Batasun pertsonal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Batasun pertsonala''' figura juridiko bat da zeinetan bi estatu ezberdinek [[estatu-buru]] bera partekatzen dute, bi estatuen egitura politikoen arteko batasuna eman beharrik gabe.
 
Batasun pertsonalak arrazoi ezberdinak direla eta sor daitezke. [[Europa]]n oso ohikoa izan zen [[monarkia]] askok zituzten ondorengotza arauek pertsona berarengan ezartzen zutelako boterea, askotan monarkia ezberdinen artean ezkondu zirelako. Beste batzuetan [[anexio]] bat izan daiteke, altxamenduak ekiditeko modu gisa. Gaur egungo kasurik nabarmenena [[Commonwealth]]arena da, non hainbat estatuk [[Erresuma Batu]]ko erregina euren estatu-burutzat duten, nahiz eta estatu independienteak diren.
 
Batasun pertsonaletan bi estatuek euren gobernuak bereizita mantentzen dituzte, euren [[hiriburu]]ak ere mantentzen dituzte eta beste herrialdeek modu bereizian onartzen dituzte. Batasun pertsonal baten amaieran [[federazio]] bat eman daiteke (nazioarteko politika batuz eta estatu bakar gisa nazioartean aurkeztuz), anexio bat eman daiteke (non estatu batek bere [[burujabetza]] osoa galtzen duen) edo bereizketa baten bidez.