Berlinghiero Berlinghieri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
'''Berlinghiero Berlinghieri''' ([[Volterra]], [[1175]] inguruan – [[1236]] urtea aurretik hilda) margolari italiarra izan zen. [[1228]] eta [[1232]] urteak artean [[Lucca]]n lan egin zuen. Bere obra [[arte bizantziar]]retik mendebaldeko arte propiora igarotzeko urrats garrantzitsua izan zen.
 
== Biografia ==
Haren biografian hutsune handiak daude. Badakigu Malaneseren semea zela eta, ziur aski, [[Volterra]]n, [[Pisa]]ko probintzian, ikasi zuela; agian herri horretan ere jaioko zen. [[1228]]ko dokumentu bati esker gutxienez bi seme izan zituela dakigu: [[Bonaventura Berlinghieri|Bonaventura]] eta [[Barone Berlinghieri|Barone]]. Dokumentu horretan, Luccako beste herritarrekin batera, [[Pisa]]ko ejertzitoari bakea zin egin zuten.
 
== Obra ==
Gutxi dira margolari honen gordetzen diren margolanak:
* Lehena ''Gurutzea'' edo ''[[Croce di Lucca]]'' (1210-1220 inguruan), Luccako [[Museo Nazionale di Villa Guinigi]]n erakusten da. Lan honen estiloa bizantziarra da oraindik. Jesusen irudiak estatiko eta dramatismorik gabekoa da, ''Christus triunphans'' modukoa. Iruditik kanpo lanean ikusten diren esmalte kromatikoak oso bizantziarrak dira.
* [[1230]] eta [[1235]] artean datatutako beste ''Gurutzea'' edo ''[[Crocifisso di Fucecchio]]''. Gaur egun Pisako [[San Mateo Museoa]]n gordetzen da baina jatorriz Fucecchioko San Salbador [[abadia]]n zegoen. Lan honetan espezialistek [[Giunta Pisano]]ren eragina ikusi dute, batez ere irudien espresibitatean.
* Beste bi obra ez dago oso garbi egilea Berlinghieri zenik: ''Madonna col Bambino'', New Yorkeko [[Metropolitan Museum of Art]]en gordeta, eta bestea, beste madonna, [[Pisako katedrala|Pisako katedralean]] gordeta.
* ''San Lorenzo e una santa'', (1230-1235 inguruan), [[Fucecchio]], [[Museo di Fucecchio]]
* ''Pia donna e san Paolo'', (1230-1235 inguruan), bilduma pribatua
* ''Frammento di una croce dipinta'', [[Avignon]], [[Petit Palais]]
* ''Madonna col Bambino'' (egotzita), [[North Carolina Museum of Art]]
 
== Estiloa ==
Berlinghiero Berlinghieriren margolanetan [[XIII. mende]]ko [[Toscana]]ko margolaritzaren garapena ikus daiteke. Bizantziar margolaritzaren eragina nabarmena da oraindik, nahiz eta arkitekturan eta eskulturan [[erromaniko]]aren eta [[gotiko]]aren estiloen eragina, hau da, [[Alpeak|Alpeen]] iparraldeko eragina garbia izan. Zentzu horretan [[arte bizantziar]]retik mendebaldeko artera igarotzeko bidean daude.
[[Fitxategi:Berlinghiero Berlinghieri 001.jpg|thumb|''[[Croce di Lucca]]'']]
 
== Bibliografia ==
* Egile batzuk: ''Dizionario Larousse della pittura italiana: dalle origini ai nostri giorni'', Gremese ed., Roma, 1998, 62-63.or.
* Christopher Kleinhenz, John W. Barker, Gail Geiger, Richard H. Lansing, ''Medieval Italy: An Encyclopedia'', Routledge, Londres, 2004, II. liburuki, L-Z, 662.or. ISBN 0415939313.
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
 
{{bizialdia|XII. mendeko|XIII. mendeko|Berlinghieri, Berlinghiero}}
 
[[Kategoria:XII. mendeko Italiako margolariak]]
[[Kategoria:XIII. mendeko Italiako margolariak]]