Itziar Murua Uria: berrikuspenen arteko aldeak

gipuzkoar politikaria eta irakaslea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

12:25, 2 otsaila 2019ko berrikusketa

Itziar Murua Uria EH Bilduren Zarauzko alkategaia izango da 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan. 2019ko otsailaren 2an egindako batzarrean berretsi zuen bere hautagaitza Zarauzko EH Bilduk, eta batzarraren ostean egindako agerraldian aurkeztu zuen bere hautagaitza jendaurrean.

Itziar Murua Uria, EH Bilduren Zarauzko alkategaia. Argazkiaren egilea: Margi Egiguren.

1968ko abenduaren 26an jaio zen, Zarautzen (Gipuzkoa), eta bertan bizi izan da beti. Zarauzko Antoniano ikastetxeko zuzendaria izan zen zortzi urtez (2008-2016)[1], eta hango irakaslea da gaur egun (2019). Euskaraldiaren antolaketa lanetan aritu zen 2017 eta 2018an, Zarauzko batzordeko kide gisa.

Zarauzko ikastolan eta institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko irakasle Eskolan, Magisteritza ikasketak. Ordizian eta Altsasun ikasturte banatan irakasle aritu ondoren, Zarauzko Antoniano ikastetxean hasi zen lanean; 2018. urtean 25 urte bete zituen bertan lanean. Antoniano eskolan zuzendari izan aurretik, bertako langile batzordeko kide ere izan zen, baita Euskara Normalkuntzako arduraduna ere. Ezkondua dago eta bi seme-alaba ditu.

Bere aita, Imanol Murua Arregi (1935-2008), Zarauzko alkatea (1977-1985 eta 1995-1999) eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusia (1985-1991) izan zen.

Erreferentziak

  1. Telebista, Erlo. «Altxor Txokoa Itziar Murua» Erlo Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-01-30).

Kanpo loturak