«Bruselako Adierazpena»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
''Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda.''
 
''Su-eten horrek, Espainiako Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorra lortzeko''.
 
== Sinatzaileak ==
* [[Silvia Casale]]: [[Tortura]] eta zigor nahiz tratu ezgizatiar edota umiliagarriak aurreikusteko Europako Komiteko presidentea.
* [[Aldo Civico]]: [[Columbia Unibertsitatea|Columbia Unibertsitateko]] Nazioarteko Gatazken Konponketarako Zentroko zuzendaria.
* [[John Etchemendy]]: euskal jatorrikoa eta [[Stanford Unibertsitatea|Stanfordeko Unibertsitateko]] [[errektore]]a.
* [[Hurst Hannum]]: [[Massachusetts]]eko Tufts Unibertsitateko irakaslea Nazioarteko Zuzenbidean.
* [[Denis Haughey]]: [[John Hume]]ren laguntzaile eta [[alderdi Sozialdemokrata eta Laborista|alderdikidea]].
* [[John Hume]]: [[Irlanda]]ko [[Ostiral Santuko Hitzarmena|Ostiral Santuko Hitzarmenean]] parte hartu zuen eta [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
* [[William Kelly]]: artista eta [[humanismo|humanista]] estatubatuarra.
* [[Raymond Kendall]]: [[Interpol]]eko idazkari orokorra izan zen.
* [[Frederik de Klerk|Frederik Willem de Klerk]]: [[Hegoafrika]]ko presidente ohia eta [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
* [[John P. Linstroth]]: [[Oslo]]ko International Peace Research Instituteko kidea.
* [[Christopher Mitchell]]: [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]] gatazken ikerketen gainean [[irakasle emeritu]]a.
* [[Nuala O'Loan]]: [[Ipar Irlanda]]rako lehen [[Polizia Ombudsman]]a<ref>"Herriaren defendatzailea" edo "arartekoa", alegia.</ref> izan zen.
* [[Jonathan Powell]]: [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] [[Lehen ministro|Lehen Ministroa]] [[Tony Blair]] zenean Ministroen Kontseiluko burua.
* [[Albert Reynolds]]: [[Irlandako Errepublika]]ko [[Taoiseach]] izana.
* [[Mary Robinson]]: [[Irlandako Errepublika]]ko [[Irlandako Presidente|Presidente]] ohia.
* [[Alan Smith]]: [[Ulsterreko Unibertsitatea]]n [[UNESCO]]ren "Bakerako Heziketa" katedraduna.
* [[Desmond Tutu]] [[artzapezpiku]] [[hegoafrika]]rra eta [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
* [[Betty Williams]]: [[Irlanda]]n egindako lanagatik [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel Sariduna]].
 
 
== Ibilbidea ==
Dokumentua [[2010]]eko [[martxoaren 29]]an [[Brian Currin]] [[hegoafrika]]rrak irakurri zuenetik [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] eragileen artean iritzi eta erreakzio desberdinak jaso dira.
 
[[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] eta [[PP]]ko kideek batez ere kontrako jarrera erakutsi dute; abiapuntua [[ezker abertzalea]]ren mugimendu politikoak izatea eta konpromisoak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETAri]] bezala [[Espainia]]ko gobernuari ere eskatzea ez zutuzten bat ere begi onez ikusi. Zenbait kasutan bitartekari lanean aritu baino "[[Batasuna]]ren aholkulari lanak" egiten zituztela esatera heldu dira [[Rodolfo Ares]] edo [[Alfredo Pérez Rubalcaba]], adibidez<ref>[http://paulrios.net/proceso-paz/premiados-rubalcaba-batasuna/ Adierazpenak] Paul Riosen blogean.</ref>.