Beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
[[Tinta]] beltza [[liburu]]ak, egunkariak eta dokumentuak inprimatzeko erabiltzen den kolorerik ohikoena da, [[paper]] zuriarekiko [[kontraste]]rik handiena erakusten duelako eta irakurtzeko errazena delako. Arrazoi ezberdinak direla eta, pantaila zurian testu beltza erabiltzea ohikoena da ere ordenagailuetako pantailetan. Kolorezko inprimazioan, aldi berean [[zian]], [[hori]] eta [[magenta]] tintak batzen lortzen da, kolorerik ilunena ematen.
 
Askotan, kontrakoak adierazteko "zuria eta beltza" ideia erabiltzen da, bereziki metaforikoki egia eta ignorantzia, ontasuna eta gaiztotasuna edo "Garai Ilunak" eta [[Argien Garaia]] adierazteko. [[Erdi Aro]]tik aurrera solemnitatea eta autoritatearen kolore sinbolikoa izan da eta, arrazoi hau dela eta, [[epaile]] eta magistratuek eraman ohi duten kolorea da.
 
Beltza izan da, gainera, [[neolitiko]]an [[labar-arte]]an erabiltzen zen koloreetako bat. [[XIV. mende]]tik aurrera [[monarkia]]n oso erabilia izan zen, baita [[apaiz]], epaile eta gobernuko ofizialen artean. [[Ingalaterra]]n Erromantizismoan poetek eramaten zuten kolorea zen, eta [[XIX. mende]]tik aurrera negozio eta estatuburuek, bereziki gizonek, jantzi duten kolorea izan da.
 
[[Erromako Inperioa]]n [[dolu]]ari lotutako kolore bilakatu zen, eta mendeetan zehar [[heriotza]], [[deabru]]a, [[sorgin]]ak eta [[magia]]rekin lotutako kolorea izan da. Gaur egun ere kolorerik ohikoena da dolua adierazteko.
 
== Erreferentziak ==