Bocage: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bocage country at Cotentin Peninsula.jpg|300px|thumb|Frantzia iparraldeko '''bocage''' paisaia bat.]]
 
[[Geografia]]n, '''bocage''' ([[frantses]]ezko ''bocage'', "baso txiki") [[paisaia]] eta [[landa (paisaia)|landa]]-mota bat da, zuhaixka edo zuhaitz lerroek ([[heskai]]ek) eta harrizko murru txikiek mugatutako lursail txiki eta irregularrez osaturikoa. Landa-etxeak sakabanaturik izaten dira paisaia horretan. [[Europa]]ko [[Ozeano Atlantikoa|Atlantikoko]] kostalde inguruan maiz agertzen den nekazaritza-paisaia da eta mendeetan zehar lursailetan behin eta berriz oinordekoen artean egindako zatiketen ondorioa da. [[Euskal Herria]]n, [[klima ozeaniko|kantauri isurialdean]] maiz agertzen den paisaia da, han-hemenka [[baserri]]ak daudela. Aberastasun ekologiko handiko eremuak dira, lursailen artean dauden lubaki, [[baso]] txiki, bidezidor eta estratei esker. Bertako [[nekazaritza]] eta [[abeltzaintza]] jardueren [[jasangarritasun]]a ere aipatu da, hainbat jardueraren arteko fluxuei esker, sistema itxi eta autonomo moduan funtzionatzen baitute. Egun, arriskuan dagoen paisaia da, nekazaritza-lanen gehiegizko mekanizazioa eta lursailen kontzentrazioa direla eta.
 
== Kokapena ==
[[Euskal Herria]]n, [[klima ozeaniko|kantauri isurialdean]] dago; [[Europa]]n, berriz, Frantziako hainbat eskualdetan, hala nola [[Normandia|Normandian]]n, [[Bretainia]]<nowiki/>n, [[Maine (eskualde historikoa)|Maine]]<nowiki/>n, [[Vendée]]<nowiki/>n, [[Berry (eskualde historikoa)|Berry]]<nowiki/>n, [[Creuse]]<nowiki/>n eta [[Erdialdeko Mendigunea (Frantzia)|Erdialdeko Mendigune]]<nowiki/>an; [[Irlanda]]<nowiki/>n, [[Ingalaterra]]<nowiki/>n, [[Gales]]<nowiki/>en eta [[Eskozia]]ko hegoaldean ([[Erresuma Batua]]n); eta [[Espainia]]n, aldiz, [[klima ozeaniko|kantauri isurialdean]], [[Galizia]]<nowiki/>n, [[Asturiasko Printzerria|Asturias]]<nowiki/>en eta [[Kantabria]]<nowiki/>n.
 
{{commonskat}}