Bigarren Triunbiratua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Bigarren triunbiratua'''<ref>''Triunbiratu'' agertzen da Elhuyar eta 3000 hiztegietan. ''Triumviratu'' agertzen da Euskaltermen.</ref> da historialariek [[Zesar Augusto|Oktavio]], [[Marko Emilio Lepido|Lepido]] eta [[Marko Antonio]]k osatutako itunari eman dioten izena. [[Lehen Triunbiratua]]k ez bezala, bigarrenak estatus ofiziala (nahiz eta legez kanpokoa) izan zuen. Ez zeukaten paregaberik, eta haien boterea kontsulenen gainean zegoen. Muga bakarra epea zen: 5 urteko agintaldia zen.
 
Proskripzioak berreskuratu zituzten ogasun publikoa betetzeko. Biktima nabarmenena Marko Tulio [[Zizeron]] izan zen. Zesarren aurkari zaharra ez ezik, Marko Antonio ere gogor kritikatu zuen Filipiketan. Haren anaia Kinto Tulio Zizeronen kontra ere jo zuten. Ezusteko handiagoa zen Luzio Julio Zesarrena, zein [[Julio Zesar|Zesarren]] lagun eta laguntzaile ohia nahiz [[Marko Antonio]]ren osaba zen.
 
[[Julio Zesar|Zesarren]] hiltzaileek, [[Marko Bruto]]k eta [[Kasio]]k, ekialdeko probintzien agintea zeukaten. [[Zesar Augusto|Oktaviok]] eta [[Marko Antonio]]k menderatu zituzten Filipoko bi batailetan, eta hiltzaileek bere burua hil zuten. K. a. 42an, triunbiroek probintziak haien artean banatu zituzten. [[Zesar Augusto|Oktaviok]] mendebaldea hartu zuen, [[Marko Antonio]]k ekialdea eta [[Marko Emilio Lepido|Lepidok]] Afrika.
 
[[Marko Antonio]]k ekialdeko probintziak erreformatzen zituen bitartean, [[Zesar Augusto|Oktaviok]] Sexto Ponpeio pirata, [[Ponpeio]] Handiaren semea, eraso eta garaitu zuen. Kanpainak [[Zesar Augusto|Oktavioren]] laguntzaileak, Marko Vispasiano [[Marko Agripa|Agripak]], burutu zuen. [[Marko Agripa|Agripa]] K. a. 37an izan zen kontsul, eta triunbiraldia beste bost urterako luzatu zien.