Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 7 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
[[1950]]etik aurrerako teologo katoliko ezagunenetarikoa da, baita idazle ekintzailea ere. Aditu gehienek doktrina katolikoaren defendatzaile ikusten dute. [[Alemania]]ko zenbait unibertsitatetan irakasle izan zen, eta [[Vatikanoko II. kontzilioa]]n parte hartu zuen laguntzaile gisa.
 
[[Munich]] eta Freising-eko gotzain eta kardinal izendatu zuen [[Paulo VI.a]]k. [[Joan Paulo II.a]]ren garaian Fedearen Doktrinarako Kongregazioko buru izan zen.
 
Aita Santu izendatzean honako hitz hauek esan zituen: "Anai-arreba maiteok, [[Joan Paulo II.a]] aita santu handiaren ondoren kardinal jaunek neu aukeratu naute, Jainkoaren mahastiko langile apala".
 
Ratzingerrek sei hizkuntza menperatzen ditu ([[aleman]]a, [[italiera]], [[frantses]]a, [[gaztelania]], [[ingeles]]a eta [[latin]]a) eta gainera [[greziera]] klasikoa eta [[hebreera]] irakurtzeko gai da. Europako hainbat zientzia akademietako kide da, eta hainbat unibertsitatetan ''honoris causa'' doktore izendatu dute. [[Piano]]a jotzen du eta bere musikari gogokoena [[Wolfgang Amadeus Mozart|Mozart]] da.
[[Bavaria]]ko Marktl am Inn herrixkan jaio zen [[1927]]ko [[apirilaren 16]]an (Larunbat santua). Bere gurasoak Joseph Ratzinger aita, polizia, eta Maria Peinter (ezkondu ondoren Ratzinger abizena hartu zuen) izan ziren. Hiru seme-alabako familian gazteena, bere anaia Georg apaiz egin zen eta arreba Maria ezkongabe bizi izan zen anaia Josephekin.
 
1941ean seminarioan sartu zen apaiz ikasketak egiteko, nahiz eta gurasoen egoera ekonomikoa oso ona ez izan. [[Nazionalsozialismo|Naziek]] Gazte Hitleriarretan sartu zuten, seminarioko bere lagunekin batera. Besteak beste, lantegiak eta ikastetxeak ikuskatzea izan zen bere zeregina erakunde horren baitan.
 
[[Bigarren Mundu Gerra|II. Mundu Gerra]] amaitzear zela, desertatu egin zuen, baina soldadu aliatuek preso hartu zuten 1945ean. Urtebete geroago, askatu eta seminarioan ikasten jarraitu zuen 1951ra arte, teologia eta filosofia ikasiz.
=== Fedearen Doktrinarako Kongregazioaren buru ===
 
1981eko azaroaren 25ean [[Joan Paulo II.a]]k [[Fedearen Doktrinarako Kongregazioa]]ren buru izendatu zuen. [[Munich]]eko gotzaintza utzi zuen [[Erroma]]ra joateko, lan hori betetzera.
 
Ideologikoki [[Joan Paulo II.a]]ren gertukoa zen Ratzinger kardinala; zenbaitzuk ekumenismoaren eta erlijioen arteko elkarrizketaren aurrean kritikoa izatea leporatu diote. Besteak beste, [[homosexualitate]]aren errekonozimendu juridikoa gaitzetsi izan du hainbatetan, baita [[Askapenaren teologia|Askapenaren Teologiak]] izandako desbideraketa batzuk ere ([[marxismo]]tik gertu daudenak, dirudienez). Teologo kritiko askori irakasteko baimena kendu die, hala nola, Hans Küngi edo Leonardo Boffi.
 
{{bizialdia|1927ko||Benedikto 16}}
 
[[Kategoria:Aita santuak]]
[[Kategoria:Bavariarrak]]