Babelgo dorrea (Bruegelen margolana): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
12. lerroa:
}}
 
'''''Babelgo dorrea''''' [[Pieter Bruegel Zaharra]]ren konposizio bat da, hiru olio-margolanez osatua. Horietako lehenengoa bolian pintatutako miniatura bat zen eta Bruegelek Erroman zegoela margotu zuen. Hori, ordea, galdu egin da.<ref>{{Txantiloi:Erreferentzia|abizena=Morra|izena=Joanne|izenburua=Utopia Lost: Allegory, Ruins and Pieter Bruegel’s Towers of Babel|egunkaria=Art History|urtea=2007|bilduma=30|issue=2|orria=200|doi=10.1111/j.1467-8365.2007.00538.x}}</ref> Iraun duten bi margolanek [[Babelgo dorrea]]ren eraikuntza erakusten dute.
 
Dorre hori, ''[[Hasiera (Biblia)|Hasiera]]''ren arabera, gizateria elebakar eta bateratu batek sortu zuen, haien aintzaren erakusgarri eta sakabana ez zitezen. "Gero, esan zuten: «Ea, eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat. Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko»" (Hasiera 11:4). Lehen planoko pertsona litekeena da [[Nimrod]] izatea, ustez Dorrea eraikitzeko agindu zuena.<ref name="Art and the Bible">{{Txantiloi:Cite web|url=http://www.artbible.info/art/tower-of-babel.html|izenburua=The Tower of Babel|lana=Art and the Bible|sartze-data=2011ko uztailaren 15a}}</ref>
 
== Historia eta deskribapena ==
Bruegelek irudikatutako dorrearen arkitekturak, bere arku ugari eta erromatar ingeniaritzako beste adibideekin batera, berariaz ekartzen du gogora Erromako [[Koliseoa]],<ref>{{Txantiloi:Erreferentzia|abizena=Malam|izena=John|izenburua=Pieter Bruegel|urtea=1999|argitaletxea=Carolrhoda Books|isbn=1-57505-366-7|orria=15}}</ref> orduko kristauek hantustearen eta jazarpenaren ikurtzat baitzeukaten. Bruegelek 1552-1553an bisitatu zuen [[Erroma]]. Atzera [[Anberes]]<nowiki/>en bueltan zela, segur aski bere Erromako oroitzapenak freskatuko zituen bere inprimaketen argitaratzaile nagusiak, Hieronymus Cock-ek, egindako grabatu-sorta baten bitartez. Izan ere Rooster-en Erromako grabatuen detaileak gehitu zituen iraun duten bere bi Babelgo dorrearen bertsioetan.
 
Erromaren eta [[Babilonia (hiria)|Babilonia]]<nowiki/>ren artean egiten duen parekatzeak esanahi berezia dauka: Erroma [[Erroma|Betiereko Hiria]] zen, bertako zesarrek betiko irauteko destinatua, eta haren beheraldia eta hondamena lurreko ahaleginen harrokeria eta iragankortasuna adierazten zuten.<ref name="Art and the Bible"/> Dorreak, gainera, [[Erromatar Eliza Katolikoa|Eliza katolikoaren]] (garai hartan egindako zerbitzu guztiak, latinez) eta Herbehereetako [[Luteranismo|Luteroren]] doktrina protestantearen arteko gatazka ematen zuen aditzera.<ref>Morra, 202</ref> Lehenengo begiratuan, dorreak pilare zentrokideen sorta bat ematen duen arren, arreta handiagoz aztertuz gero, argi dago geruza bat ere ez dagoela horizontalean. Dorrea goranzko kiribil bat bezala eraikita dago.
[[Fitxategi:Pieter_Bruegel_the_Elder_-_The_Tower_of_Babel_(detail)_-_Google_Art_Project.jpg|eskuinera|thumb|332x332px|Eskuinaldea gertutik ikusita]]
Pinturako langileek lurzoru diagonalarekin perpendikularrean eraiki dituzte [[Arku (arkitektura)|arku]]<nowiki/>ak eta, era horretan, ezegonkorrak dira eta, ondorioz, hondoratzen ari direla ere ikus daiteke. Dorrearen beheko eta oinarriko geruzak ez daude osatuta goiko geruzak eraiki baino lehen. [[:en:Lucas_van_Valckenborch|Lucas van Valckenborch]]ek, Bruegelen garai bereko artista batek, Babelgo dorrea pintatu zuen ere 1560an eta geroago, beharbada Bruegelen irudikapena ikusi ostean.<ref name="Art and the Bible"/> Biak ere XVI eta XVII. mendean Dorrea margotzeko tradizio zabalago batean kokatzen ziren.<ref>{{Txantiloi:Cite web|url=http://babelstone.blogspot.com/2008/12/72-more-views-of-tower-of-babel.html|abizena=West|izena=Andrew|egile-lotura=Andrew West (linguist)|izenburua=72 More Views of the Tower of Babel|lana=BabelStone|sartze-data=2011ko uztailaren 15a}}</ref> Ipar Europako artisten eragina agerikoa da Bruegelek paisaia pintatzeari jartzen dion arreta zainduan.<ref>Pietro Allegretti, ''Brueghel'', Skira, [[Milan|Milano]]o 2003, ''s.v.'' </ref>
 
[[Babelgo dorrea]]<nowiki/>ren istorioa (baita ''[[Saulen suizidioa]]'' ere) zigortutako harrokeriaren eredutzat hartzen zen, eta hori da, zalantzarik gabe, Bruegelek bere margolanaren bidez erakutsi nahi duena. Gainera, ingeniari, igeltsero eta langileen abiadura biziak bigarren ikasbide bat ere adierazten du: giza ahalegin askoren hutsalkeria. Bereak egin duen [[Nimrod]]en eraikina esanahi hori irudikatzeko erabili zen [[:en:Sebastian_Brant|Sebastian Brant]]<nowiki/>en ''[[:en:Ship_of_Fools_(satire)|Zoroen ontzia]]''n<ref>This book's online text may be viewed at [http://www.gutenberg.org/ebooks/20179 ''The Ship of Fools''], [[Gutenberg proiektua|Project Gutenberg]]. </ref>  Bruegelek nahiko ongi ezagutzen ditu eraikuntza-prozedurak eta -teknikak, eta xehetasunak zuzenak dira. Jarduera horiek erakusteko duen trebetasunak gogora ekartzen du bere hil aurreko azken mandatua, hildakoan amaigabe utzitakoa, [[Brusela]] eta [[Anberes]] lotzen zituen kanala zulatzen erakusten zuten margolan dokumental batzuk zirela. <ref>P. Allegretti, ''ibid.''</ref>
37. lerroa:
{{Txantiloi:Erreferentzia|izenburua=Pieter Bruegel the Elder: Drawings and Prints|last=Orenstein|first=Nadine M., ed.|urtea=2001|argitaletxea=[[The Metropolitan Museum of Art]]|isbn=9780870999901|url=http://libmma.contentdm.oclc.org/cdm/compoundobject/collection/p15324coll10/id/97318}}<cite class="citation book" contenteditable="false">[[International Standard Book Number|ISBN]]&nbsp;9780870999901.</cite><span class="Z3988" izenburua="ctx_ver=Z39.88-2004&rfr_id=info%3Asid%2Fen.wikipedia.org%3AThe+Tower+of+Babel+%28Bruegel%29&rft.aufirst=Nadine+M.%2C+ed.&rft.aulast=Orenstein&rft.btitle=Pieter+Bruegel+the+Elder%3A+Drawings+and+Prints&rft.date=2001&rft.genre=book&rft_id=http%3A%2F%2Flibmma.contentdm.oclc.org%2Fcdm%2Fcompoundobject%2Fcollection%2Fp15324coll10%2Fid%2F97318&rft.isbn=9780870999901&rft.pub=The+Metropolitan+Museum+of+Art&rft_val_fmt=info%3Aofi%2Ffmt%3Akev%3Amtx%3Abook" contenteditable="false">&nbsp;</span> (fig. 5)
 
[[CategoryKategoria:XVI. mendeko margolanak]]
[[CategoryKategoria:Herbehereetako margolanak]]
[[CategoryKategoria:Kristau ikonografia]]
[[Kategoria:Pieter Bruegel Zaharraren margolanak]]
[[Kategoria:Pizkundeko margolanak]]