Bikingo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Vikingshipmini.jpg|thumb|300px|Itsasontzi bikingo bat.]]
'''Bikingoak''' [[Eskandinavia]] eta Danimarka aldeko gudari, merkatari, [[pirateria|pirata]] eta esploratzaileei VIII-XI. mende bitartean eman zitzaien izena da. Garai hartan, argi ez dauden arrazoiengatik, hego-mendebalderantz eta hego-ekialderantz abiatu ziren gerra eta merkatari-bidaia luzeetan. Gehienetan, [[branka]] eta [[popa]] garai eta estuko [[itsasontzi|ontzi]] luze eta meheetan bidaiatzen zuten. Ontzigintzan eta nabigazioan erdietsitako trebeziari esker, adituek diotenez, [[Kristobal Kolon|Kolon]] baino lehen Ameriketara iritsi ziren, eta baita Mediterraneora ere.
 
Hego-mendebalderantz joandakoei [[normandiar]] ere deritze. [[Normandia]]ko erresuma sortu zuten. Hego-ekialderantz joandakoei, aldiz, [[barego]] esaten zaie. Azken hauek [[Errusia|Errusiar Estatuaren]] oinarria jarri bide zuten. Haien itsas bidaia luzeetan [[Ternua]]raino iritsi omen ziren, eta beste aldera, ibaietan gora eta behera, [[Kaspiar itsasoa|Kaspio Itsasoraino]]. [[Mediterraneoa]]n ere ibilitakoak dira.
22. lerroa:
 
== Norvegiar bikingoak ==
[[Fitxategi:Exhibition in Viking Ship Museum, Oslo 01.jpg|thumb|Bikingoen [[drakkar]] itsasontzi bat [[Osloko itsasontzi bikingoen museoa]]n ikusgai.]]
 
[[Norvegia]]rrak harrapaketa bila eta lurralde berrien bila abiatzen ziren kolono gisa etxaldetan non kokatua aurkitzeko. Islandiara iritsi ziren ([[870]] urteaz geroztik hasi omen ziren han kolonoak kokatzen). [[981]]. urtean [[Groenlandia]] aurkitu zuten, eta [[Erik Gorria]]k kolonizatu zuen. 1000. urtearen inguruan, haren seme [[Leif Eriksson]]k [[Kanada]]ko kostaldea aurkitu zuen, eta [[Vinland]] deitu zuen ("Ardoaren Lurraldea").
46. lerroa:
{{sakontzeko|Barego}}
 
[[Fitxategi:Varangian routes.png|thumb|250px|righteskuinera|[[Barego]]en [[Volga]]ko Ibilbidea (gorriz) eta [[Bizantzio]]rako Ibilbidea (morez) adierazten dituen mapa.]]
 
[[Suedia]]rrek edo [[barego]]ek eragin handia izan zuten [[Errusia]]n, bultzada handia eman zioten Errusiako erdialdeko ekonomiari eta estatu batzuk sortu zituzten; horietan garrantzitsuena [[Kieveko Printzerria]] izan zen.
54. lerroa:
== Bikingoak Euskal Herrian ==
{{sakontzeko|Bikingoak Iberiar penintsulan}}
[[816]]an, [[Iruñea]]n [[nafarroa|nafarren]] alde esku hartu zuten [[mairu]]en aurkako gudaldian. [[823]]an eta [[825]]ean [[Mundaka]]n, [[Urdaibai]] [[kresal-ibai]]an geratu ziren. [[840]]an [[danimarka|daniarrek]] [[Karolingiar Inperioa|Inperio Frankoa]] erasotu zuten [[Aturri|Atturri]] ibaitik. [[Akitania]]ren nolabaiteko kontrola lortu zuten 15 urtetan. [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoila]] enperadoreak [[Garona]] ibaiaz hegoaldera galdu zuen agindua.
 
[[859]]an [[Björn Järnsida]]k eta [[Hastein]]ek zuzendutako 69 itsasontziko bikingoen espedizio batean atxilotu zuten [[Iruñeko Erresuma]] zeharkatu zuten [[Mediterraneoa|Mediterraneorantz]], bidenabar [[Gartzea Enekoitz|Gartzia I.a Eneko Nafarroakoa]] bahitu eta erreskatea ordaindu zutenean askatu zutelarik.