Baionako konstituzioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[1808]]ko [[maiatzaren 5]]ean [[Baionako abdikazioak]] gertatu ziren: [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.ak]] eta honen seme [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.ak]] uko egin zioten, hurrenez hurren, Espainiako tronuari. Horren ondotik, [[ekainaren 6]]an, [[Napoleon]]ek Josef Espainako errege izendatu zuen.
 
Napoleonek, Espainiarekiko zekartzan egitasmoak aurrera eraman ahal izateko, dinastia aldaketaz gain, beharrezkoa zen konstituzio testu bat idaztea. Hori zela eta, Baionan espainiar handikien batzarra biltzeko agindua eman zion [[Joachim Murat|Murati]]. Batzarra [[1808]]ko [[ekainaren 15]]-[[ekainaren 30|30]] bitartean egin zen<ref>Juan Cruz ALLI ARANGUREN: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/rievcuadernos/04/04197222.pdf El marco histórico e institucional de la Constitución de Bayona. RIEV Cuad., 4, 2009, 197-222. Euskomedia.org</ref>, antzinako estamentuen tradizioaren arabera, baina baita [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Araba]] eta Ameriketako lurraldeetako ordezkariak ere barne hartzen zituela.
 
Euskal lurraldeetako Aldundietako eta kontsulatuetako ordezkariak honako hauek izan ziren: [[Ortuño Agirre|Ortuño Mª Aguirre del Corral]], Montehermosoko markesa, Arabako Aldunditik; [[Juan José Maria Jandiola]], Bizkaitik; [[José María Lardizabal Oriar|José Mª Lardizabal]], Gipuzkoatik; [[Luis Antonio Gaintza]] eta [[Miguel Escudero]] Nafarroatik; Gabriel Mª Orbegozo Bilboko Kontsulatutik, eta Francisco A. Echague Gipuzkoakotik. [[Calahorra]]ko apezpikuaren izenean Manuel Maria Upategi, [[Arrasate]]ko bikarioa joan zen. Baionako Batzarreko idazkaria [[Mariano Luis Urkixo]] bilbotarra izan zen, [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.aren]] erreinaldian Estatuko Idazkari izan zena eta Josef I.aren monarkia berrian kargu bera izango zuena.