Himenoforo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
11. lerroa:
 
==== Leuna ====
 
Himenoforo leunak azalera mugatu samarra du, eta beraz, eredurik sinpleena da. Himenoforo mota hau gehienbat askomikotoetan ikus daiteke, [[apotezio]]<nowiki/>en gaineko aldean, zehazki. Basidiomikotoei dagokienez, [[Cantharellaceae]] [[Familia (biologia)|familiako]] espezie batzuek, ''Craterellus cornucopioides'' espezieak esaterako edota kortizioideek aurkezten dute.
 
 
==== Orriduna ====
 
Onddo agarikoideetan, pileaoren azpikaldean, aurkitzen den himenoforoaren oinarrizko forma da. Kasu honetan, orriak [[estipe]]<nowiki/>raino edo labur geratu daitezke. Azkenengo kasuan, orriak askeak direla esaten da. Bestalde, orriak estiperaino heldu eta bertatik jaitsi daitezke. Ezaugarri honek basidiomaren konsistentziarekin erlazioa du. ''[[Amanita]]'' generoan, adibidez, laminak ez dira estipera heltzen, hau da, askeak dira eta ondorioz estipea eta pileoa errazki banatu daitezke. ''[[Marasmius oreades|Marasmius]]'' generoan aldiz, tarteko gauza bat gertatzen da, non, lamina guztiak erdiko puntu batera heltzen diren, estiparen goiko aldean eraztun bat sortuz. Beste batzuetan, jangarriak eta toxikoak diren espezieak bereizteko balio dute. ''[[Entoloma lividum]]'' espeziea, esate baterako, perretxiko toxikoa da, bere laminak larrosak dira eta ez dira estipera heltzen. ''[[Clitocybe nebularis]]'' itxura eta usain aldetik antzekoa da, baina honek laminak dekurrenteak ditu, hau da, laminek estiperantz jotzen dute.
<nowiki/>[[Fitxategi:Hydnum repandum - Lindsey 3b.jpg|thumb|''Hydnum repandum'' espeziearen karpoforoaren irudi makroskopikoa, non himenoforo horzduna nabarmentzen den. ]]