Eritrea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
141. lerroa:
[[1976]]an, Haile Selassie hil ondorengo urtean, Etiopiako militarrak nagusitu eta nolabaiteko bide negoziatua eskaini zieten Eritreako abertzaleei: autonomia eta amnistia. Baina, aldi berean, etiopiarrek inbasio bat prestatu zuten, [[Maroko]]ko [[Hassan II.a Marokokoa|Hassan II.ak]] [[Mendebaldeko Sahara]]n egin zuen bezala; ibilaldi gorriak direlakoak porrot handia izan zuen, ordea, eta, bestalde, entzungor segitzen zuten nazioartean Eritreako genozidioa salatzen ari ziren ahots guztien aurrean. [[1977]]tik aurrera, [[Sobietar Batasuna]]k eta [[Kuba]]k laguntza eskaini zioten Etiopiako gobernuari eta, negoziaziorik ezean, Eritreako talde armatuek zailtasun handiak izan zituzten Etiopiako armadaren erasoei eusteko.
 
Goseak eta krisiak jo zituzten Etiopia eta Eritrea eta, [[1988]]tik aurrera, EAHF Eritrearen Askapenerako Herri Fronteak erasoari ekin eta [[1991|1991n]]an garaipena lortu zuen. 30 urte (1961-1991) iraun zuen XX. mendeko Afrikako gerra luzeen hark, baina oraindik zalantzaz beterik dago Eritrea burujabearen etorkizuna.
 
=== Burujabetasuna ===
151. lerroa:
== Gobernua eta administrazioa ==
=== Politika ===
Eritrearen Askapenerako Herri Frontea (EAHF) da Eritreako alderdi politiko bakarra, da: gainerakoak debekaturik daude. Nazio Biltzarrak 150 aulkieserleku ditu, eta 75 EAHF-ren esku daude. Herrialdeak independentzia lortu zuenetik, [[Isaias Afwerki]] izanpresidentea da presidentea herrialdeak independentzia lortu zuenetik; haren agintea autoritarioa eta zapaltzailea izan da<ref name="cia"></ref>.
 
=== Banaketa administratiboa ===
202. lerroa:
=== Banaketa etnikoa ===
[[Fitxategi:Eritrean Women.jpeg|thumb|200px|[[Saho hizkuntza|Saho]] etniako emakumeak.]]
Eritrearrak bederatzi etniatan banatuta daude: [[tigrinyak]], [[tigreak]], bilenak, afarrak, sahoak, kunamak, narak, hedarebak eta rashaidak. Etnia nagusiak lehenengo biak dira: tigrinyak, biztanleriaren % 55<ref name="cia"></ref>, hegoaldean bizi dira, eta tigreak, biztanleriaren % 30<ref name="cia"></ref>, iparraldean. Etnia bakoitzak bere hizkuntza eta bere kultura ditu.
 
TigrinaTigrinyera hizkuntza erabiltzen duten [[musulman]]ak iparraldeko kostaldean eta mendebaldeko lur behereetan bizi dira; [[Saho hizkuntza|sahoak]], berriz, [[Mesewa]]tik hurbil bizi dira, kostaldean. Bilena hizkuntza erabiltzen duten herri gehienak [[Keren]] aldean bizi dira; musulmanak dira, [[afar]]ak bezala, eta hego-ekialdeko kostan eta Dahlak uharteetan bizi dira. Hedarebek, ipar-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko nomadak, beja hizkuntza erabiltzen dute, eta musulmanak dira gehienak. Narak eta kunamak hego-mendebaldean bizi dira, eta haiek ere musulmanak dira, baina hizkuntza nilotiko bat erabiltzen dute; Eritreako gainerako etniek, berriz, afro-asiar hizkuntzak erabiltzen dituzte. Aniztasun handi hori gorabehera, etnien arteko istiluak ez dira arazo handia izan; etiopiarrei elkarrekin aurre egiteak batasun handia eman die. Estatuak, beraz, ez du batasunik ez etnian ez hizkuntzan, eta italiarren mendean egon zen garaian ezarritakoak ditu egungo mugak.
 
=== Hizkuntzak ===