffyk hamalau urteko aizta izatea. Denboraldian zehar jakiten da lekaide batzuk sortu zutela Buffyren odolarekin eta energia mistikoarekin, mundu biren arteko giltz magiko bat jainko gaizto batzuetatik aldentzeko.
* Anya Jenkins: Milatik gora urteko deabrua zen eta Anyanka izenarekin gizonek zauritutako emakumeen izenean mendeku hartzen zuen. Baina Xanderrekin maitemindu eta emakume hilkor bihurtzen da. Xanderrek harekin ez ezkontzea erabakitzen duenean berriz deabru bihurtzen da.