Txikipedia:Gaztelania: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Gaztelania''' edo '''espainiera''' hizkuntza [[Txikipedia:Hizkuntza erromaniko|erromaniko]] bat da, munduko leku askotan hitz egiten dena. [[Txikipedia:Espainia|Espainian]] du jatorria, [[Txikipedia:Gaztela|Gaztela]] izeneko lurraldean zehazki; horregatik deitzen zaio gaztelania. Espainiatik kanpo, [[Txikipedia:Amerika|Ameriketako]] herrialde askotako hizkuntza nagusia da, espainiarrek han inposatu zutelako hango jatorrizko herriak menderatu zituztelako. [[Txikipedia:Afrika|Afrikako]] eta [[Txikipedia:Asia|Asiako]] toki batzuetan ere badaude espainieradunak, baina egoera ahulean dago.
 
Mundu osoan, 442 milioi lagunen lehen hizkuntza da, gutxi gorabehera; hori dela eta, munduko hizkuntza guztien artetik, hiztun gehien duen bigarrena da, [[Txikipedia:Txinera|txineraren]] ondoren. Gaur egun, [[Txikipedia:Ingeles hizkuntza|ingelesarekin]] batera, munduan gehien ikasten den atzerri-hizkuntza da (uste da mundu osoan 22 milioi lagun ari direla espainiera ikasten).