Ireki menu nagusia

Aldaketak

No change in size, Duela 7 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
[[Cassius kondea]] [[Islam]]era [[714]]an bihurtu zen, era horretan [[omeiatar Kaliferria|omeiarren]] ''[[mawali]]'' (basailu) bihurtua. Hau dela eta, [[omeiatar Kaliferria|omeiarrek]] [[Hispania]] konkistatu zutenean, bere lurrak eta botere politikoa mantendu zuen, ''Banū Qāsī'' [[arabiera]]zko abizena hartuz. Ibn Hazm-ek bidaia honi garrantzi handia ematen dio, zeren eta horrela bai Qasik, bai haren lehendabiziko ondorengoek, omeiarren [[mawali]] edo "basailuen" titulua izan zuten, eta horregatik geroztik al-Andalusen musulmanen artean piztu ziren gatazketan, eurek beti [[mudari]]en aldeko hautua egin zuten alderdi [[Yemen]]darraren aurka.
Hori zela eta, Cassius kondeak [[Asturiasko Printzerria|Asturiasekin]] muga gordetzea lortu zuen eta [[Al Andalus]] [[musulman]]a finkatu eta erakundetu zenean, printzerri autonomoa sortu zuten, Banukasitar leinuaren menpe, [[Ebro]] garaiko eskualdean: egungo [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxako]] ekialdean eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] hegoaldean.
 
Cassius kondearen bilakaerak bere oinordekoak, Banukasitar leinua, [[Muladi|muwalludun]] bihurtu zuen, [[Ebro]]ko [[musulman]] gehienak bezala. Nahiz eta bere jatorria, [[Ibn al-Qutiyya]]k azaldu zuen bezala, genealogia zintzo batetik hartua baino [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] garaiko irabazi faltsuzkoak izan, nahikoa zen konkista garaietan.
 
Banukasitarrak, [[islam]]era bihurtutako eliteko beste familiak bezala, arabiar-islamiar tribu edo klan gisa antolatu ziren. Banukasitarrek, kanpokoen menpe geratu beharrean, bertako erregimen [[musulman]] bat sortu zuten, eta iparralderagoko [[euskaldun]] erdi paganoekin harreman oro har adiskidetsuak izan zituzten bi mendez.
 
== Banukasitarren hasiera ==
[[Fitxategi:BanuQasi.svg|thumb|leftezkerrera| 380 px|Banukasitarren lurraldea VIII. mendetik X. mendera arte]]
Izan ere, Fortunen semeak, [[Musa ibn Fortun]] [[Iruñeko Erresuma]] sortzeko asko lagundu zuen. Hasierako erregeak Banukasitarren senideak ziren eta lortutako lehendabiziko independentzia diplomazia eta euskaldunekin zein [[mozarabiar]]rekin aliantza militarren nahasketa zen.<ref>[http://www.art-science.com/Ken/Genealogy/PD/ch42_Fortun.html Fortun eta Aurea]</ref>
 
Banukasitarrak izenez baino ez ziren [[musulman]]ak eta [[Islam]]arekiko bere atxikimendua uste sendoa baino onura zen. Banukasitarren alabek normalean [[kristautasun|kristau]] euskal handikiekin ezkondu zituzten eta alderantziz. Adibidez, [[Musa ibn Musa]] Banukasitar gobernadorearen ama [[Eneko Aritza]] [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko erregearen]] arreba zen. Era berean, [[Ibn Hazm]] arabiar historialariaren arabera, [[Fruela II.a Asturias eta Leongoa|Fruela II.a Leongoak]], [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso III.a Asturiaskoaren]] semea, Urraka izeneko Banukasitarra ezkondu zuen, antza denez [[islam]]etik [[kristautasun|kristautua]].
 
[[Kordoba]] [[omeiatar Kaliferria|omeiarrek]] Banukasitarren botere bermatu zuten eta autonomia ere eman zieten gobernadore bihurtuak. Horrela, [[omeiatar Kaliferria|omeiarrek]] tazituki [[Ebro]] haraneko benetako boterea Banukasitarren eskuetan zegoela aintzat hartu zuen, [[omeiatar Kaliferria|omeiarrentzat]] eskualdea urrutiegia zegoelako eta kontrol eragingarria inoiz ez zutelako. [[Al Andalus|Al-Andaluseko]] [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] [[emir]] eta [[kalifa|kalifek]] ziur asko ez zuten baliabideak [[Ebro]] ondo kontrolatzeko, hain zen handia [[Kordoba]] eta [[Zaragoza]]ren arteko bidaldia.
 
Banukasitarrak kontrolatzeko [[omeiatar Kaliferria|omeiarrek]] erabiltzen zuten bidea [[kalifa]]k eskualdera bidalitako zigor-espedizio militarrarena zen. Esate baterako, [[882]]an [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.ak]] [[Zaragoza]]ren aurkako armada bidali zuen, Banukasitarren Ismail gobernatzen ari zela. Hala ere, [[omeiatar Kaliferria|omeiarrek]] bidalitako armadek inoiz ez zuten [[Ebro]]ko botereen oreka aldatu. Hitz gutxitan, [[Ebro]] haranak beti izan zuen zenbait autonomia [[Kordoba]]ko gobernu zentraletik.
 
Banukasitar buruzagi batek [[Iruñea]] gobernatu zuen [[VIII. mendea|VIII. mendeko]] bukaeran, ziur asko [[781]]eko [[Kordoba]]ko [[musulman]]en [[Nafarroa]]ko konkista zela eta. Hala ere, Banukasitarren boterea [[Iruñea]]n laster [[Frankoak|frankoen]] aldeko alderdi batek ordezkatua zen. Baina bata zein bestea bertoko [[Nafarroa|nafar]] oligarka nagusiak garaituak ziren eta bera, [[Eneko Aritza]], lehendabiziko [[Iruñeko Erresuma|Iruñeko]] errege bihurtu zen.
 
[[Fitxategi:Map Iberian Peninsula 910-es.svg|thumb|300 px|Banukasitarren menpeko lurraldeak, 910. urtean]]
[[VIII. mendea|VIII. mendeko]] bukaeran, leinuak [[Tutera]]n finkatu zuen bere hiriburua, eta [[Kordoba]]ko [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] [[emir]]ren eta [[Frankoak|karolingiarren]] menpekotzatik alde egitea lortu zuen. Beren burua [[bisigodo]]en aristokraziaren oinordekotzat zuten [[Al Andalus|Al-Andalusko]] beste leinuek bezala, Banukasitarrak ez zuten inoiz erabateko onarpenik lortu [[arabiar mundua|arabiar]] klase agintariarengandik.
 
[[Tutera]] hiriburu izanda, Banukasitarrek gobernatu zituzten [[Erriberri]], [[Huesca]], [[Arnedo]], [[Tarazona]], [[Borja]], [[Lleida]], [[Toledo]], [[Zaragoza]] eta, ziur asko, [[Ejea de los Caballeros|Ejea]]. Banukasitarren erresuma autonomoa [[Iruñeko Erresuma]]ko elkarkide garrantzitsua zen, biek elkarren laguntza behar zuten inguruko [[musulman]] eta [[kristautasun|kristau]] erresumen aurka. Horrela, Banukasitarrek eta Iruñeko Erresumako armadak [[frankoak|frankoei]] irabazi zieten [[Orreagako gudua (778)|Orreagako guduan]] ([[824]]).
 
Iruñeko Erresumaren eta Banukasitarren arteko harremanak leinu arteko ezkontzek indartu zituzten. Banukasitarrak, iruindarrak bezala, [[Asturiasko Printzerria|Asturiasko]] erresumaren etsai ziren.
 
Hala ere, euskal emirerri txikiak etsaiak zituen alde askotatik. Inoiz lortu ez zuten arren, frankoak behin eta berriz saiatu ziren mendebaldeko [[Pirinioak]] kontrolpean izaten. Larriagoa izan zen [[Asturiasko Erresuma]]ren mehatxua, beti ekialdeari jardun baitzuen; eta, hegoaldean, [[Kordobako Kaliferria|Kordobako kaliferria]] beti mugak kontrolatzeko ahaleginean zebilen.
 
[[Musa ibn Musa]] eta [[Eneko Aritza]]k indarrak batu zituzten [[843]]an [[Abd ar Rahman II.a|Abd Al-Rahmanen]] komandante bat harrapatzeko, baina [[Kordoba]]ko erantzun militarra gogorra zen. [[Emir]]rek berak zuzenduta, aliatuen porrota eta [[Esklabotza|esklabo]] asko hartzea suposatu zituen [[Iruñea|Iruñetik]] gertu. [[844]]ko bigarren mendekuzko espedizioak oraindik gogorragoa izan zen, Enekoren anaia bat hil zuten eta. Hala ere, Banukasitarrek, iruindarren laguntzari esker, kordobatarren aurkako beste espedizio bi burutu zituzten [[847]] eta [[850]]ean.
 
'''Albeldako gudua''' izenekoa [[851]]an [[Albelda de Iregua]]n Banukasitarren buruzagia eta [[Kordobako emirerria|Kordobako emirerripean]] [[Tutera]]ko gobernadorea zen [[Musa ibn Musa]]k zuzendutako armada [[musulman]]a eta, baliteke [[Asturiasko Erresuma]]ren aliatuak ziren [[frankoak|franko]] eta [[Baskoniako dukerria|gaskoiarren]] arteko gudua izan zen. Banukasitarrak, ziur asko erasotzaileak zirenak, garaipena lortu zuten. Generalki gudua [[Ordoño I.a Asturiaskoa]]k [[euskaldun]]en matxinada gelditzeko kanpainan barne kokatu dute eta zenbait buruzagi gaskoi eta frankoen harrapaketarekin ere lotu dute. {{Sakontzeko|Albeldako gudua (851)}}
 
Banukasitar buruzagia [[Musa ibn Musa]]k hain harro zegoen bere botereaz non, ''Alfontso III.aren Kronika''ren arabera, ''"[[Espainia]]ko hirugarren errege"'' ezizena hartu baitzuen. Mendebalderantz bere lurraldea hedatzeko bere handinahikeriak guda sortu zuen [[Ordoño I.a Asturiaskoa|Ordoño I.arekin]], [[859]]an irabazi zuena.
 
[[Laturce mendiko gudua]] edo '''Bigarren Albeldako gudua''' testuinguru honetan kokatzen da. [[859]]an [[Albelda de Iregua]]tik gertu dagoen [[Laturce mendia]]n Banukasitarren buruzagia eta [[Borja (Zaragoza)|Borja]], [[Tarazona]], [[Terrer]] eta [[Tutera]]ko jauna zen [[Musa ibn Musa]]ren armadak [[Asturiasko Erresuma|Asturiasko erregea]] zen [[Ordoño I.a Asturiaskoa|Ordoño I.ak]] zuzendutako armadarekin talka egin zuen. Musulmanen beste garaipen bat izan zen.
[[Laturce mendiko gudua|859ko Musa ibn Musaren porrotak]] [[Iruñeko Erresuma]] bere aliatua [[kordoba]]tarren mehatxuen kontra zaurkor utzi zuen. [[860]]an, [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.ak]] zuzendutako espedizio batek [[Nafarroa]]n sartu eta [[Fortun Gartzez|Fortun Gartzia]] oinordekoa harrapatu zuten, hurrengo 20 urteetan [[Kordoba]]n gatibu hartua.
 
[[Fitxategi:Cellorigo.La.Rioja.España.jpg|thumb|250 px|leftezkerrera| [[Cellorigo]] mendiko gailurrean kokaturik zegoen [[Mohamed ibn Lope]]k Arabako [[Bela Ximenez]] kondeari hartu nahi izan zion gaztelua]] Gertakari haiek Banukasitarren nahiz [[Iruñeko Erresuma]]ren boterea ahuldu zuten [[860ko hamarkada]]n, baina [[870eko hamarkada]]ren hasieran berriro bizkortu zen. [[872]]an, [[Musa ibn Musa]] lau semeek boterea berreskuratu zuten Banukasitarrentzat iparraldeko [[Nafarroa]]ko herri nagusietan, [[Zaragoza]]n, [[Tarazona]]n, [[Huesca]]n, [[Lleida]]n eta [[Tutera]]n.
 
[[873]]an [[Kordoba]]ko [[emir]]rak [[Huesca]] berreskuratu arren, Banukasitarrak ez ziren inguruko eskualdetik irtenaraziak. Hori zela eta, [[Kordoba]]ko [[emir]]rak ia urtero bidali zituen espedizio bat [[Ebro]] haranera, [[Iruñea|Iruñeko]] barrutiak tartean. Baina ez kristauen hiria ez Banukasitarren gotorlekuak ziren [[kordoba]]rren eskuetan jausi.
 
[[855]]ean, [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.a]] [[Kordoba]]ko [[emir]]rak [[Toledo]] konkistatu zuen, baina kontrola ez zuen luzaroko iraun, laster [[Musa ibn Musa]] izeneko Banukasitar gobernadoreak boterea berreskuratu baitzuen.
 
[[Fitxategi:Alfonso I de Aragón por Pradilla (1879).jpg|thumb|px 250|Alfontso I.a Nafarroa eta Aragoikoak konkistatu zituen Banukasitarren azken lurrak Euskal Herrian.]]
Hurrengo urteetan zehar, Banukasitarrek [[Kordoba]]rekiko leialtasuna baino ez zuten erakutsi, baina [[882]]an [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.a]] [[Kordoba]]ko [[emir]]rak armada bat bidali zuen Banukasitarren kontra, [[Hisham I.a|Hashim ibn Abd al-Azizek]] gidatutakoa. [[Mohamed ibn Lope]]k (ziur asko [[Musa ibn Musa]]ren loba) Hashim borrokatzear zegoela ustez aldatu eta elkarrekin [[asturiasko Printzerria|asturiarren]] aurka, orain [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso III.ak]] gidatuak, borrokatzeko sinestarazi zion Hashimi. Hala ere, lehenengo harremanek egoera korapilatu zuten. [[Hisham I.a|Hashimek]] ez zuen [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso]] zirikatu nahi, honek bere seme gatibu baitzuen. Hashim berak [[Ismail ibn Mohamed]] zuen gatibu, [[Mohamed ibn Lope]]ren semea eta bai gatibu bai beste opariak bidali zituen [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontsori]] bere semea berreskuratzeko. Bestetik, [[Toledo]]ren kontrola [[Mohamed I.a Kordobakoa|Mohamed I.a]] eta Banukasitarren artean banatu zen [[920]] arte.
 
Banukasitarrek eta [[Iruñeko Erresuma]]k bere erantzuna bien mehatxuan oinarritu eta [[Asturiasko Erresuma]] aliatu zuten. [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso III.aren]] seme bat, [[Ordoño II.a Leongoa|Ordoño II.a]] izango zena, Banukasitarren gorteetako batera bidalia zen han hazia izateko, ziur asko [[Mohamed ibn Lope]]arena, leinuaren buruzagi bihurtu baitzen [[870eko hamarkada]]ren erdian.
 
Hala ere, Banukasitarren eta haien aliatuen arteko tratu zaharra [[880ko hamarkada]]n hautsi zen. [[Mohamed ibn Lope]]ri ederra izan zaio [[Kordoba]]ko [[emir]]rekin elkartasuna berritzea eta [[Zaragoza]] [[omeiatar Kaliferria|omeiarren]] eskuetan utzi zuen. Kontraprestazio giza, [[Tutera]] eta [[Tarazona]]ko [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] gobernadore izendatu zioten. Sorberria zen leinua, [[Banu Tujibi|Tuiibiak]] [[Zaragoza]] eta [[Calatayud]]eko jaun bihurtu ziren eta honek Banukasitarren boterea [[Ebro]] haranean zatikatzea ez ezik gatazkak ere sortu zituen. Gainera, [[Iruñeko Erresuma|iruindarrek]] eta [[Asturiasko Erresuma|asturiarrek]] espedizioak egin zituzten. [[Mohamed ibn Lope]] [[898]]an hil zen [[Zaragoza]] setiatzen ari zela, eta kristau erregeak saiatu zuten bere lurraldeak kontrolatzea.
 
[[905]]ean, [[Antso I.a Gartzez|Antso Gartzesek]] sortutako leinua berria hartu zuen [[Iruñeko Erresuma]]ko kontrola. Antsok bere printzerria [[Frantzia]] edo [[Asturiasko Printzerria|Asturias]]-[[Leon (Espainia)|Leon]] bezalako kristau estatu subirano izatea nahi zuen. Hori zela eta, aurrekoek ez bezala, ''Pampilonensium Rex'' ("Iruindarren Erregea") titulua hartu eta behin betiko bukatu zuen Banukasitarrekin izandako elkartasuna. [[Alfontso III.a Leongoa|Alfontso II.al]], [[Fortun Gartzez|Fortun Gartzia]] aurka zuena, [[Tarazona]]tik gertu [[Lope ibn Mohamed]]ek ([[Mohamed ibn Lope]]ren semea) irabazia zen [[899]]an. [[Asturiasko Erresuma]]k berriro saiatu zuen garaiko [[Ebro]] okupatzea [[904]]an. [[Lope ibn Mohamed]]ek [[907]]an saiatu zuen [[Iruñea]] hartzea eta [[Ebro]] harenean Banukasitarren kontrola berreskuratzea ere lortu zuen. Tamalez, [[Antso I.a Gartzez|Antso Gartzesek]] prestatutako lakio batean erori eta hil zen.
 
[[Tutera]] [[Zaragozako taifa]]k inbaditu eta gero, Banukasitarrek jaurerri xumea eratu zuten [[Alpuente]]n, egungo [[Valentziako probintzia]]n.
 
[[Nafarroa]] eta [[Aragoi]]ko [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.ak]] [[Tutera]] konkistatu zuen [[1115]]ean. Bertako [[musulman]] eta [[judu]] elkarteak [[Nafarroako Erresuma|nafarrek]] babespean bizi ziren [[Gaztelako Erresuma|Gaztelak]] [[Nafarroa]] inbaditu ([[1512]]-[[1522|22]]) eta [[inkisizioa]]k ihes egitera edo kristautzera bultzatu zituen arte.
== Nafarroako musulmanen iraupena, Nafarroako erregeen babespean: Banukasitarren ondorengoak ==
 
[[Fitxategi:Tudela church.jpg|thumb|200px|righteskuinera|[[Tuterako katedrala|Tuterako Santa Maria Katedrala]] antzinako [[meskita]]ren gainean eraki zuten [[1121]]. urteaz geroztik, Nafarroako mairuei konkistatutako herri eta hiri guztietan bezalaxe]]
Lehen ikusi denez, musulmanak nagusi izan ziren urteetan [[Ebro ibarra|Ebro ibarrean]]. [[Alfontso I.a Nafarroakoa|Alfontso I.a]] k [[Tutera]] hiria hartzerakoan, nafarroar eta aragoar kristauak gutxiengo bat ziren, urte gutxiren buruan ordea egoera erabat aldatu zen eta musulmanak gutxienengo bat izatera pasatu ziren. Tuterako errenditze agiria 1119ko otsailaren 25koa bertan bizitzeko baldintza berriak ekarriko ditu nafar mairuentzat. Erlijio, jabetza eta justiziarako eskubideak gordeko dituzte, baina esate baterako Konkista eta gero musulmanek Tuterako hiri barnea utzi behar izan zuten, [[Queiles]] errekako beste bazterrean jartzeko. <ref>{{erreferentzia|izena= Béatrice |abizena=Leroy |izenburua= Les musulmans et les juifs sujets du roi de Navarre|bilduma= La Navarre au moyen age|argitaletxea= Editions Albin Michel|urtea= 1984|lekua= Paris|alea= V|orrialdea= 103-108}}</ref>
 
=== Nafarroako musulmanen ofizioak eta ohiturak ===
 
[[Fitxategi:AndalusQuran.JPG|thumb|300px|righteskuinera|XII. mendeko [[Al Andalus]]eko [[Korana]] ]]
Nafarroako musulman gehienek [[mahatsondo|mahastizainak]] ziren, eta ezin esan [[ardo]]a edaten ez zutenik, nahiz eta beraien erlijioa, hasiera batean, halakorik debekatu.<ref>{{erreferentzia|izena= Béatrice |abizena= Leroy |izenburua= Nafarroa Erdi Aroan |argitaletxea= Gaiak argitaletxea |urtea= 1993 |isbn= 84-87203-34-5}}</ref> Tuterako musulmanek onibarrak zeuzkaten hiri inguru zein alboko herrietan. Etxeak, esan bezala mahastiak, galsoroak, baratzak, [[kalamu]]-sailak eta azienda-taldeak.
[[Queiles]] ibai ertzeko mairuen auzoan, aroztegiak eta errotak zeuzkaten. Zapatari trebeak ziren, eta larrua ontzen bazekiten. Larruzko zein espartzuzko [[espartin]]ak egiten zituzten, eta errementari lanak egiten zituzten ere, baita metalekin egindako beste zenbait artisau lanak. Burdina zein beste metalak maisuki lantzen zituzten. Tutera hirian kontzak, sarrailak, giltzak eta esate baterako gazteluko ateen burdineria beraiek egiten zituzten.
=== Nafarroako musulmanen hizkuntzaz ===
 
'''æaldaka''' hitzak [[Fontellas]]ko mairuek beren jabeari ordaintzen zioten zerga da. Ahariaren bizkarraren gaineko zerga zen, eta antza euskararen [[aldaka]], alboa edo [[saihetsa]]tik dator, nahiz eta zergalariak nafar mairuak izan. Itxuraz, Fontellasko zenbait musulmanek ordaintzen zuten zerga hori bere euskarazko izenarekin jaso zen agirietan. Hau dela eta, bi argudio erabili dira azterketa filologiko batek agintzen omen duena deuseztatzeko: kokalekua eta giza taldea. Hots, antza denez hitza, ''"aldaca"'', euskara da; baina nola izanen ziren euskaldun erlijio musulmanekoak eta gainera garai hartako Tutererrikoak diren herritar batzuk?
 
[[Jean-Louis Davant|Jean Louis Davantek]] artikulu batean [[Kabilia]]ko [[berbere|bereberen]] hizkuntz egoera ekartzen du gogora nafar mairuen balizko hizkuntzaz hizt egiterakoan.<ref>[http://www.euskaldunak.info/ekarpenak/?p=60 Jean Louis Davant-en artikulua, musulman euskaldunei buruzkoa]</ref> Gauza bat dela erlijio hizkuntza, eta bestea eguneroko bizitzakoa alegia. Hau bera urtetan eman da Euskal Herrian eta gainontzeko herri katolikoetan latineko mezarekin, eta baita [[judu]]en artean [[hebreera]]z idatzitako eta ia ulertu gabe ospakizun erlijiosoetan errepikatutako testu sakratuekin. Davantentzat Banukasitarren ondorengoek [[nafar erromantze]]az zein euskaraz hitz egingo zuten, inguruko gainerako nafarrak bezala, eta arabiera ospakizun erlijiosorako hizkuntza zatekeen. Kontutan hartu behar da 1512ko [[Nafarroako konkista]]ren ondoren ere, Tuterako hainbat herritar erromantzez nahiz euskaraz mintzatzeko gai zela, eta euskaldun elebakarren lagun multzo nabarmena ere bazegoela bertan. Ezin ahaztu Banukasitarren buruzagien artean hasieratik nafar erregeekin egindako elkarrekiko ezkontzak, eta haien arteko izen euskaldunen erabilera.
Garai haietan [[Tutera]]n ere baziren hainbat musulman, eta famili bakar batzuk [[Lizarra]]n, [[Iruñea]]n eta [[Zangoza]]n. Tuterako merindadean, XIV. mendearen erdialdean biztanleriaren %17a ziren.<ref>{{erreferentzia|izena1= M. |abizena1= García Arenal |izena2= B. |abizena2= Leroy |izenburua= Moros y judíos en Navarra en la Baja Edad Media |lekua= Madril|urtea= 1984}}</ref> [[Nafarroa Beherea]]n noizbait nafar musulmanak izan baldin baziren, haien kopurua beti txikia izan zen.
 
Azkenean, [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresumaren azken lurraldeen konkista]] eta gero, 1512. urtean [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoen]] aginduz Nafarroako musulmanak [[morisko]] bihurtu ziren, legez.<ref>{{erreferentzia|izena= M. |abizena= García Arenal|izenburua= Los moros de Tudela (Navarra) en torno a los años de la Conversión (1515) |bilduma= Les Morisques et leur temps|orrialdea= 71-102|editorea=Louis Cardaillac|lekua= Paris |argitaletxea=Editions du C.N.R.S|urtea=1983}}</ref>
 
[[Kortes]] herrian, esate baterako, Nafarroako konkistaren garaietan, gehiengoa oraindik musulmana zen ( XLIIII mairu-etxe eta XXXIII kristau).<ref>{{erreferentzia|url=http://dialnet.unirioja.es/servlet/extaut?codigo=15807 |izenburua= La población navarra a comienzos del siglo: el Recuento de casas de 1514 |izena= Peio Joseba |abizena= Monteano |aldizkaria= Príncipe de Viana |issn= 0032-8472 |liburukia= 61 |alea= 220 |urtea= 2000}}</ref>
 
Baliteke, geratzen ziren azken musulmanak, [[Aragoiko Erresuma|Aragoira]] joatea, Erresuma horretan 1526ra arte erlijio-askatasuna zuten eta. Edonola ere, Calahorra eta Logroñoko inkisizioan ez zuten inoiz nafar morisko bat epaitu.<ref>{{erreferentzia|izena= A. |abizena= Boucharb |izenburua= Spécificité du problème morisque au Portugal: une colonie étrangère refusant l'assimilation et souffrant d'un sentiment de déracinement et de nostalgie |bilduma= Les Morisques et leur temps|orrialdea= 217-233|editorea=Louis Cardaillac|lekua= Paris |argitaletxea=Editions du C.N.R.S|urtea=1983}}</ref>
* {{es}} [http://euskomedia.org/aunamendi/10935 Banukasitar Auñamendi entziklopedian]
* {{es}} [http://euskomedia.org/aunamendi/29699 Cassius kondea Auñamendi entziklopedian]
* {{es}} [http://euskomedia.org/aunamendi/54481 Qasi Auñamendi entziklopedian]
* {{es}} [http://euskomedia.org/aunamendi/105201 Qasi Auñamendi entziklopedian]
* {{es}} [http://www.abcgenealogia.com/Navarra00.html#Musa-IV Banu Qasien genealogia]