Bizikleta bide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
[[Euskal Herria]]n bizikletentzako lehen bideak 1950eko hamarkadan sortu baziren ere, 1980eko hamarkadatik aurrera orokortu ziren, eta horietako askok [[zoladura]] gorriak zutenez, '''bidegorri''' hitza sortu zen haiek izendatzeko. Hala ere, bidegorri horiek ezaugarri jakin batzuk zituzten (gainerako garraio moduetatik bereizitakoak, [[espaloi]] gainean eraikitakoak askotan, bi noranzkoetakoak), bizikleta bide guztientzako balio ez dutenak. Gaur egun bizikleta bide asko oraindik [[asfalto]] gorriz egin ohi da.
 
== Motak ==
Bizikleta bideak haiek eraikitzeko erabili den tokiaren arabera sailka daitezke. Horren arabera, hurrengo motak daude:
* Bizikleta [[lerro (errepidea)|lerroa]] edo erreia: [[galtzada (argipena)|galtzadan]] sortutakoa eta gainerako [[ibilgailu]]ekin espazioa partekatzen duena edo esklusiboa dena.
* Bizikleta [[bazterbide]]a: bizikleten joan-etorrietarako egokitutako bazterbidea.
* Bizikleta [[espaloi]]a: espaloien gainean sortutakoa.
* Bizikleta pista: beste mugikortasun moduentzat dauden lerroetatik bereizitako ibilbidea duena.
* Bizikleta zidorra: parkeetan edo hiritartu gabeko eremuetan sortutako bizikleta bidea, askotan [[oinezko]]ekin partekatzen dena.
 
Bizikleta bideen beste ezaugarri garrantzitsu bat bideen esklusibotasuna da. Bide esklusiboetan bizikletak eta motorrik gabeko beste ziklo batzuk soilik ibil daitezke; bide partekatuetan bizikletek motordun ibilgailuekin edo oinezkoekin partekatu behar dute espazioa. Euskal Herrian XX. mendean bide esklusiboak sortu ziren gehien bat, baina gero eta ohikoagoak dira bide partekatuak. Esaterako, [[bide berde]] deritzotenak, antzinako [[trenbide]] zaharrak baliatuta sortu direnak, oinezkoek eta txirrindulariek partekatzen dituzte. Hirietan ere, kale estuetan, lerro partekatuak sortu dira motordun ibilgailuen abiadura murriztuta eta bideak galtzada partekatuaren gainean margo bidez markatuta.
19. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Txirrindularitza]]
 
== Kanpo loturak ==