Behinola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
| ISSN = 1575-8168
| webgunea = galtzagorri.org
}}[[Galtzagorri elkartea]]k urtean bitan argitaratzen du '''Behinola''', Haur eta Gazte Literaturari eskainitako euskarazko aldizkari bakarra. Bertan, Haur eta Gazte Literaturari buruzko artikulu eta erreportajeez gain, liburuen iruzkin literarioak biltzen dira.
 
== Historia ==
1999an sortu zuen [[Galtzagorri Elkartea]]k ''Behinola'' aldizkaria eta harrez gero etenik gabe argitaratu da, sei hilabeteko maiztasunarekin, horrela, 2016an 33. eta 34. zenbakiak kaleratuko ditu.
 
Aldizkariaren lehen zenbakiko hitzaurrean jasotzen denez, ''Behinola''ren helburua Haur eta Gazte Literaturari falta zitzaion bultzada ematea zen: bultzada kritikoa.<ref>{{Cite web|url=http://www.galtzagorri.eus/behinola/dokumentuak/011.pdf|izenburua=Hitzaurrea|sartze-data=2013-12|aldizkaria=Behinola|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
 
2013ko ekainean 27. zenbakia argitaratu zen. Ordura arte, aldizkari bakoitzak abezedarioko letra bat ordezkatzen zuen. Hau da, lehen zenbakiak A hizkia eta 27 zenbakiak Z hizkia. Zenbaki bakoitzeko azala euskal ilustratzaile batek ilustratzen zuen eta aldizkari hura bere ilustrazioekin hornitzen zen. Halaber, bakoitzak zegokion letraren ilustrazioa egiten zuen hitzaurrerako. Horrela, A hizkia izan zen [[Jokin Mitxelena]]rena, B [[Elena Odriozola]]rena, C [[Antton Olariaga]]rena, D [[Belen Lucas]]ena… eta Z [[Maite Gurrutxaga]]rena.
 
Abezedarioko azken letrara heltzean, 27. zenbakian, aro berri bati hasiera ematea erabaki zuen Galtzagorrik. 1999tik diseinu bera mantendu zuen ''Behinola''k eta hori aldatzea erabaki zen. Horregatik 28. zenbakia diseinu berrituarekin argitaratu zen. Kanpotik eta barrutik itxuraldatu den arren, aldizkariaren helburua sorrerako bera da eta Haur eta Gazte Literaturari buruzko aldizkaria izaten jarraitzen du. <ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.galtzagorri.eus/euskara/galtzaberri/behinola-aldizkari-berritua-aurkeztuko-dugu-gaur?u=2013|izenburua=Behinola aldizkari berritua aurkeztuko dugu gaur|sartze-data=|aldizkaria=www.galtzgaorri.eus|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
43. lerroa:
|alea=28
|urtea=2013
|orrialdeak=05}}</ref> Bada, bai azala-kontrazala eta bai ''Sormenez'' izeneko atala aldizkaritik askatzeko gonbitea egiten du Galtzagorrik. Beste atal batean ere (''Iruzkinak'') guraizeen ikonoa jarriz orrialde horiek ere mozteko iradokitzen da. [[Aitziber Alonso]] ilustratzaileak eta ''Behinola'' aldizkariko Erredakzio Batzordeko kideak ''Argia'' astekariari azaldu zionez, "eskuratu, ikusi eta, zerbait gustatuz gero, ebakitzeko beldurrik emango ez lukeen" aldizkaria izan nahi du. <ref>{{Cite web|url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2405/haur-eta-gazte-literatura|izenburua=Erabilgarritasunari begira, aurpegia berritu du Behinola aldizkariak|sartze-data=|aldizkaria=Argia|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref>
 
== Ikus, gainera ==
50. lerroa:
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://www.galtzagorri.eus/euskara/behinola Behinola aldizkaria]
* {{eu}} [http://www.galtzagorri.eus/ Galtzagorri Elkartea]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}