Bidet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Bidet weiss.jpg|thumb|Bidet europearra.]]
'''Bidet''' ([[frantses]]etik «''bidet''», "zalditxoa") konketa antzeko bainugelako lanabesa da. Konketek bezala iturriko ura eta urak ustutzeko isurbide ditu ere. Diferentzia nagusia bere garaiera da: askoz baxuagoa da, pertsona haren gainean esertzeko modukoa. Bideta [[ugaltze-aparatu]]a, ipurdia edo oinak garbitzeko pentsatuta dago. [[Portzelana]]z edo [[Loza (materiala)|lozaz]] egiten dira.
 
== Etimologia ==
''Bidet'' [[frantses]]etik dator, ''bidet'' hitzatik alegia, euskaraz "zalditxoa". Izenaren zergatia lanabesa erabiltzeko pertsonak hartzen duen jarreratik dator, zaldiz ibiltzeko modukoa. Askoren ustetan frantses zaharreko "zalditxo" kontzeptutik dator, alegia, emakumeek eta haurrek erabiltzen zituzten zaldi txikietatik, "bidet".<ref>https://books.google.es/books?id=L83--C27CUAC&pg=RA1-PA227&dq=cheval+aubin&hl=ca&ei=SxIvTf-0M9yP4gbIj6mbCw&sa=X&oi=book_result&ct=result&sqi=2&redir_esc=y#v=onepage&q=bidet&f=false</ref>
 
== Erabilera ==
Ez da mundu osoan erabiltzen. Nahiko zabalduta dago Europa mendebaldean ([[Grezia]], [[Italia]], [[Espainia]] eta [[Portugal]])), Amerikako zenbait herrialdetan ([[Argentina]] eta [[Uruguai]]) eta Asiako zonalde batzuetan, batez ere [[Japonia]]n. Espazio arazoak direla eta, gero eta gutxiago jartzen da. Ohituren aldaketak ere horren aurka jokatu du zeren eta egunero dutxatzea ohikoagoa bihurtu baita.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Boilly La Toilette intime ou la Rose effeuillée.jpg|thumb|[[Louis Léopold Boilly]] margolariaren ''La Toilette intime ou la Rose effeuillée'']]
Lanabesa Frantzian agertu zen, [[1710]] urtearen inguruan. Asmatzaileak bezala izen desberdinak aipatu izan dira. [[Marc Jacoud]] eta [[Christophe des Rosiers]] horietako bi dira. Hasiera batean nobleziaren geletan jartzen zen baina XX. mendearen hasieratik [[bainugela]]ra baztertu zen.
 
== Erreferentziak ==
16. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* {{es}}:[https://www.youtube.com/watch?v=Gpj7spHaqTg Bideta nola erabili.]
{{Commonscat|Bidet}}