Babiloniar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
15. lerroa:
K.a. 1700. urte inguruan, Babiloniako hiriko erregeak, [[Hammurabi]]k, Mesopotamia eta iparralderago zeuden beste hiri batzuk konkistatu zituen. Babiloniako inperioari hasiera eman zion konkista horrek. Babiloniarrek Mesopotamiako hirien kultura bereganatu zuten eta inguruko herrietan izugarrizko eragina izan zuten.
 
Batzuetan beste herri batzuen menpe egon bazen ere, Babilonia hiri garrantzitsua izan zen 1.500 urtez. K.a. 600. urte ingurua izan zen hiri honen garairik oparoena. Garai horretakoak dira, hain zuzen, Babiloniako lorategi jasoak.
 
== Historia ==
23. lerroa:
[[K. a. XIX. mendea]]n, sumertarrak [[Ur-III]] dinastian zeudelarik, [[Eufrates]] ibaiaren mendebaldetik zetozen [[amorrita|amortar]] [[Semita|semitek]] ia [[Mesopotamia]] okupatu zuten eta kontrola hartu zuten. Han, euren legea ezarri eta gobernua sortu zuten. Lehendabiziko urteetan, gobernua [[Isin]]en kokatu zuten. Hiru mende geroago, [[K. a. XVIII. mendea]]n, gobernu monarkiko bat sortu zuten [[Babilonia (hiria)|Babilonia hirian]].
 
Babiloniarrek salerosten zuten mendebaldeko herriekin eta eragina izan zuten haiengan. Babiloniako tropek eta ofizialek [[Siria]] eta [[Kanaan]] zeharkatzen zuten. Geroxeago, kolonialista amortar talde bat Babilonian jarri zen bizitzen salerosteko xedearekin.
 
[[Sumer]]reko seigarren subiranoa zenak, [[Hammurabi]]k, [[K. a. XVII. mendea]]ren hasieraren inguruan [[Mesopotamia]]ri nagusigoa kendu zion [[Babilonia (hiria)|Babilonia hiriaren]] mesederako. Horrexegatik, [[Hammurabi]] Babiloniako lehen erregetzat hartzen da.
 
Babiloniarrek euren erregea [[Marduk]] jainkoaren ordezkari eta [[Babilonia (hiria)|Babilonia hiria]] hauek koroatu behar zituzten hiri sakratua zela uste zuten. Erregeek goberna zezatela bermatzeko, [[burokrazia]] ezarri zuten, [[gobernu zentralista]] eta sistema [[zerga]]dun bat garatuz.
 
Babiloniaren sorrerak literatura berpizte bat ekarri zuen.