Bertrand konkurrentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
argitzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Bertrand konkurrentzia''' [[konkurrentzia inperfektu|merkatu inperfektuetan]] enpresen jokabidea aztertu eta merkatuko [[oreka ekonomikoa|oreka]] ezartzen duen eredu [[mikroekonomia|mikroekonomiko]] bat da, [[Cournot konkurrentzia]]ren ereduaren kritika moduan garatutakoa. Cournoten ereduan enpresek lehia ekoizpenari buruz egiten duten bitartean, Bertranden ereduan enpresek [[prezio]]ari buruz egiten dute lehia. Hain zuzen, kontsumitzaileak produktu homogeneo baten aurrean prezioari begira egotea jo daiteke errealitatearekin hobekien egokitzen den hipotesi moduan. [[Joseph Louis François Bertrand]] (1822-1900) frantziar ekonomialariak garatu zuen 1883 urtean.
 
Hipotesi horretan oinarritua, Bertrand konkurrentzian [[duopolio]]a aztertzen da lehendabizi eredu sinple moduan, ondoren emaitzak [[oligopolio]]a zabaltzeko. Enpresek eskainitako produktu homogeneoak eta bereiziak daudela suposatzen da hasiera batean; horrela, kontsumitzaileek prezioari erreparatuko diote produktu zein enpresari erosterakoan. Egoera horretan, oreka-puntua bi enpresek prezio berdina eskaintzen dutenean gertatuko da, kostu marjinalaren bat etorriko dena, bi enpresek kostu berdinak dituztela suposaturik. Hain zuzen, prezioa kostu marjinaletik gora dagoen egoera orotan, bi enpresetako bakoitzak prezio txikiagoa ezartzeko joera izango du, merkatu osoa bereganatzeko. Bertrand duopolioa [[joko-teoria]]ren ikuspuntutik ebaz daiteke; ildo horretatik [[aldibereko joko]]a da, non enpresek aldi berean eta bestearen erabakiaren berri izan gabe erabaki behar duten, eta bi prezioak berdinen soluzioa [[Nash oreka]] da. Azterketa sakonago egitearren, eredu estatikoak (erabakiak behin hartzen dira) eta dinamikoak (erabakiak behin eta berriz hartzen direnean) ere bereizten dira.
 
== Produktu homogeneoko Bertrand duopolioa ==