Haize: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
Orriaren edukiaren ordez, « Eragile geologiko bat da.» jarri da
1. lerroa:
 
 
{{Eguraldia}}
[[Fitxategi:Lake Manapouri 01.jpg|thumb|280px|Haizeak okertutako [[ihi]]ak]]
{{beste erabilpenak|mugimenduan den aireari |izena|Haizea (izena)}}
'''Haizea''' mugimenduan den [[aire]]a da. Mugimendu horrek hiru dimentsio dituen arren, oro har osagai horizontalaren abiadura eta jobidea besterik ez dira hartzen kontuan.
 
== Haizearen profil bertikalaren aldaketa ==
[[Fitxategi:Coriolis_effect10.png|frame|right|[[Coriolis indarra]]k eragindako desbideratzea [[Ipar hemisferio]]an. Urdinez gradiente indarra, gorriz Coriolis indarra eta beltzez emaitza.]]
 
Lehen hurbilketa batean esan daiteke, aireak [[presio-gradiente]]aren eta [[Coriolis indarra]]ren eragina jasaten dituela, eta airearen mugimendua bi indar horien arteko orekaren ondorio dela. Oreka geostrofiko horren ondorioz, beraz, airea [[isobara|isobarekiko]] paraleloan mugitzen da, eta, aurrera egin ahala, [[ipar hemisferio]]an goi-presioko guneak eskuinean uzten ditu. Lurrazaletik gertu, ordea, oreka hori nolabait ere hautsi egiten da lurrazalarekiko [[marruskadura indarra|marruskaduraren]] eraginez, eta, berriro ere, egokitu egiten da: haizearen [[abiadura]] moteldu egiten da, eta jobidea ere aldatu egiten da, halako moldez ezen haizeak isobarak moztu eta behe-presioko eremuetarantz bideratzen baita. Lurrazalaren [[erliebe]]arekiko marruskaduraren eragina ez dago erliebearen baitan soilik, une bakoitzeko eguraldi bereziak ere badu eraginik.
 
Haizea bizi dabilelarik, zerua [[hodei]] geruza ez oso handiak estaltzen duenean, airearen abiadura lurrazalaren mailan 0 izatetik, 300-500 m-ko garaieran balio geostrofikoa izatera hel daiteke, garaierarekin haizea erlojuaren orratzen norabidean mugitzen delarik. Udan, eguzkiaren intsolazioa gorena denean, lurrazalarekiko marruskadura garaiera polit bateraino nabaritzen da (1000-2000 m), eta gainera, airea lurrazaletik igoarazten duten konbekzio-korronteek areagotu egiten dute marruskaduraren efektu hori. Arrazoi horregatik beragatik, haizearen batez besteko abiadura ia konstantea izan ohi da [[atmosfera]]ren lehen 1000 m-tan, garairaren jobidean aldaketarik nabaritu gabe. Gauean, batez ere oskarbi denean, atmosferaren beheko aldean ia ez da haizerik ibiltzen, eta haizea, erliebearen sakonunetarantz erakartzen duen [[grabitazio|grabitate-efektuak]] soilik harroarazten du.
 
== Eskala ==
=== Luzeraren araberako eskala ===
 
'''Tamaina''' (km)
 
* '''Planetaren eskala''' (±5.000)
 
:Hadley zelula
 
* '''Eskala sinoptikoa''' (±1.000)
 
:Latitude ertainetako zikloiak
 
* '''Mesoeskala''' (±75)
 
:[[Trumoi-ekaitz]]ak eta brisak
 
* '''Mikroeskala''' (<5)
 
:Zurrunbiloak
 
== Energia eolikoa ==
[[Fitxategi:Tauernwindpark.jpg|thumb|280px|[[Haize-sorgailu]]ak]]
{{sakontzeko|Energia eoliko}}
 
Haize-energiaren erabilera oso sinplea da. [[Eguzkia]]k [[Lurra]] berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak. Desberdintasun horiek alde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, hots haizea sortzen dute. Eta haize horren abiadurak ([[energia zinetiko]]a) higiaraziko ditu bere bidean jarritako errotaren palak.
 
== Kulturan ==
 
Izadiko indarra den heinean, kultura askotan haizea jainkotu egin izan da. Euskal kulturan [[Hegoi|Egoi]] eta [[Aire-gaizto]] agertzen dira. [[Greziar mitologia|Greziar Mitologian]], haizearen jainkoa [[Eolo]] zen.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Ipar]]ra eta [[Hego]]a
* [[Haizealdea eta haizebea]]
* [[Haize-arrosa]]
* [[Haize ebakidura]]
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Haizea| ]]
Eragile geologiko bat da.