Badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
'''Badia''' itsas ertzean lurrean barneratuz izaten den sakongune handi samarra edo golko txikia da. Gurean ezagunak dira Donostian dagoen [[Kontxako badia|Kontxakoa]], [[Pasaia]]koa edo [[Donibane Lohizune]]koa, lehenengo biak [[Gipuzkoa]]n, hirugarrena [[Lapurdi]]n. Modu batez badiaren aurkakoa [[lurmutur|lur-muturra]] izan daiteke; baita [[penintsula]] ere. Badia handia bada [[golko]]a bezala har daiteke, esaterako [[Bizkaiko golkoa]]; bien arteko desberdintasuna, badia eta golkoa artekoa, ez dago oso zehaztuta.<ref>http://www.britannica.com/EBchecked/topic/56637/bay</ref> Badiak estuak direnean ''[[fiordo]]'' esaten zaie<ref>Rosalind Carreck, ed.: ''The Family Encyclopedia of Natural History''. The Hamlyn Publishing Group, 1982. ISBN 011202257.</ref>.
 
Ekonomikoki badiek garrantzia handia izaten dute bertan [[portu]] handiak eta herriak kokatzen baitira. Halaber, giza presentziaren ondorioz, ekologikoki orokorrean txikituta egoten dira. Badietan olatuen eta haizeen eragina moteldu egiten da, inguru babestuagoak sortuz. Arrantzarako toki egokiak dira, bestetik, arrainak arrautzak jartzeko kostaldera hurbiltzen direlako.
 
== Eraketa ==
Modu asko daude badiak naturalki sortzeko. Handienak [[plaken tektonika|kontinenteen jitoaren]] ondorioa dira.<ref> Rosalind Carreck, ed: ''The Family Encyclopedia of Natural History.'' The Hamlyn Publishing Group, 1982. ISBN 011202257.</ref> [[Gondwana]] superkontinentea sortu zen arabera, beste kontinenteak aldendu ziren munduko badia handienak sortuz: [[Gineako golkoa]], [[Persiar golkoa|Pertsiar Golkoa]], [[Alaskako golkoa]], [[Mexikoko golkoa]] eta [[Bengalako golkoa]], azken hau munduko handiena.
 
Beste badiak [[glaziar]]ren eta ibaien eraginez sortu dira. Normalean [[fiordo]]ak glaziarren eraginez sortu dira. Gurean, aldiz, [[itsasadar]]retan sortu dira, hau da, ibaiaren eta olatuen erosioaren ondorioz.