Babiloniako lorategi esekiak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
Lorategien eraikuntza, Amitisi emazteari bere maitasuna erakutsi nahi zion [[Nabukodonosor II.a]] [[Babiloniar Inperioa|Babiloniar erregeari]] egotzi zaio. Antza denez, Amitisik [[Media]]ko ([[Kurdistan]]) bere sorterri menditsuko landarediaren oroimina zuen, Babiloniako ordoki agorren oso desberdina baitzen. Emaztea alaitzeko, [[K. a. 600eko hamarkada|K. a. 600]] aldean, erregeak lorategi ederrez estalitako muino artifizial hau oparitu zion.<ref name=carr>{{erreferentzia|izena= Maureen |abizena= Carroll| url= http://books.google.es/books?id=oHMxwLVbSDMC&pg=PA26&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false |izenburua= Earthly Paradises: ''Ancient Gardens in History and Archaeology''|lekua= Londres|argitaletxea= British Museum Press |urtea= 2003 |orrialdea= 26–27 |isbn= 0-89236-721-0}}</ref>
 
Antzinako autoreen arabera, 120 metro luze eta 25 metro garai ziren, eta arkuek eutsitako harrizko terrazez eginik zeuden.<ref name=carr/> Erregearen gazteluaren ondoan zeuden eta [[Eufrates]] ibaitik hurbil, bidaiariek ikus ahal zitzaten, sartzea debekaturik zuten eta. Gainaldean ur-biltegi bat zegoen lorategiak ureztatzeko. [[Estrabon]]en arabera, [[Arkimedesen torlojua]] erabiltzen zen ura Eufratestik igotzeko.<ref>{{erreferentzia|egilea= Estrabon |url=http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/Strabo/16A*.html#1.5 |izenburua= Geographies |liburukia= XVI.1 |argitaletxea= Penelope.uchicago.edu}}</ref> Horrela, hezetasun nahikoa izaten zen landaredi joria eta espezie askotako zuhaitz handiak izateko. Egiaz existitu baldin bazen, Babiloniako lautada horietan, oihan itxurako lorategi hau zinez ikusgarria izanen zen.
 
Urteekin hondatuz joan zen. Lehenengo [[Akemenestar Inperioa|Persiarren]] konkistak, denboraren joanak ondoren eta, azkenik, [[Evemero]] erregeak hiria konkistatu zuenean, [[K. a. 125]]. urtean, [[eragindako sute]] batek, monumentu hau osotara suntsitu zuten.