«San Lorenzo basilika (Florentzia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (San Lorentzoko basilika izenburua San Lorentzo basilika (Florentzia)(r)engatik aldatu da)
[[Irudi:Complesso di san lorenzo 11.JPG|thumb|250px|San Lorentzo multzoaren airetiko irudia]]
'''San Lorentzo basilika''' ([[italiera]]z ''Basilica di San Lorenzo'') [[Florentzia]]n dagoen [[basilika]] da. Nahiz eta eliza [[IV. mende]]tik egon, gure garaietara heldu den forma [[XV. mende]]an jaso zuen, eta italiar [[Pizkunde]]ko adibide garrantzitsuenen artean daukagu. Hiriko elizarik handienetarikoa da, izen bereko plazan kokatua. Gaur egun, hiriguneko merkatuaren egoitza da.
 
Garrantzi handiko eliza da, [[Filippo Brunelleschi]] Pizkundeko aitzindari eta maisuaren diseinua. Brunelleschi ez zen basilikaren eraikuntzan gurutzatuko zen azkenengo maisua; [[Michelangelo Buonarroti]]k [[Leon X.a|Leon X.aren]] enkarguz ekialdeko fatxadaren estaldura proiektatu zuen. Proiektuaren kostua zela eta, diseinua bertan behera utzi zen, eta gaur egun elizak estaldura gabe jarraitzen du.
13.296

edits