Berengela Nafarroakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
| sinadura =
}}
'''Berengela Nafarroakoa'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> (ziur asko [[Tutera]], [[Nafarroako Erresuma]], [[1165]] aldean - [[Le Mans]], [[1230]]eko [[abenduaren 23]]a) [[Rikardo I.a Ingalaterrakoa|Rikardo Lehoi Bihotzaren]] emaztea eta [[Ingalaterrako Erresuma|Ingalaterrako erregina ezkontidea]] izan zen.
 
== Bizitza ==
25. lerroa:
[[1191]]n Berengela printzesa [[Saladin I.a|Saladinoren]] aurkako [[Hirugarren Gurutzada|Gurutzadako]] ontzidian ontziratu zen, Siziliako erregina [[Joana Ingalaterrakoa (1165-1199)|Joanarekin]] batera (Rikardo Lehoi Bihotzaren arreba). [[Marseilla]]ko portutik 200 ontzi baino gehiago irten ziren, baina handik bi egunetara ekaitz batek multzoa banandu eta hiru ontzi [[Zipre]]ra iritsi ziren, Berengela eta Joana zeramatzana barne. Isaak enperadorea zen orduan uhartearen agintean eta ontzietako bidaiariak atxilotzeari ekin zion, hauek lurra zapaldu orduko. [[Palestina]]n zegoen Rikardo Lehoi Bihotzek egoeraren berri jaso eta hirutan eskatu zion enperadoreari atxilotuak aska zitzan. Berengela eta Joana itsasontzian ziren artean. Azkenean Ingalaterrako erregeak Isaaken kanpamendua eraso eta menpean hartu zuen enperadorea. Eta Rikardoren arrebak eta Berengelak Zipreko lurra zapaldu ahal izan zuten<ref name="irazusta">Nagore IRAZUSTABARRENA: [http://www.argia.eus/argia-astekaria/2057/erresuma-zapaldu-ez-zuen-erregina ''Erresuma zapaldu ez zuen erregina''] Argia.eus. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua</ref>.
 
Urte bereko [[maiatzaren 12]]an ezkondu ziren Rikardo Lehoi Bihotza eta Berengela, Zipren bertan, [[Limasol]]en. Egun berean erregeak koroatu zuen emazte berria. Nafarroako printzesa zen Ingalaterrako erregina berria. Ezkontzan, besteak beste, Bernard Lakarra Baionako apezpikuak hartu zuen parte<ref name="irazusta"></ref>.
 
Berengela senarrarekin batera zen azken horrek Kreta menpean hartu zuenean, baita, ondoren, [[Akre (Israel)|Akre]] hiriarekin gauza bera egin zuenean ere. Rikardok Gurutzadan jarraitu zuen orduan, baina berehala lehentasunak Frantziara eraman zuen, bere aurkako erreboltak itzaltzera. Baina [[Henrike VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Henrike VI.a]], Alemaniako enperadoreak Rikardo atxilotu eta [[1194]]a arte giltzapean izan zuen. Orduan Berengela erreginak eta Joana koinatak Erroman bilatu zuten babesa, baita [[Zelestino III.a]] aita santuak eman ere. Sei hilabetez han izan ondoren, bidaia luze eta neketsua egokitu zitzaien biei: [[Pisa]]ra iritsi ziren lehenik, handik [[Genova]]ra joateko. Marseilla izan zen hurrengo geldialdia; handik [[Tolosa Okzitania|Tolosako]] mugetara iristea lortu zuten eta azkenik, Saint Guilleseko kondearen babesean, [[Poitou]]raino iritsi ziren<ref name="irazusta"></ref>.
 
Berengela [[1199]]an geratu zen alargun, Rikardo [[Châlus]]ko gazteluaren erasoan hil zutenean. Hori bai, lehenago Ingalaterrako erregeak bere agintepean zegoen [[Nafarroa Beherea]] emaztearen anaiari, [[Antso VII.a Nafarroakoa|Antso Azkarrari]], eman zion. [[Nafarroako Erresuma]]ren parte izan zen handik aurrera lurralde hau. Alarguna ere ez zen esku hutsik geratu: [[Bayeux]] hiria eta bertako lur guztiak beretzat ziren, [[Anjou]]ko bi gaztelu ere bai, eta mila marka esterlinako errenta jasoko zuen bizi artean<ref name="irazusta"></ref>.
 
[[1230]]eko abenduaren 23an hil zen erregina ohia [[Le Mans]]en (Anjou, Frantzia). Bertako katedralean dago nafarraren hilobia eta kale batek bere izena darama, inguru horietako etnografia museo batek bezalaxe. Itsasoz edo lurrez, Berengelak hiri eta lurralde ugari ezagutu zituen eta garaiko gertakizun garrantzitsuen lekuko izan zen. Baina zortzi urtez Ingalaterrako erregina izan zenak ez zuen bizi guztian Ingalaterra zapaldu<ref name="irazusta"></ref>.
 
== Erreferentziak ==
42. lerroa:
 
{{bizialdia|1160ko hamarkadako|1230eko|Berengela Nafarroakoa}}
 
[[Kategoria:Ingalaterrako errege-erregina ezkontideak]]
[[Kategoria:Nafarroako infanteak]]