Berria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
29. lerroa:
'''''Berria''''' [[euskara]] hutsean argitaratzen den eta [[Euskal Herria]] osoan irakurgai dagoen [[egunkari]] bakarra da, ''[[Euskaldunon Egunkaria]]'' itxi ostean sortua. Egunero argitaratzen dute, astelehenetan izan ezik. Webgunean eta sare sozialetan etenik gabe ematen du informazioa goizetik gauera egunero. [https://www.berria.eus/berriatb/ Berria Telebista] du ikus-entzunekoetarako leihoa.
 
Egoitza nagusia [[Andoain]]go [[Martin Ugalde Kultur Parkea]]n kokatua dago eta ordezkaritzak dauzka [[Gasteiz]], [[Bilbo]], [[Iruñea]] eta [[Baiona]]n. [[Europako eremu urriko hizkuntzen zerrenda|Europako hizkuntza gutxituen]] egunkarietako elkartea den [[MIDAS]]en kidea da.
 
Papereko egunkariaren azken diseinu aldaketa 2014an egin zen. Aldaketa nabarmenena azaletan eta igandeko egunkarian izan zen. Igandeko zenbakiak aldizkari itxura hartu zuen, gai bat sakonean hartuta. Webgunearen diseinua 2017ko urrian berritu zen azken aldiz.
64. lerroa:
 
== Hitzak ==
[[2003]]tik aurrera, ''[[Euskaldunon Egunkaria]]'' itxi ondoren, enpresa hartako langile izandakoek Euskarazko Komunikazio Taldea sortu zuten, euskarazko egunkari nazional berria sortu, eta eskualdez eskualde tokian tokiko herri egunkariak sustatzeko.
 
Ildo horretan, EKTren baitako Bertako Hedabideek eraginda, hainbat eskualdetan ''[[Hitza (egunkaria)|Hitza]]'' egunkariak sortu dira 2003az geroztik, tokian tokiko euskara elkarteen eta gizarte eragileen laguntzarekin: ''[[Tolosaldeko Hitza]], [[Oarso Bidasoko Hitza]], [[Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza]], [[Urola Kostako Hitza]], [[Goierriko Hitza]], [[Irutxuloko Hitza]]'' eta ''[[Busturialdeko Hitza]]''.
74. lerroa:
 
== Sariak ==
* [[2003]]ko [[abenduaren 13]]an "Mundua" sailak "Joan B. Cendros" kazetaritza saria eskuratu zuen, [[Katalunia]]ko hauteskundeetan egindako lanagatik.
* [[2004]]ko [[urtarrilaren 23]]an egunkariak "Merezimenduzko Argia" saria eta bertako "Mundua" sailak prentsa idatziaren saria eskuratu zuten.
* 2004ko [[ekainaren 5]]an "Mundua" sailak beste sari bat lortu zuen, oraingoan [[MIDAS]] elkarteko izen berekoa.
* 2004ko [[uztailaren 3]]an "Mundua" saileko erredaktoreburua den Jose Mari Pastor-ek "Rikardo Arregi" kazetaritza Sari Nagusia irabazi zuen.
* [[2005]]eko [[urtarrilaren 28]]an [[Iñigo Aranbarri]] kazetari eta idazleak ("Hizlandia" artikulu sorta) prentsako "Argia" saria jaso zuen.
* 2005eko [[maiatzaren 21]]ean Martxelo Otamendi zuzendariari "Torredembarra Hiria" sarietako bat eman zioten.
* 2005eko [[uztailaren 2]]an Martxelo Otamendik "Rikardo Arregi" sarietako ohorezko aipamena eskuratu zuen.
* [[2006]]ko [[urtarrilaren 27]]an [[Fermin Etxegoien]] kazetari eta idazleari ("Ekografiak" artikulu sorta) prentsako "Argia" saria eman zioten.
* 2006ko [[uztailaren 1]]ean "Harian" saileko kazetaria den Imanol Murua Uriak "Rikardo Arregi" kazetaritza Sari Nagusia eta "Plaza" saileko Ekaitz Agirrek "Kazetari Berria" saria eskuratu zuten.
* 2008ko [[urtarrilaren 25]]ean Politika saileko Imanol Murua Uriak "[[Argia Sariak|Argia Saria]]" irabazi zuen.
102. lerroa:
[[Kategoria:Berria]]
[[Kategoria:2003an sortutako enpresak]]
[[Kategoria:egunkariakEgunkariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko hedabideak]]