Bretainiako bandera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«COA_fr_BRE.svg» fitxategiaren ordez «Armoiries_Bretagne_-_Arms_of_Brittany.svg» jarri da (eragilea: CommonsDelinker; arrazoia: File renamed: more descriptive/meilleure description).
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
'''Gwenn-ha-du''', [[Bretainia]]ko bandera da eta [[bretainiera]]z ''zuria eta beltza'' esan nahi du. [[Loire-Atlantique]] frantziar departamentuko bandera ez ofizial gisan ere erabiltzen da.
 
Haren neurriak ez daude ongi zehaztuta, 9:14 cm-tik 8:12 metrora doaz. Ez dute bakarrik elkarte kultural eta autonomistek erabiltzen, baita jende guztiak ere, orokorrean. Urte askoz, frantziar agintaritzak independetismoaren ikurtzat hartu izan du, baina joera aldatu egin da eta banderak jada ez du ñabardura politikorik, eraikin publikoetan agertzen baita, beste bandera ofizialekin batera. Bretainia guztian oso erabilia da eta udaletxe bretoi askotan ikusten da. Frantziar eskualdeetako banderen legislazio aldaketa dela eta, beharbada autoen matrikuletan ere ikusi ahal izanen da etorkizunean. Diseinu ohikoena goikaldean agertzen den irudikoa da.
 
== Bandera historikoa, gurutze beltza ==
[[Fitxategi: Special-guidon-breton.png|thumb|leftezkerrera|<center>''Kroaz du'' edo ''Gurutze beltza''<center>]]
 
[[Bretainiera]]z: ''Kroaz du'' (Gurutze beltza). Gudaloste Bretoiaren bandera eta ikurra da (XIV-XVI. mendeetan). Historikoki, bretoiek hondo zuridun gurutze beltza erabiltzen zuten, San Piran-go pendoiaren alderantziz, [[Kornualles]]-eko bandera.
 
1188an [[Aita santu|Aitasantuak]] gurutzatu bretoiei eskaini zien berenganako onarpen edo omenaldi gisa, beste gurutzatuei eman zitzaizkien gurutze gorri, zuri, hori eta berdeekin batera (gaur egun gurutze eta bandera horiek herrialde eskandinavoetan erabiltzen dituzte). Ehun Urteko Gudan gurutzea kristau monarkien ezaugarri bilakatu zen.
18. lerroa:
Gaur egungo bandera bretoia [[Morvan Marchal]]-ek 1923an sortu zuen (1900-1963 urteen artean, zenbait erakunde politiko eta kulturaletako kide izan zen). [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuak]] eta [[Grezia]]ko banderak erabili zituen oinarritzat, garai hartan bi herrialdeok askatasuna eta demokraziaren ikur gisan ikusten baitziren.
 
Bederatzi lerro beltz horizontalek Bretainiako Dukerria historikoki banatzen duten elizbarrutiak dira. Bost lerro beltzek [[frantses|frantsesa]]a eta [[galo]]a hitz egiten diren komunitateak irudikatzen dituzte ([[Dol-de-Bretagne]], [[Nantes]], [[Rennes]], [[Saint-Malo]] eta [[Saint-Brieuc]]). Lau lerro zuriek [[bretainiera]]z hitz egiten diren elizbarrutiak irudikatzen dituzte ([[Trégor]], [[Léon]], [[Cornouaille]] eta [[Vannes]]. Erminioak Bretainiako Dukerriaren erreferentzia dira.
 
<gallery>