BASIC: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''BASIC''' edo '''B'''eginner's '''A'''ll-purpose '''S'''ymbolic '''I'''nstruction '''C'''ode (Hasiberrientzako helburu guztietarako instrukzioen kode sinbolikoa) maila altuko [[programazio-lengoaia|programazio lengoaia]] familia bat da. Erabilterraza zen lengoaia bat izateko asmoz sortu zen, [[1964]]an. Baina [[1980ko hamarkada]]n zabaldu zen bere erabilera batez ere eta gaur egun, beronen aldaera ugari ditugu gure artean.
 
BASIC hizkuntzak izugarrizko ospea izan zuen, bi inplementaziori esker batez ere, [[Tiny BASIC]] eta [[Microsoft BASIC]], eta mikroordenagailu edo mikrokonputagailuen lehen hizkuntza bihurtu zen. Garrantzi handiko beste inplementazioen artean, hauek dira aipagarrienak: [[CBASIC]] (BASIC konpilatua), [[Integer]] eta [[Applesoft BASIC]] (Apple II-rentzat), [[GW-BASIC]] (konputagailu pertsonalentzat), [[Turbo BASIC]] (Borland) eta [[Microsoft QuickBASIC]].
 
BASIC hizkuntzak aldaketak izan ditu urteak joan ahala. Horrela, aurreneko bertsioak interpretatuak ziren, ez egituratuak. Azkenekoak, berriz, egituratuak dira, eta sarritan, baita konpilatuak ere. BASIC da programatzaile hasberriek ikasten duten lehen hizkuntza, erabilerraza eta ulerterraza delako, eta beste hizkuntza zailago batzuen oinarrizko kontzeptu berdinak dituelako.