Ireki menu nagusia

Aldaketak

179 bytes added ,  Duela 9 hilabete
 
Gerora [[Bierzo]]ra egindako bidaietan Amable gero eta abstraktuago bilakatzen ari ziren paisaietan zentratu zen. Obra gogor eta adierazkorra da, haren izaera intimoarekin bat egiten duen grafia, beste behin.''Espacios Vacíos'' erakusketa (Donostiako Udaleko sotoak, 1963) ulertu ezina izan zen obra esperimentalekin ohituta ez zegoen publikoarentzat; besteak beste, Amablek utsik zeuden bost marko ipini zituen. Gauzak horrela, hiria erabat sumindu zen eta alkateak debekatu egin zuen "antzeko edozein adierazpen".
Pixka bat beranduago, 1966an, [[Gaur (artista-taldea)]] osatu zen. Amablek ideiaren sortzaile Sistiagarekin izandako solasaldiari esker sortu zenzuen taldea <ref>''Gaur'' taldearen manifestuaren lehen bertsioa bere paperen artean zegoen, berak idatzita seguruenik. Ik. Gantzarain, Xabier. Zuloa. Donostia: Elkar, 2018. 181 orr.</ref>. eta gorpuztu egin zen [[Remigio Mendiburu]], [[Eduardo Chillida]], [[Jorge Oteiza]], [[Jose Luis Zumeta]], [[Nestor Basterretxea]] eta [[Rafael Ruiz Balerdi]]rekin. Emen, Orain, Danok, Bizkaia, Araba eta Nafarroako taldeekin Euskal Eskola osatu zuten. Batasun laburra izan zen, denboran, baina erabakigarria, izan ere, Euskal Herriko belaunaldi berrien ildo artistikoak marraztu zituen.
 
[[1966]] eta [[1967]] urteetan ''atomoaren pinturan'' zentratu zen. Bertan materia desegin zuen, ikutu txikien bitartez. Hutsak eremu handiak hartu zituen. Garai horrek arte historialarien jakinmina piztu zuen, antzekotasun estetikoak atzeman baizitzakeen bolada horretan AEBetan garatzen ari zen [[minimalismo]] mugimenduarekin.
1.371

edits