«Filipe II.a Espainiakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Filipe II.ren erregealdiak oso iritzi kontrajarriak sortu ditu. Espainiarrek ''errege zuhurra'' izendatu zuten bitartean, [[erreforma protestantea|protestanteentzat]] ''hegoaldeko deabrua'' (''dæmon meridianus'') eta tiranorik ankerrena zen<ref name=caten>Godefroid KURTH: [http://en.wikisource.org/wiki/Catholic_Encyclopedia_%281913%29/Philip_II Philip II] Catholic Encyclopedia (1913)</ref>. Berarekin hasi zen [[Espainiar elezahar beltza]].
 
== HaurtzaroHaurtzaroa eta gaztaroa ==
Filipe II.a Gaztelakoa [[Valladolid]]en jaio zen, [[1527]]ko [[maiatzaren 21]]an, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorea eta Elisabet Portugalgoa guraso zituela. Baina, Armada Inperialak egindako [[Erromako arpilatzea]]ren berria iritsi zenean, jaiotzaren ospakizunak bat-batean amaitu ziren. Karlos I.ak doluzko arropa jantzi zuen eta zaldun gudu zein justak bertan behera gelditu ziren. Amak hartu zuen printzearen heziketaren ardura. [[1534]]an Juan Martínez Siliceo umearen tutore izendatu zuten, ''"irakurtzen eta idazten irakats ziezaion"''. Siliceoz gain, [[Pedro Ciruelo]] matematikaria, [[Juan Ginés de Sepúlveda]] humanista eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamancako Unibertsitateko]] errektore [[Fernán Pérez de Oliva]], Juan de Zuñigarekin batera, Filiperen hezitzaileak izan ziren. [[Henry Kamen]]en arabera: ''"Printzea ez zen ikasle bikaina, ezta ereduzkoa ere. Latina hala-hola erabiltzen zuen, bere estilo literarioa, onenean ere, erdipurdikoa zen, eta bere kaligrafia eskasa. Asmo horretan hezi zuten arren, ez zen humanista izatera iritsi"''<ref name=arth>[http://www.artehistoria.jcyl.es/v2/personajes/5595.htm Felipe II] Artehistoria.jcyl.es</ref>.
 
29.879

edits