1.985.752
edits
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen) |
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak) |
||
'''Barne medikuntza''' barne [[eritasun|gaixotasunen]] [[diagnostiko|diagnosi]] eta [[tratamendu]]a jorratzen duena da, hau da, barne [[organo]]ak edo [[giza anatomia|giza gorputza]] osotasunean kaltetzen dituzten gaitzez arduratzen dena.
Historian, hasieran barne medikuntzak [[espezialitate mediko]]ak orokorrean hartzen zituen ([[kardiologia]], [[pneumologia|neumologia]], [[nefrologia]], [[neurologia]] eta abar), baina apurka-apurka espezialitate autonomo hasi ziren bilakatzen hauek, esparru propioak bereganatuz.
Etorkizunera begira, hainbat erronka dituzte barne medikuek, lan-arloak definitzeko eta euren lekua kokatzeko. Funtsean, [[familiako medikuntza]]rekin partekatzen dituzte zeregin asko. Izan ere, sendagile orokortzat jo ditzakegu baina, familiako medikuek ez bezala, ospitale esparruan lan egiten dutenak.
Gaur egun, lan-arloen artean hauexek ditugu:
* [[Diagnostiko]] berriak egitea.
* [[Gaixotasun sistemiko]]ekin jardutea.
|