Bakegileak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Bakegileak 20170408b 01.png|thumb|350px|"Bakegileak" ETAren armagabetzea bideratzen. Armen kokalekuen berri poliziari eman, eta polizia bertaratu bitartean, hainbat begirale arduratu ziren armen kokalekuak zaintzeaz eta poliziaren esku geratzen zirela egiaztatzeaz. (2017-04-08)]]
'''Bakearen artisauak''' (edo '''Bakegileak''') [[Ipar Euskal Herri]]ko gizarte zibileko ekintzailez eta sindikalistaz osatutako talde bat da, [[2017]]an [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] armagabetzea lortzeko [[2016|aurreko urtetik]] hasita bitartekaritza lanak egin zituena, [[Espainiako Gobernua|Espainiako]] eta [[Frantziako Gobernua|Frantziako]] Gobernuen jarreraren aurrean. Kideak oso ezagunak dira Ipar Euskal Herrian, bakearen aldeko mugimenduetan parte hartu baitute, eta ez dute ETArekin eta Gobernu horiekin inolako loturarik.
[[Fitxategi:Konferentziaren irudia, mahaiarekin.jpg|thumb|350px|2011ko [[gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia]]ko mahaia, ezkerretik eskuinera: [[Jonathan Powell|Jonatan Powell]], [[Pierre Joxe]], [[Kofi Annan]], [[Gro Harlem Brundtland]], [[Bertie Ahern]] eta [[Gerry Adams]].]]
 
== 2011-2016: Borroka armaturik ez, baina armagabetzerik ez ==
2011ko urriaren 20an ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen. Egun batzuk lehenago [[Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia|Aieteko bake konferentzian]] [[Kofi Annan|Koffi Annan]], eta Europako 6 lider politikok ([[Jonathan Powell]], [[Bertie Ahern]], [[Gro Harlem Brundtland]], [[Pierre Joxe]] eta [[Gerry Adams]]) eginiko eskakizunari erantzuten zion alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. ETAk prozesu ordenatu, egiaztagarri eta segurtatu baten bidez armagabetzeko borondatea agertu zuen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Brian Currinen balorazioa bakearen konferentziaz|url=http://www.argia.eus/multimedia/elkarrizketak/brian-currinen-balorazioa-bakearen-konferentziaz|aldizkaria=Argia|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Geroztik ETAren armagabetze hura helburu bihurtu da oro har euskal gizartean. Bost urtetan zehar zenbait urrats egin zituen ETAk: armagabetzeari ekin zion 2014ko otsailean, nazioarteko batzorde bati arma kopuru txiki bat emanez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ETAk armen zati bat indargabetu du|url=http://www.argia.eus/albistea/etak-armen-zati-bat-indargabetu-du|aldizkaria=Argia|sartze-data=2017-04-20}}</ref>; 2014ko martxoan armategien zigilatzeari hasiera eman ziola iragarri zuen; eta bere egitura militarrak deseginda zituela adierazi zuen 2014ko uztailean; beti ere aldebakartasunean, gobernuekiko inolako harremanik izan gabe. Espainiako eta Frantziako gobernuek ez zuten armagabetzearen prozesuan parte hartu nahi izaten. ETAk armagabetzeko propio izendatutako egiturak desegin zituzten gobernu horiek eta haien arduradunak behin eta berriz atxilotu zituzten gobernu biek; armategiak bildu eta zigilatzeko mugimenduak oztopatuz; edo are armen lehenengo entrega egiaztatu zuten nazioarteko begiraleak epaitegietara eramanez erantzun diete ETAren mugimenduei bost urte horietan.
 
== 2016: Armagabetzea jendarte zibilaren esku ==
Blokeozko egoera honen aurrean, Ipar Euskal Herriko jendarte zibileko pertsona batzuk harremanetan jarri ziren ETArekin, eta beren burua eskaini armagabetze prozesua aurrera eramateko. Hartu eman horien ondorioz, ETAk “jendarte zibilaren esku” utzi zuen armagabetzea.
 
== 2016: Bakegintzako ekintzaileen atxiloketa eta jendartearen elkartasuna ==
[[FileFitxategi:Bakea EHan Armagabetzerako lantegia.jpg|thumb|350px|Bakearen artisauek Luhuso herrian ETAren armak suntsitzeko prestatu zuten tailerra (2016-12-16)]]
Baina ekinbide hori etengo zela zirudien 2016ko abenduaren 16an, [[Luhuso]] herrian, ETAren armagabetzea bideratzen ari zirenean. Frantziako eta Espainiako polizia-operazio baten ondorioz bilera eragotzi eta etxean zeuden bost pertsona atxilotu zituzten. Egun batzuetarako espetxeratuak izan ziren, ETAk haien esku utzitako armak (bere armategiaren % 15) suntsitzera zihoazelarik, horretarako propio prestatutako tailer batean. Operazioan agenteek lehergailuak egiteko materiala, hogeita hamar pistola, bederatzi fusil, lau errebolber, detonagailuak, eta tenporizadoreak eraman zituzten bertatik.<ref name=":1">{{Erreferentzia|abizena=EiTB|izenburua=Nortzuk dira 'bakearen artisauak'?|url=http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/4712028/nortzuk-dira-txetx-etcheberry-eta-bakearen-artisauak/|sartze-data=2017-04-19}}</ref><ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Armes d’ETA : les cinq personnes interpellées mises en examen|hizkuntza=fr|data=2016-12-20|url=http://www.lemonde.fr/police-justice/article/2016/12/20/armes-d-eta-les-cinq-personnes-interpellees-presentees-a-la-justice-antiterroriste_5052059_1653578.html|aldizkaria=Le Monde.fr|issn=1950-6244|sartze-data=2017-04-20}}</ref>
 
Berehala, elkartasun mezuek ez zuten etenik izan, eta asko ziren Frantziako eta Espainiako gobernuek emandako hasierako bertsioa gezurtatu zutenak. Izan ere, ETAren aurkako kolpe gisa aurkeztu zuten polizia-operazioa bi herrialde horietako Barne Ministerioek eta zenbait kazetak. Baina bost atxilotuek utzitako frogek beste panorama bat azalarazi zuten; atxilotuek, gizarte zibileko kide gisa, atxiloketak gertatu baino lehenago prest agertuak baitziren idatziz ETAren armagabetze prozesua aurrera eramaten laguntzeko. NEB [[Nazioarteko Egiaztatze Batzordea]]<nowiki/>k<nowiki/> gainbegiratu behar zuen prozesua, eta armak suntsitzen zituztela berretsi. Horren erakusle zen atxilotuetako hiruren eta ETAren arteko korrespondentzia. Gutun horietan irakur zitekeen ETAren armagabetzeko borondatea, eta Luhusoko operazioan atxilotuena, bide horretan laguntzeko. Izan ere burutzen ari ziren ekintzak haien atxiloketa ekar zezakeelakoan prest utziak zituzten zenbat dokumentu, poliziak esku hartuz gero argitaratuak izan zitezen.
22. lerroa:
 
== 2017: Armagabetzea ==
[[Fitxategi:Armagabetzea prentsaurrekoa Argia001(2).jpg|thumb|350px|Apirilaren 8an goizeko bileraren berri emateko prentsaurrekoa (irudiaren iturria: ''Argia'', Dani Blanco).]]
Hauek ziren ‘bakearen artisauak’ ezizenez ezagunak egin ziren lehenengo sei pertsonak:<ref name=":1" />
* Jean Noel Etcheverry ([[Txetx Etxeberri]]): [[Demokrazia Euskal Herriarentzat|Demo]] eta Bizi mugimenduetako kidea. Euskal Herriko Laborantza Ganberako fundatzailea.
* [[Mixel Berhokoirigoin]]: Euskal Herriko Laborantza Ganberaren presidente ohia.
* [[Michel Tubiana]]: Frantziako Giza Eskubideen Ligako presidentea. Luhuson izandako bileran egotekoa zen, baina iritsi ez zenez, ez zuten atxilotu.
33. lerroa:
Libre geratu zirenean, eta gizarteko babes handiagoarekin, berriro ekin zioten armagabetze-prozesuari, nahiz eta haien aurkako akusazioak (erakunde armatu batekin harremanak izatea eta armak eduki eta garraiatzea) epaitegietan indarrean jarraitu. 2016ko abenduaren 23an, Ipar Euskal Herriko 600 hautetsik baino gehiagok (eskuindarrak, ezkertiarrak, ekologistak, abertzaleak...) armagabetze prozesuan eta konponbide globalean inplikatzeko eskatu zioten Frantses Gobernuari.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izenburua=PRENTSA {{!}} Artisans de la Paix|hizkuntza=fr|url=http://artisansdelapaix.eus/eu/prentsa/|aldizkaria=Artisans de la Paix|sartze-data=2017-04-20}}</ref>
 
Handik hiru hilabetera, 2017ko martxoaren 17an, gainerako arma guztiak apirilaren 8an entregatuko zituztela zabaldu zuten ''[[Le Monde]]'' egunkariaren bitartez, gizarte zibileko ordezkari horiek antolatuko zuten [[2017ko apirilaren 8ko armagabetze-eguna|2017ko apirilaren 8ko armagabetze-egunean]].<ref>{{Erreferentzia|izena=Rémi Barroux et Julia|abizena=Pascual|izenburua=Le désarmement de l’organisation ETA, un casse-tête pour l’Etat|hizkuntza=fr|data=2017-03-17|url=http://www.lemonde.fr/police-justice/article/2017/03/17/le-desarmement-de-l-organisation-eta-un-casse-tete-pour-l-etat_5096216_1653578.html|aldizkaria=Le Monde.fr|issn=1950-6244|sartze-data=2017-04-20}}</ref><ref>{{Erreferentzia|artikulua=Apirilaren 8an ETAren armagabetze zibila iragarri dute|url=http://www.argia.eus/albistea/apirilaren-8rako-izango-da-etaren-armagabetzea-le-monde-egunkariaren-arabera|aldizkaria=Argia|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Egun horretatik aurrera, ETA armarik gabeko erakundea izango zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=Michel Garicoïx (Bayonne, correspondant) et Rémi Barroux (Bayonne, envoyé|abizena=spécial)|izenburua=A Bayonne, derniers préparatifs pour la restitution de l’arsenal d’ETA aux autorités françaises|hizkuntza=fr|data=2017-04-07|url=http://www.lemonde.fr/societe/article/2017/04/07/a-bayonne-derniers-preparatifs-pour-la-restitution-de-l-arsenal-d-eta-aux-autorites-francaises_5107478_3224.html|aldizkaria=Le Monde.fr|issn=1950-6244|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Armategietara heltzeko datuak The Guardian egunkarira bidali ziren egun horretan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Giles|abizena=Tremlett|izenburua=Exclusive: Eta documents reveal details of weapons dumps as group disarms|hizkuntza=en-GB|data=2017-04-08|url=https://www.theguardian.com/world/2017/apr/08/eta-basque-separatist-group-formally-disarms-arms-cache|aldizkaria=The Guardian|issn=0261-3077|sartze-data=2017-04-20}}</ref>
 
[[FileFitxategi:Bakegileak 20170408b.png|thumb|350px|"Bakearen artisau" batzuk arma-kokaleku bat zaintzen, poliziaren esku geratuko zirela egiaztatzeko. (2017-04-08)]]
Egun horretan 172 izan ziren bakegintza-ekintzaile moduan aritu zirenak, lekuko gisa parte hartu zuten Frantziako poliziak 8 zulotatik armak jaso zituenean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Rémi Barroux (Bayonne (Pyrénées-Atlantiques), envoyé|abizena=spécial)|izenburua=Après le désarmement réussi de l’ETA, le défi de la paix|hizkuntza=fr|data=2017-04-10|url=http://www.lemonde.fr/societe/article/2017/04/10/apres-le-desarmement-reussi-de-l-eta-le-defi-de-la-paix_5108836_3224.html|aldizkaria=Le Monde.fr|issn=1950-6244|sartze-data=2017-04-20}}</ref> Izan ere ETAk Bakearen Artisauei armen kokalekua jakinarazi, hauek informazioa Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen esku utzi, Batzorde honek kokalekuen berri poliziari eman, eta polizia bertaratu bitartean, 172 begirale hauek arduratu ziren armen kokalekuak zaintzeaz eta poliziaren esku geratzen zirela egiaztatzeaz. Hortaz Luhusoko atxilotuei bezala armen zaintza egitearen akusazioa jasateko arriskuan egon ziren. Polizia ordea pertsona hauek identifikatzera mugatu zen, eta hurrengo egunetan bederen ez zegoen prozesatuak izango zirelako inolako zantzurik. Lagun horien artean baziren hautetsi zein hautetsi ohiak, sindikalistak, politikariak eta bestelako pertsonak, hala Euskal Herri mailakoak nola Frantzia mailakoak ere.
 
Bitartean Baionan hainbat ekitaldi antolatu zituzten bake prozesua bultzatzeko.<ref>{{Cite news|url=https://www.ft.com/content/d511c5c8-1bb3-11e7-a266-12672483791a|abizena=Powell|izena=Jonathan|izenburua=Eta's weapons surrender brings to an end 50 years of killing|data=2017-04-08|egunkaria=Financial Times|hizkuntza=en|sartze-data=2017-04-20}}</ref><ref name=":2" /> Besteak beste, armagabetzerako [[Nazioarteko Egiaztatze Batzordea]]<nowiki/>k bere adierazpena aurkeztu zen.<ref>{{Erreferentzia|izena=|abizena=Berria|urtea=|izenburua=Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen adierazpena|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1994/003/1943/2017-04-09/nazioarteko_egiaztatze_batzordearen_adierazpena.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2017-04-21}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen adierazpena (ingelesez)|hizkuntza=eu-ES|url=http://www.berria.eus/albisteak/133578/nazioarteko_egiaztatze_batzordearen_adierazpena_ingelesez.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2017-04-21}}</ref>
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
54. lerroa:
== Kanpo loturak ==
* [http://www.berria.eus/bereziak/konponbideari_begira/testua_ikusi.php?id=14853&mota=berria Kronologia: Aiete artean eta ondoren]. Berria egunkariaren [http://w&#x20;ww.berria.eus/bereziak/konponbideari_begira/ Konponbideari begira] atal berezian.
* Argazkiak: [http://artisansdelapaix.eus/eu/apirilak-8-argazkiak/ Bakegileek frantses autoritateei armategien kokapena emaiten] Aprilaren 8ko argazkiak artisainsdelapaix.eus webgunean.
* {{es}} [http://www.elcorreo.com/bizkaia/politica/201704/08/armamento-entregado-esta-compuesto-20170408031317-rc.html Los verificadores que han intervenido en el proceso] El Correo egunkariaren [http://www.elcorreo.com/temas/generales/desarme-de-eta.html?pag=2 ETAren armagabetzea] atal berezian.