Bateragune auzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
Espainiako Auzitegi Nazionalak, 2011ko irailean emandako epaian, [[fiskal (argipena)|fiskalak]] eskatutako kartzela zigorra ezarri zien kondenatuei: hamar urte Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi, eta zortzi urte Sonia Jacintori, Miren Zabaletari eta Arkaitz Rodriguezi.<ref>Urko APAOLAZA: [http://www.argia.com/blogak/urko-apaolaza/2011/09/16/helegiteak-eta-kutsatutako-epaileak/ «Helegiteak eta kutsatutako epaileak»], ''Angelu itsua'' bloga, 2011-09-16.</ref>
 
Kondenatuek epaiaren aurkako [[errekurtso]]a aurkeztu zioten [[Espainiako Auzitegi Gorena]]ri, eta auzitegi horrek, 2012ko maiatzaren 9an, epaia berretsi zuen, nahiz eta espetxealdi urteak gutxitu: Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi hamar urtetik sei eta erdira jaitsi zien zigorra Auzitegi Gorenak; Arkaitz Rodriguezi, Sonia Jacintori eta Miren Zabaletari, 10 urtetik 6ra. Bost magistratutik hiru agertu ziren epaiaren alde, eta bi aurka. Bi boto partikularretako batek absoluzioa eskatzen zuen; eta besteak, berriz, epaiketa berriz egitea beste tribunal batekin.<ref>[http://www.argia.com/albistea/sei-urteko-kartzela-zigorra-bateragune-auziko-kideei «Bateragune Auziko kideei kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak, urte kopuruak jaitsi arren»], ''Argia'',
2012-05-09.</ref>
 
Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka ere errekurtsoa aurkeztu zuten kondenatuetatik seik (Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta), eta [[Espainiako Konstituzio Epaitegia]]k tramiterako onartu du. Lau eskubide urratu zirela salatu dute presoen defentsek: errugabetasun printzipioa, inpartzialtasunaren printzipioa (auzitegiko buru [[Angela Murillo]] epaileak epaiketan izan zuen jarreragatik), akusazio printzipioa eta justizia eraginkorrerako eskubidea.<ref>[http://www.argia.com/albistea/bateragune-auzia-berriz-aztertu-beharko-du-konstituzio-epaitegiak «Bateragune auzia berriz aztertu beharko du Konstituzio Epaitegiak»], ''Argia'', 2013-05-10.</ref>
 
== Kronologia ==
''Bateragune auzia''k honako kronologia izan du:<ref>[https://www.berria.eus/albisteak/91637/bateragune_auziko_kronologia.htm 'Bateragune auziko' kronologia], ''Berria'', 2014-07-22</ref>
 
66. lerroa:
Bateragune auziko zigortuek salatu zuten Espainiako Justiziak inpartzialtasun irizpidea eta haien errugabetasun printzipioa urratu zituela. Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaileak Otegiri 2010ean -beste epaiketa batean- eginiko galderetan dago Murilloren inpartzialtasunari buruzko zalantzaren funtsa:
 
- "Zuk irmo gaitzesten al duzu ETAren indarkeria?", Angela Murillo epaimahaiburuak Arnaldo Otegi auzipetuari.
 
—"Ez dut erantzungo".
72. lerroa:
—"Ez didazu erantzungo, ezta? Oso ondo. Banekien. Eseri zaitezke".
 
2010eko urtarrilaren 27an gertatu zen hori, Espainiako Auzitegi Nazionalean. [[Jose Mari Sagardui]] "Gatza" euskal presoaren omenaldian "terrorismoa goratzea" egotzita epaitu zituzten Otegi eta beste bi lagun, eta aurreneko saioan gertatu zen. Defentsak gero argudiatu zuen Murillok Otegirekiko aurreiritziak izan zituela eta, ondorioz, auzipetuaren eskubideak urratu zirela, epailearen inpartzialtasunik ezagatik. Auzitegi Gorenak, 2011ko otsailean defentsari arrazoi eman, eta zigor epaia baliogabetu egin zuen. Murillo baztertu, eta berriro egin zuten epaiketa, [[Javier Gomez Bermudez]] zela epaimahaiko presidente, eta absoluzioa jaso zuten auzipetuek.
 
2011ko ekainean eta uztailean Bateragune auziko epaiketan ere Murillo izan zen epaimahaiburu. Horretarako izendatu zutenean, 2010eko epaiketan oinarrituta defentsa saiatu zen Murillo izan ez zedin epaimahaiko presidentea, hura errefusatuta, baina ez zuen lortu.
78. lerroa:
Estrasburgoko auzitegiak, ordea, aintzat hartu zuen, batetik, Espainiako auzitegiek lehen epaiketa baliogabetu izana, aitortuta Murillo ez zela inpartziala izan; bestetik, magistratuek uste dute Murillok Otegi epaitutako bi aldietan, gaiek lotura zuzena zutela -ETArekiko jarrera-, eta, beraz, ez zuela epaimahaian egon behar: "Epaimahaiburuak aurreiritziak adierazten zituen esapideak erabili izanak (...) argiki bateraezina egiten du bigarren prozedura kriminalean parte hartzearekin".
 
=== Kalte-ordainik ez ===
 
Epaileek ebazpenean jaso zutenez, Giza Eskubideen Hitzarmenaren 6.1 artikulua urratu izanak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea eman ohi du. Auzipetu gehienek ez zutenez horrelakorik eskatu, ordea. Rafa Diezek 40.000 euroko ordaina eskatu zuen, baina epaileek uste dute ez zuela behar bezalako justifikaziorik eman. Hortaz, ez dute kalte-ordainik jaso.
88. lerroa:
Otegik, Rodriguezek, Jacintok, Zabaletak eta Diezek osorik bete zuten Espainiak ezarritako espetxe zigorra. Otegi eta Diez, ordea, inhabilitazioa betetzen ari dira oraindik —2021eko urtarrilera eta 2019ko urtarrilera artekoa dituztek, hurrenez hurren—. Hain justu, inhabilitazio horrek galarazi zion Otegiri Eusko Legebiltzarreko [[2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak|2016ko hauteskundeetara]] aurkeztu ahal izatea.
 
=== Inhabilitazioa etengabe, oraingoz ===
 
Europaren ebazpenak ez du esan nahi Otegiren eta Diezen inhabilitazioa eten egin denik. Otegiren kasuan defentsak babes helegitea aurkeztua du Auzitegi Konstituzionalean, tramitazioan da, eta ikusi beharko da Europaren erabakiak eraginik baduen Konstituzionalaren balorazioan. Bestetik, gaurko ebazpenarekin defentsari aukera bat ireki zaio Gorenean berraztertze helegite bat aurkezteko.