Babelgo dorrea (Bibliako istorioa): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
lehengoratzea
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Pieter Bruegel the Elder - The Tower of Babel (Vienna) - Google Art Project - edited.jpg|righteskuinera|thumb|300px|''[[Babelgo dorrea (Bruegelen margolana)|Babelgo dorrea]]'', [[Pieter Bruegel Zaharra|Pieter Brueghel ZaharraZaharraren]]ren margolana (1563).]]
'''Babelgo dorrea'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ({{lang-he|{{Hebrew|מִגְדַּל בָּבֶל}}}}, ''Migdal Bavel'') [[Biblia]]ko [[Hasiera (Biblia)|Genesi]] liburuan aipatzen den [[zigurat]] itxurako eraikina da. Babelgo dorrearen kondairak munduko hizkuntzen aniztasuna azaltzen du.
 
[[Biblia]]ren arabera, uholde handiaren ondorengo belaunaldiek ekialdetik Shinar lurraldera baturik iritsi zen, hizkuntza bakarra hitz egiten zutela. Gizakiaren baitan gero eta handinahi gehiago zegoen. Handinahi horrek bultzatuta, Zeruraino iritsiko zen dorre bat egin nahi izan zuten, [[Jainko]]aren parera heltzeko. [[Yahveh]] Jainkoa haserretu egin zen ideia horren aurrean eta dorrean lanean ari zen bakoitzari hizkuntza bat eman zion. Ordutik aurrera ezin izan zuten elkar ulertu eta zerurainoko dorrea egiteko asmoa bertan behera gelditu zen. (Genesia 11:5-8).
7. lerroa:
 
== Bibliako kontakizuna eta gaia ==
[[Fitxategi:Meister der Weltenchronik 001.jpg|righteskuinera|thumb|200px|Irudian, dorrea eraikitzen. 1.370 urtea, Alemania]]
Istorioa genesiaren 11. kapituluan azaltzen da:<br />
1. Zan berriz lurra hizketa batekoa, eta hitz bat batzuetakoa.<br />
36. lerroa:
 
== Ingurugiro historikoa ==
[[Fitxategi:Hanging Gardens of Babylon.jpg|righteskuinera|thumb|300px|''Babiloniako zintzilikako lorategiak'', atzean Babelgo dorrea dutela, [[Martin Heemskerk|Martin Heemskerck]]]]
 
"Babilon" grezierazko izena [[akadiera]]zko "Bāb-ilim" izenetik dator. "Jainkoaren atea" esan nahi du. [[Sumer]] zaharrean (Biblian [[Shinar]]) tenpluko "[[Zigurat]]" dorre handien helburu erlijiosoa laburtzen du. Bibliako Genesiaren 10. atalean, Babel Nimroden erreinuan omen dago. Biblian ez du berak dorrea eraikitzeko agindu zuela zehazki esaten, baina Nimrod iturri ezberdinek dorrearen sorrerarekin lotzen dute. Babel hiriaren eta dorrearen izena Gen. 11:9-an "balal" aditzari egokitzen zaio, [[hebreera]]z "nahaspilatu" esan nahi du. [[Babiloniar Inperioa|Babilonia]] hiriaren hondakinak [[Irak]]eko Babil probintzian ikus daitezke, Irakeko hiriburua de Bagdadetik 110 kilometro hegoaldera, [[Al-Hillah]] hirian.
 
Genesiaren 10. atalean azaltzen diren gizakiak dorrea utzi eta ondoren Shinaretik lurreko txoko ezberdinetara zabaldu ziren, 11:8-9an dioenez. Genesi 10:5-an gizakiak toki ezberdinetara bakoitza bere hizkuntza izanik zabaldu zirela dio eta ondorengo istorioaren (Genesi 11:1) hasieran lur osoan hizkuntza bakarra zela aipatzen du, hau batzuentzat kontraesana da. Dena den, ikuspuntu honek 10:5 eta 11:1 kronologikoki ordenatuta daudela suposatzen du, baina interpretazio judu-kristauak dio 10:5ean gizakiak txokoetara zabaltzen direnean eta 11:9-an gauza bera luzeago azaltzen denean gauza beraz ari dela. Hipotesi batek bertso horiei iturri ezberdinak egozten dizkie.
58. lerroa:
Arizonako Tohono O'odham indiarren kontakizunaren arabera, Montezuma uholde handitik salbatu zen, ondoren madarikatu egin zuten eta zeruraino iritsiko zen dorrea eraikitzen saiatu zen baina Izpiritu Handiak tximistez suntsitu zuen.
 
David Livingstonek zioenez, 1849an Ngami lakutik gertu ezagutu zituen afrikarrek antzeko istorioa gordetzen zuten, baina dorrea suntsitzean eraikitzaileei buruak dorrea hautsi zitzaizkien.
 
Sir James George Frazer Eskoziako antropologo sozialak 1918ko "Testamentu zaharreko folklorea" liburuan testamentu zaharreko hainbat istorioen eta munduko herrien kondairen antzekotasunak konparatzen zituen. Livingstoneren istorioa Afrikako Lozi herriaren mitologiarekin parekatzen du, zeinaren arabera, gizaki maltzurrek Nyambe Jainko sortzailearenganaino iristeko masta eraiki zuten. Jainkoa armiarma sare batez igo zen zerura. Gizakiak masta erori zenean hil ziren. [[Ghana]]ko Ashanti herriaren bertsioan almeriz-eskuak pilatzen dira zeruraino iristeko. [[Angola]]ko [[Kongo]] herrian eta [[Tanzania]]n antzeko kondairak topatu zituen, hauetan gizakiak ilargiraino iristeko makilak pilatzen saiatzen dira baina ez dute lortzen. [[Assam]]-eko Karbi eta Kuki herriek honelako istorioa dute. [[Myanmar]] herriko [[Karen]] herriak Frazer-en ustez erlijio Abrahamikoen eragina erakusten zuen, haiek diotenez, haien arbasoak toki hartara Karenni lurreko pagoda handia utzi ostean heldu ziren, Adamen 30 belaunaldi beranduago, hizkuntzak nahastu zirenean eta Karen herria Karennitik bereizi zenean. [[Almirantegoaren uharteak|Almirantegoaren uharteetako]] bertsioan, zeruraino iritsiko ziren etxeak eraikitzeko ahaleginek porrot egitean gizateriaren hizkuntzak nahastu ziren. Geroago argituko zen moduan, istorio antzeko hauetako batzuk misiolari kristauek irakatsi zituzten.