Brehon legeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[IrudiFitxategi:Redwood Castle.jpg|thumb|righteskuinera|270px|[[Redwood gaztelua]], [[Tipperary konderria]], [[Normandiar]]rek eraikia izan arren, gerora MacEgan legegile familiak okupatu eta haien zuzendaritzapean Irlandar legeen ikastetxea bilakatu zen.]]
'''Brehon legeak''' ([[irlandera]]z ''An Féineachas'' eta ''Dlí na mBreithiún'' eta [[ingeles]]ez ''Brehon law'') [[Irlanda gaelikoa]]n eguneroko bizitza eta politika gobernatu zuten estatutuak izan ziren. [[Irlandako normandiar inbasioa|1169ko Irlandako normandiar inbasioa]] jazotzean gainbehera jasan zuten, baina XIII-XVII. mendeen artean uhartearen zatirik handienean berpiztu egin ziren, ofizialki indarrean zeuden ingeles legeekin batera.
 
Irlanderaz ''An Féineachas'' izena ''Feni'' edo gizon askeen legeak zirela adierazten du.
 
Bizitza zibila nahiz kode kriminala erregulatzen zuten, egindako kalte ordainak eta jabetzak, bai eta ondorengotzak eta kontratuak ere; Irlandako antzinako legegileentzat estatuak krimenak zigortzeko eskumena izatea arrotza zitzaien. Lege hauek Goi Erdi Aroko Irlandako gizartearen ierarkizazioa agertarazten dute, maila sozialak, eta jabetzen arabera, bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak, bai eta jaunen, beren bezeroen eta morroien harremanak zehazten zituzten.