Beirate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Aranzazu - Basilica 13.JPG|thumb|250px|[[Arantzazuko santutegia|Arantzazuko santutegiko]] beirateak<br />([[Xabier Alvarez de Eulate]])]]
[[Fitxategi:Beirategia-batzarretxea.jpg|thumb|250px|[[Gernikako Batzarretxea]]n dagoen beirate monumentala.]]
'''Beirate''' bat [[beira]]zko atalez egindako apaindura-lana da. Atal hauek gardenak, zuriak edo koloretakoak izan daitezke, edo marrazki bat eduki, eta metalezko egitura baten gainean daude muntatuta, gehien bat [[berun]]ezkoa. Hala ere, [[Erdi Aroa|Erdi Arotik]] erabilitako sistema hau,ez da bakarra: [[kobre]]zko zerrendetan muntatuak (Tiffany sistema izenekoa, [[Louis Comfort Tiffany]] estatubatuarrak asmatu baitzuen), [[silikona]]n edo [[hormigoi]]an txertatuak, ''[[collage]]''ak ([[erretxina]] edo [[polimero]]ekin) edo betelanik gabekoak ere izan daitezke. Sistema hauek bakarka edo elkartuak erabiltzen dira.
 
Beirateetan erabili beirazko atalak lauak dira, lodieran 1,5 mm eta 5 mm artekoak, eta berunezko ziriak H itxurakoak. Beirak berunetan estutzen dira eta dena eusteko berunen arteko loturak [[soldadura|soldatzen]].