Bolueta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
'''Bolueta''' [[Bilbo]]ko auzoa da, [[Begoña (barrutia)|Begoñako]] barrutian kokatua. Auzoak 4.486 biztanle zituen 2006an, eta 0,77 kilometroko koadroko azalera dauka. Bolueta beti egon da altzairugintza eta industriari lotua, izan ere, [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] lehen siderurgia modernoa bertan hasi zen, [[1840ko hamarkada]]n eraiki zen Santa Ana de Bolueta lantegiaren bitartez.
 
Ondorengo urteetan, bestelako industriak garatu ziren, Cilindros Bolueta esaterako, eta industriari loturiko beste hainbat fabrika eta lantegi txiki. Industria izaera horrek eraginda, ez dira biztanle asko bizi auzoan. Dena dela, [[1950eko hamarkada]]tik aurrera garatu zen [[Santutxu]]ko auzoarekin batera, hainbat etxebizitza bloke eraiki ziren, Sagarminaga Taldea esaterako. Azken urteetan bestelako industria berriak ezarri dira auzoan, egunkari egileak, bulegoak eta kotxe saltegiak esaterako. Horrez gain, auzoan [[Bilbo]] hiriko diskoteka nagusienen bat kokatzen da, non noiz behinka kontzertuak ere eskaitzen diren.
 
[[1995]]ean zabaldu zen [[Bilboko metroa]]ren [[Boluetako geltokia]]k auzoaren eta [[Bilbo]]ko erdigunearen arteko lotura indartu du. Geltokia hirian dagoen aldageltoki garrantzitsuenetako bat da, izan ere, [[Euskotren Trena|EuskoTren]] eta [[Bilboko metroa]]ren lotunea ematen da. [[Busturialdea|Busturialdetik]] zein [[Durangaldea|Durangaldetik]] datozen hainbat bidaiarik bertan hartzen dute metroa [[Bilbo]]ra edo beste hiri nagusietara heltzeko.