Abigail Hill: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Abigail Hillen bizitza
(Ez dago alderik)

19:37, 6 otsaila 2019ko berrikusketa

Abigail Hill, ezkondu ondoren Abigail Marsham, Marshameko baronesa, (1670 - 1734ko abenduaren 6a) Ana Britainia Handikoaren begikoa izan zen eta leku horretan bere lehengusina Sarah Jennings ordezkatu zuen.

Abigail Hill

Bere aita, Francis Hill, Londresko merkataria zen eta bere ama Elizabeth Jennings, Sarah Jenningsen izeba. Aitak izandako diru galerak zerbitzari izatera bultzatu zuen. Lehenengo Sarah Jenningsen zerbitzura, eta gero, honen bidez, gortean erreginaren zerbitzura.

1707ko udan Samuel Marshamekin ezkondu zen, eta erregina aurrean izan zen, eta horrek bere gertuko izatera pasa zela adierazten du. Lady Marsham bezala erreginaren begiko lekua bere lehengusina Sarah Jenningsi kentzea lortu zuen. Hartu ohi zuen jarrera goxoa Sarah Jennigsen jarrera gogorraren aurkakoa zen.

Espainiako Ondorengotza Gerraren amaiera erabakitzeko zegoenean, Sara Jenningsen gainbeherak indartu egin zuen, Abigail Hillen lanaren laguntzaz, Utrechteko Ituna sinatzeko joera.