Borax: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
86. lerroa:
 
== Erabilerak ==
Boraxak, edo zehatzago esanda boraxetik lor daitezkeen boro eta bere konposatuek, erabilera zabala dauka. Hala eta guztiz ere, borax-deribatuen erabilpen-eremurik handiena [[beira zuntz]]aren industrian dago. [[Detergente]] eta [[xaboi]]en industrian ere asko erabiltzen da. Izan ere, elementu lagungarri moduan erabiltzen da detergenteen formulaziotan; alde batetik [[base]] eta [[azido]]ak neutralizatuz produktu indargetzaile moduan jokatzen duelako eta, bestetik, likidoen [[gainazal-tentsio]]a txikiagotzen duelako. Bestalde, azido borikoa boraxetik lortzen da. Erabilpen zabala izan du [[itsaski]]en kontserbazioan, gorritasuna mantentzen baitie, toxikoa dela konprobatu den arte. Azkenik, boraxa, [[zeramika]]gintzan, [[erregai]]gintzan, [[kosmetiko]]gintzan eta beste eremu askotan ere erabiltzen da.<ref name="elhuyar"></ref>
 
== Historia ==
Aintzinatik erabili izan da boraxa teknologian. [[Babilonia]]rrek [[urre]]aren soldaduran erabiltzen zuten urtzaile moduan. [[Antzinako Egipto]]n [[hilondura|hilonduretan]] gehigarri moduan erabiltzen zutela ia segurua da. [[Antzinako Txina]]n boraxezko [[berniz]]ak ezagunak ziren, eta zeramikagintzan aplikatzen zituzten distira ikusgarriak lortzeko. Arabiarrek duela 2000 urte boraxa ezagutzen zuten, eta ''baurach'' izenez ezagutu ere.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Europan askoz geroago izan zuten boraxaren berri. [[Marco Polo]] [[venezia]]rrak [[Mongolia]]tik ekarri zituen lehenengo kristalak, [[bolbora]]rekin batera. Veneziako urreginak boraxa erabiltzen hasi ziren babiloniar zaharren moduan eta laster ohizko merkatal gai bilakatu zen [[karabana (merkataritza)|karabana]]-bideetan. Hala eta guztiz ere, boraxa substantzia ezezagun eta erabilpen murritzekoa zen [[XIX. mende]]an [[Kalifornia]]ko hobiak aurkitu ziren arte. Eskasia zen bi fenomeno hauen arrazoi nagusia. [[Tibet]]eko, eta [[XVII. mende]]az gero [[Toscana]] eta [[Txile]]ko, hobiek ez zuten kantitate askorik ekoizten. Horrexegatik, boraxa urria eta garestia zen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
[[Fitxategi:Twenty mule team wagon Harmony Borax Works sw.jpg|thumb|leftezkerrera|260px|[[Heriotzaren harana|Heriotzaren haraneko]] boraxa garraiatzeko erabilitako gurdi-trena.]]
Boraxaren erabilpenaren hedapena, Kaliforniako [[Heriotzaren harana]]rekin estu-estu loturik dago. [[1881]]aren inguruan bertan aurkitu ziren borax-hobi itzelek, produktuaren hedapena bultzatu zuten. Urte hartan, [[William Tell Coleman]] negoziogizon kaliforniarrarentzat lan egiten zuen esploratzaile batek Aaron Winters izeneko urre-meatzari bati boraxa nola detektatu irakatsi zion. Winters eta haren emazte Rosie-k urre-meatzaritzarako kontzesio bat zeukaten Heriotzaren haranaren ingurutan. Wintersek ederki asko ezagutzen zuen harana eta han ia nonnahi aurki zitezkeen kristal zuri ederrek txundituta zeukaten. Colemanen esploratzaileak erakutsi bezala, kristalei [[azido sulfuriko]]z eta alkoholez tratatu ondoren su eman zienean, gar berde distiratsuak atera ziren. Boraxaren mentura hasia zen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Haraneko kristal zuriak boraxezkoak zirenaz ohartu zenean, Aaron Wintersek Colemanengana jo zuen eta kontzesioa saldu egin zion. Horrela, Colemanen borax-inperioa jaio zen. Borax eskariak gora jo zuenean, arazo latza sortu zitzaion Colemani. Heriotzaren haranean zuen mea, basamortuko 250 kilometroan zehar garraiatu behar zuen gertuen zegoen trenbideraino eramateko eta merkatuan jarri ahal izateko. Ez zen txantxetako arazoa!<ref name="elhuyar"></ref>
 
[[Fitxategi:Twenty-mule team hauling borax out of Death Valley to the railroad, ca.1900 (CHS-1618).jpg|thumb|leftezkerrera|260px|32 mandoko gurdia borax garraioan Heriotzaren haranean, [[1900]] aldean.]]
[[Mando]]ak eta [[gurdi]]ak erabiltzea izan zen irtenbidea. Boraxa garraiatzeko gurdi sendo bereziak diseinatu zituzten. Aurreko gurpilak atzekoak baino txikiagoak ziren eta denek [[altzairu]]zko ardatzak zituzten. Gurdiaren kutxa 4,25 metro luze, 1,30 metro zabal eta 2 metro sakon zen. Gurdiak hutsik 3.400 kg pisatzen zuen eta boraxez beteta 12.000 kg. Ahalik eta mea gehien garraiatzeko, bi gurdi bata bestearen segidan jartzen ziren eta, hauei lotuta, 4.500 litro ur zeraman zisterna-gurdi bat. Tren moduko guzti horri tiratzeko 10 mando bikotek osatutako talde bat erabiltzen zen. Sei urtez, [[1883]]tik [[1889]]ra, modu horretan garraiaturik 10 milioi kilo borax atera ziren haranetik. Beroa, haizeak eta tximist-ekaitzak gaindituz, lan izugarria egin zuten mando eta gizonek. Denboraz, mando taldeak eta gurdiek osatutako irudia mundu osoan zabaldutako sinbolo bilakatu zen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Egun, mando taldeen eta menturazaleen garai mitiko haiek urrun daude, eta boraxaren industriak meatzaritza klasiko eta aurreratuaren bideak jorratzen ditu.<ref name="elhuyar"></ref>
 
== Erreferentziak ==
107. lerroa:
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Boratoak]]
[[Kategoria:Sodiodun konposatuak]]