Bagera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Europako hizkuntzen egurrezko mapa.jpg|thumb|Europako hizkuntzen egurrezko mapa [[Tabakalera]] ondoan. Bagerak, [[Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua|2016ko Kultur HiriburutzaHiriburutzaren]]ren inguruan egindako lana.]]
'''Bagera''', [[Donostia]]ko euskaltzaleen elkartea da, [[1991]]ko abenduaren 14an sortua, donostiar euskaltzale batzuen ekimenez, indarrak bildu eta euskararen normalkuntzaren alde egiteko asmoz. Euskara elkarteen loraldian sortu zen Bagera, eta helburu argiak ezarri zituen: Donostian euskaraz bizi ahal izateko, bertako euskaltzaleen elkarlana bideratuko zuen elkartea izatea; adin, iritzi, egoera, ideologia eta kolore guztietako euskaltzaleak biltzea eta Donostian euskaraz bizi eta euskarari bizitza ematea.
 
8. lerroa:
 
=== Olentzero eta Mari Domingiren konpartsa ===
Eguberria hurbiltzearekin batera, Bagerak [[Olentzero]] eta [[Mari Domingi]]ren etorrera prestatzen du. Aurretik Mari Domingi ikastetxez ikastetxe aritzen da Olentzeroren berri eman eta haurrei gutuna banatzen. Urtez urte hazten doa ikastetxe kopurua. Hala ere, egun nagusia abenduaren 23a da; arratsaldeko 19:00etan [[Antigua (Donostia)|AntiguaAntiguako]]ko Pio Baroja basotxotik irteten da Olentzero eta Mari Domingiren konpartsa eta haurrek ongi etorria egiten diete biei eta beraiekin doazen dantza talde, musikari, abeslari, animalia eta abarrei. Bukaeran, [[Benta Berri]]n, haurrek Olentzero eta Mari Domingi zuzenean agurtu eta gutuna ematen diete. Gainera haur txikienek txupetea uzteko garaia iristen zaienean, zilar-paperean gorde eta Olentzerori ematen diote eta trukean, intxaurrak eta fruitu lehorrak jasotzen dituzte.
 
=== Mintzalaguna ===