Animalia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
10. lerroa:
| display children = 3 collapse
}}
'''Animaliak''' [[izaki zelulaniztun]] [[eukarioto]]ak dira. Animalia ia guztiek [[materia organiko]]a [[Elikadura|kontsumitzen]] dute, [[oxigeno]]a [[Arnasketa zelular|arnasten]] dute, [[Motilitate|mugi daitezke]], [[Sexu ugalketa|sexualki ugaltzen]] dira, eta [[blastula]] izeneko [[zelula]] esfera batetik hazten dira euren [[enbrioi]] fasean. 1,5 milioi animalia [[espezie]] [[Neontologia|bizidun]] ezagutzen dira, horietatik milioi bat [[intsektu]]ak, baina uste da 7 milioi espezie inguru existitzen direla. Animaliarik txikienek 8,5 [[Mikrometro (unitatea)|mikramikroi]] neurtzen ditu eta handienak 33 [[metro]]tik gora. Animalia guztiek euren [[ekosistema]]rekin interakzio konplexuak dituzte, [[Bazka sare|sare trofiko]] korapilotsuak sortuz. Animalien ikerketari [[zoologia]] deritzo.
 
Animalia espezie gehienak [[Bilateria]] taldekoak dira, gorputz-[[simetria]] bilaterala duten animalia [[klado]] bat. Bilateriaren barruan daude [[protostoma]]k -non [[ornogabe]] ugari aurki daitezkeen, adibidez [[nematodo]]ak, [[artropodo]]ak eta [[molusku]]ak- eta [[deuterostomodeuterostomio]]ak, [[ekinodermatu]]ak edo [[kordatu]]ak -[[ornodun]]ak barne- aurki daitezkeen. Animaliatzat hartzen diren lehen formak [[Ediacarako biota]]koak dira, [[Kanbriaurre]]aren amaieran. [[Kanbriarreko leherketa]]n aurki daitezke gaur egungo [[filum]]ekin erraz identifika daitezkeen animalia itsastar gehienak, orain dela 542 milioi urte inguru. Animalia guztiek partekatzen dituzten 6.331 [[gene]]-talde identifikatu dira; baliteke hauek [[Cryogeniar|orain dela 650 milioi urte]] bizi izan zen [[arbaso komun]] batetik [[Herentzia genetiko|heredatu]] izana.
 
[[Aristoteles]]ek izaki bizidun guztiak animalia eta [[landare]]tan bereizi zituen, eta animaliak [[odol]]a dutenen eta ez dutenen artean. [[Lineo|Carolus Linnaeusekek]] bere [[sailkapen biologiko]] hierarkikoa sortu zuen [[1758]]an, ''[[Systema Naturae]]'' lanean, eta [[Jean-Baptiste Lamarck]]ek 1809an lan hori hedatu zuen, 14 filum sortuz. [[1874]]an [[Ernst Haeckel]]ek animalien erreinua [[Metazoa]] eta [[Protozoa]] artean banatu zuen; gaur egun lehenengoak animalien sinonimotzat hartzen dira eta bigarrenak ez dira animaliatzat hartzen. Garai modernoetan animalien sailkapena egiteko teknika garatuak erabiltzen dira, [[filogenia molekular]]ra bezala, animalien arteko [[eboluzio|erlazio ebolutiboa]] demostratzeko oso baliagarria dena.
106. lerroa:
[[Fitxategi:Expl0072_-_Flickr_-_NOAA_Photo_Library.jpg|thumb|Ekosistema oso bat dago [[hodi hidrotermal]]etan.]]
[[Fitxategi:Kallima_inachus_qtl1.jpg|thumb|''[[Kallima inachus]]'', harrapatua ez izateko hosto baten forma hartzen duen intsektua.]]
Ingurune eta tamainaz gainera, gorago aipatu denez, bizimodua da animaliaren egitura baldintzatuko duen hirugarren faktore nagusia. Higidura-askatasuna duten animaliak simetria bilateral polarizatudunak izaten dira. [[Nerbio-sistema]] eta sentimen-organoak gorputzeko aurrealdean kokatuta daude, berau baita ingurunearekin hartu-emanak zuzenki izango dituena; mota horretako metazooak [[buru|zefalizaturik]] daude. Metabolismo-tasa altuak eta jokabide [[etologia|etologiko]] korapilatsuakkorapilotsuak aurkezten dituzte. Ostera, substratuan finkatuta bizi direnek, hots, animalia [[sesil]]ek, eta flotatzaileak direnek, simetria erradiala erakusten dute. Berau abantailos da kasu honetan, ingurune osoko kinadei aurre egiteko posibilitatea eskaintzen baitu. Simetria erradialarekin batera, sarritan estaldurak eta hodiak edo bestelako egiturak garatu dira, harrapakari higikorretatik defendatzeko<ref name="ZT" />.
 
Animalien elikabideek bizimoduarekiko zerikusi zuzena edukitzen dute. Igeri edo narraz egiteko gauza diren animaliak [[harrapakari]]ak izaten dira. Higidura geldoago dituztenak [[belar]]rez edo [[sarraski]]ez elikatzen dira. [[Sedimentu]]etan ehortzita bizi direnek, ahoa zuzenki aplikatuz edo zenbait apendize laguntzailez substratua irensten dute: [[detritu organiko]]a digeritzen dute, eta harea eta substantzia inorganikoak egozten. Animalia sesilak inguruetako janariez elikatzen dira: hurbileko harrapakinez, detritu organikoez edo uretan esekitako landare eta animalia mikroskopikoez<ref name="ZT" />.