Diatlov pasabideko gertakaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Dyatlov Pass incident» orriaren itzulpena eginez sortua
No edit summary
4. lerroa:
[[Ural State Technical University|Uraleko Institutu Politeknikoko]] esperientzia handiko mendizaleek [[Kholat Syakhl]] mendiaren tontorretik gertu kanpamentua ezarri zuten, egun [[Igor Dyatlov]] taldeko buruaren omenezko izena daukan lekuan. Gauean, arrazoi ezezagunengatik, labanaz kanping-denda barrukaldetik sastakatu eta kanpalekutik kanpora atera ziren bederatziak. Kanpalekutik ihes egin zuten, gehienek arropa gutxirekin eta oinutsik, kanpalekuaren inguruko elur-ekaitz astunera. Momentu horretan, kanpaleku inguruan -25ºC eta -30ºC arteko tenperatura zegoela estimatzen da.
 
Otsaiaren 26an aurkitu zituzten taldekideen gorpuak. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuneko]] agintariek gauzatutako ikerketa batek ebatzi zuen sei [[Hipotermia|hipotermiak]] jota hil zirela eta beste hiruk traumatismo fisiko bortitzen zeinuak agertu zituztela. Biktima batek buruhezurra frakturatuta zuen; Beste bik bularreko haustura oso larriak jasan zituzten. Taldeko kide baten gorpuari mihia eta begiak falta zitzaizkion. Ikerketak ondorioztatu zuen "indar ezezagun bortitza" izan zela heriotzak eragin zituena. Hainbat teoria sortu dira azaldu gabeko heriotzak argitzeko: animalien erasoak, [[Mansi|mansien]] erasoa, [[Hipotermia|hipotermiaren]] eragin fisiko eta psikologikoak, [[Elur-jausi|elur-jausiak]] , [[InfrasoinuakInfrasoinu|infrasoinuek]] eragindako panikoa eta militarren parte-hartzea besteak beste. Oraindik ez da heriotzen benetako arrazoia ezagutzen.
{| class="wikitable"
! colspan="7" style="text-align: center;" | '''Espedizioko kideak'''