Benito Lertxundi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Kategoria:Oriotarrak kendua HotCat bitartez
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
Bederatzi anai-arrebatatik azkena da Benito Lertxundi. Musika txikitatik ezagutu zuen etxean, ohitura baitzen familia giroan abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen.<ref name="Badok">{{erreferentzia |url = http://www.badok.info/artista.php?id_artista=18&markatu=benito%20lertxundi |izenburua = Badok.info |argitaletxea = Berria - CC-BY-SA lizentzipean. |sartze-data = 2010-03-02 |hizkuntza = eu}}</ref>
 
Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Egun batean bertako jabeak, Martin Lizasok, [[laute|laut]] bat utzi zion. Bere kabuz jotzen ikasi zuen. Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra elektriko bat erosi zuen. Gustuko zituen abeslari estatubatuarren bertsioak euskaratu eta jotzen zituen; [[Elvis Presley]]renak, esaterako. [[La Voz de España]] egunkariak antolatzen zuen kantu txapelketa batean izena eman, eta bigarren geratu zen. Horri esker, [[Mikel Laboa]]k —[[Katalunia]]tik itzuli berria zen— horren berri izan zuen eta harekin harremanetan jarri. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen.
 
=== Ez Dok Amairu ===
[[Fitxategi:Ez Dok Amairu.jpg|thumb|leftezkerrera|360px|[[Ez Dok Amairu]] taldeko zenbait kide, [[Atahualpa Yupanqui]] (ezkerretik hirugarrena) eta [[Paco Ibáñez]] (zortzigarrena) kantariekin: [[Joxean Artze]] (ezkerretik bigarrena), Benito Lertxundi (laugarrena), [[Mikel Laboa]] (seigarrena), [[Jose Angel Irigarai]] (zazpigarrena), [[Xabier Lete]] (makurtuta, ezkerretik lehenengoa) eta [[Lourdes Iriondo]].]]
 
[[Fitxategi:Zazpiribai.jpg|thumb|leftezkerrera|360px|Ipar-Hego Euskal Herrietako hainbat abeslari [[Zazpiribai]] kantu-ikuskizunerako bildu ziren [[1972]]an, [[Ez Dok Amairu]] desegitean. Parte hartzaileak: [[Manex Pagola]], [[Ugutz Robles-Arangiz]], [[Patxika Erramuzpe]], [[Peio Ospital]], [[Pantxoa Karrere|Pantxoa Carrere]], [[Iñaki Urtizberea]] ([[txistu]]laria eta [[hiru zuloko txirula|xirulatxirularia]]), [[Lourdes Iriondo]], [[Xabier Lete]] eta Benito Lertxundi.<ref>[http://www.euskomedia.org/aunamendi/146828 «Zazpiribai»,] Auñamendi Eusko Entziklopedia.</ref><ref>Jon Eskisabel: [http://www.badok.info/artista.php?id_artista=159 «Manex Pagola»,] www.badok.info webgunetik 2010-06-29an hartua.</ref>]]
 
1965. urtean sortu zen [[Ez Dok Amairu]] taldearen sortzaileetako bat izan zen. Bertan gauza asko ikasi zituela aitortu izan du. Oso gogoan du izandako lehen bilera, Donostiako Kursaaleko zinema zaharrean egina.
36. lerroa:
Hurrengo hamarkada ere disko bikoitz batekin hasi zuen Lertxundik: Orreagako batailaren inguruko disko epiko eta kontzeptuala da [[Altabizkar/Itzaltzuko Bardoari]] ([[Elkar]], [[1981]]). Hasieran "Euskal epikaren barna" deitzekotan izan zen, diskoan zer dagoen ongi adierazten duen izenburua. Lehenengo diskoan, Orreagako gudaldiari kantatzen dio, baita Matalazen azken hitzak jaso ere. Abesti luzeak eta musika girotzean oinarrituak dira nagusi. Bigarrenean, aniztasun handiagoa dago, baita Lertxundiren kantutegian harrera ezin hobea izan duten bi kanta ere: Etxahun Iruriren bertsoetan oinarritutako "[[Oi Ama Euskal Herri]]" eta "[[Nere herriko neskatxa maite]]".
 
Lan horren ostean, [[Antonio Breschi]] pianista [[italia]]rrarekin lanean hasi eta, aldi berean, barnerako begirada hasi zen lantzen, gai epiko-historikoak zertxobait alboratuz. Horren ondorioa izan zen ''Gaueko ele ixilen baladak'' (Elkar, 1985), lau urteko isialdia apurtu zuena. Lan horrekin barne bidaiari ekin zion Lertxundik: kantuak intimistagoak dira, eta aurrerantzean tarteka baino ez da agertuko aurreko lanetako epikotasuna. Urte berean ''Breschik Mezulari'' (Elkar, 1985) argitaratu zuen, eta horretan parte-hartze berezia izan zuen Lertxundik, gitarra jotzen eta hiru abestitan kantatzen. Johnny McCarthy eta David Hopkins musikari irlandarrek osatu zuten nazioarteko kolaboratzaileen zerrenda.
 
[[Bretainia]] eta [[Zuberoa]]rekin batera, [[Irlanda]] izan da musikari oriotarrak miretsi duen herria. Hango kultura eta musikari zion mirespenaren ondorioa izan zen Mauleko bidean (Elkar, 1987). [[Turlough Carolan|O'Carolan]] [[XVIII. mendea|XVIII. mendeko]] musikari irlandarrari eskainitako diskoa da, harekin Zuberoan egindako alegiazko topaketaren inguruko lana baita. O'Carolanek sortutako bi kanta sartu zituen diskoan, eta horien artean hari eskainitako abestia. Aipagarria da sintetizadorea ere erabili zuela lan horretan.
42. lerroa:
Hurrengo lanarekin, berriz, hasierako urteetara itzuli zen Lertxundi, herri doinuak nagusi zituen diskoa osatuz: ''Pazko gauerdi ondua'' (Elkar, 1989). Lan horretan ageri dira Lertxundik zuzeneko emanaldietan abesten zituen hainbat abesti, ordu arte sekula grabatu gabekoak. Horien artean [[Mixel Labéguerie|Mixel Labegerieren]] "Primaderako liliak" aipagarriena da.
 
Disko horrekin etapa bat itxi zuen abeslariak; 70 eta 80ko hamarkadak oso emankorrak izan ziren sorkuntza aldetik eta kaleratutako disko kopurua horren lekuko da. Handik aurrera, ordea, beste patxada batez jardun zuen. Gainera, 90eko hamarkadaren hasieran Lertxundiren taldeko kide eta lagun [[Martin Irizar]] hil zen istripu batez, eta horrek geldialdi luzea ekarri zuen. Denboraldi batez ez zuen kontzerturik eman eta [[1996]]. urte arte ez zuen beste diskorik kaleratu.
 
=== Aro berria ===
65. lerroa:
== Diskografia ==
# ''Benito Lertxundi'': hainbat diska txiki, [[Cinsa]]k argitaratuak, 1967, 1967, 1968 eta [[Herri Gogoa]]k 1968, 1969, 1970, 1970.
# ''[[Ez dok amairu (diskoa)|Ez dok amairu]]'' (1971, [[Herri Gogoa]]), (2004, [[Elkar]])
# ''[[Oro laño mee batek...]]'' (1974, [[Artezi]])
# ''[[...eta maita herria, üken dezadan plazera|..eta maita herria, üken dezadan plazera]]'' (1975, [[Artezi]])
# ''[[Zuberoa/Askatasunaren semeei]]'' (1977, [[Artezi]])
# ''[[Altabizkar/Itzaltzuko bardoari]]'' (1981, [[Elkar]])
# ''[[Gaueko ele ixilen baladak]]'' (1985, [[Elkar]])
# ''[[Mauleko bidean... izatearen mugagabean]]'' (1987, [[Elkar]])
# ''[[Pazko gaierdi ondua]]'' (1989, [[Elkar]])
# ''[[Hunkidura Kuttunak I]]'' (1993, [[Elkar]])
# ''[[Hunkidura Kuttunak II]]'' (1994, [[Elkar]])
# ''[[Hitaz oroit]]'' (1996, [[Elkar]])
# ''[[Auhen sinfonikoa]]'' (1998, [[Elkar]])
# ''[[Nere ekialdean]]'' (2002, [[Elkar]])
# ''[[40 urtez ikasten egonak]]'' (2005, [[Elkar]])
# ''[[Itsas ulu zolia]]'' (2008, [[Elkar]])
# ''[[Oroimenaren Oraina]]'' (2012, [[Elkar]])
84. lerroa:
 
== Kolaborazioak ==
* [[Antonio Breschi]] - [[Mezulari]] (1985)
* [[Kepa Junkera]] - Bilbo 00:00h - Loriak Udan (1999)
* [[Alboka (taldea)|Alboka]] - Lau Anaiak - Hariztarren balada (2004)
* ''18/98+... auzolanean'' (2006, [[Gara]])
91. lerroa:
 
== Omenezko diska ==
* ''Plazer bat izan duk, Benito!'' (2012, [[Elkar]])
 
== Liburua ==
* ''Zergatik utzi kantatzeari'' (2006, [[La Voz del Folk]])
* ''Benito Lertxundi. Orioko Bardoa'' (2006, [[La Voz del Folk]])
 
116. lerroa:
{{Argizaiola Saria}}
{{bizialdia|1942ko||Lertxundi, Benito}}
 
[[Kategoria:Benito Lertxundi| ]]
[[Kategoria:Argizaiola saridunak]]